LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2010-11-12

ERREZETAK

BIZKOTXOA
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:

OSAGAIAK:
3 ARRAUTZA.
JOGURT NATURAL BAT.
2 JOGURT POTO AZUKRE.
3 JOGURT POTO “BIZKOTXONA” (LEGAMIA DUEN IRINA ).
JOGURT POTO 1 EKILORE OLIO

TRESNAK:
MALATXA
BOL 1
MOLDEA
             
PRESTATZEKO MODUA:
Lehenik hiru arrautzak bolera bota. Gero jogurta isuriko dugu bolera. Ondoren bi jogurt poto azukre ere bolera botako ditugu. Hiru poto “bizcochona” botako dugu jarraian eta olioa ere bai.
Azkenik dena nahasi eta labean sartuko dugu. Eginda dagoen jakiteko zulatu egingo dugu. 

TORTILLA  FRANTSESA 
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:

OSAGAIAK: arrautza 1 eta olio pittin bat.

TRESNAK: zartagina eta malatxa 1.


EGITEKO ERA:

Hasteko, bota zartaginera olioa eta laga berotzen. Bitartean arrautza irabiatu. Olioa berotzen denean irabiatutako arrautza bota zartaginera eta frijitu. Frijitzen denean, atera eta jan. 
  
HANBURGESA PLATEREAN
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:
http://cocinasinmiedo2.blogspot.com/2010/07/hamburguesas-caseras.html

OSAGAIAK:
Hanburgesa
Olio pixkat

TRESNAK:
Zartagina

PRESTATZEKO MODUA:
Lehenik olioa zartaginera bota eta berotu.
Gero, haragia zartaginera bota.
Ondoren buelta eman hanburgesari. Eginda dagoenean, platerera atera.

MAZEDONIA
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:

OSAGAIAK:
2 platano, 2 sagar, 3 kiwi, 2 madari  eta  2 laranja

TRESNAK:
Aiztoa
Bol bat
Koilara bat


PRESTATZEKO MODUA :
Lehenengo bi platanoei, bi sagarrei,
hiru kiwiei eta bi madariei azala kendu. Gero platanoak, sagarrak, kiwiak eta madariak zatitu eta bota bol batera. Ondoren laranjei zukua atera eta gehitu aurreko frutei eta nahastu.

                      “ ON EGIN”

Sandwich (gazta eta jamoia)
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:
 

Osagaiak:

Moldeko ogi 2
York jamoia (2 xerra)
Urtzeko gazta(2 xerra)

Nola egin:

Lehenengo moldeko ogiak xigorgailuan sartu bost minutuz.Gero jamoia eta gazta  ipini bi ogien artean eta utzi hozten. Azkenik,j an.

On egin!

TRUFAK


Osagaiak:

Nocilla 3 koilarakada

Cola-Cao  2 koilarakada

Maria gaileta pakete bat

Tresnak:
Irabiagailua
Bol bat
Plater sakon bat

Prestatzeko modua:
Lehenengo Maria gailetak irabiagailuarekin apurtu. Gero bol batera bota eta nahasi nocillarekin. Ondoren Cola-Caoa plater sakonera bota. Bolean nahasi duzunarekin bolatxoak egin eta Cola-Caoan pasatu. Azkenik hozkailuan sartu bi orduz gutxienez.

        On egin dagizula!!!!

Argazki hau helbide honetan hartu dugu:

bocadosdulcesysalados.blogspot.com