LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-04-13

KORRIKA TXIKI

Apirilaren 12an, arratsaldeko 17:30etan korrika txiki Askartzan hasi eta Udaletxe aurrean amaitu zen. Eskolako guraso elkarteak antolatutako ekintza honetan herriko ume gehienek parte hartu zuten hainbat gurasoez gain . 25 minitu inguru iraun zuen korrika txikik. Herriko kaleetako giroa alaitu zuen.Amaitu zenean merendola bat egin genuen eta azkenik Udaletxeko balkoitik gozokiak bota zituzten.

ZE ONDO PASATU GENUEN!!!

Apirilaren 16an, korrika 17 iritxiko da gure herrira, 12:00etan pasatuko da.12:30 pasatuko da Ondarrurantz.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!




2011-04-08

GU ERE EUSKALAKARI! ETA ZU?

Atzo, apirilaren 7an, KORRIKA hasi zen Trbiñon. Berritxuko eskolatik jarraipena egingo diogu korrikari, eta ekintza batzuk ere aurrera eramatern ari gara. Eskolan abestia ikasteaz gain, Euskal Herriko mapa batean ikusten joango gara KORRIKAREN ibilbidea.
Apirilaren 12an KORRIKA txiki aurrera eramango da Guraso ELkarteak antolatuta. Honen zehaztapenak aurrerago ipiniko ditugu.
 

AURRERA EUSKALAKARIAK!

2011-04-05

LEA ARTIBAIKO IKASLEAK OLINPIADETAN.

Gaur apirilaren 5ean, Lea Artibai eskolarteko Olinpiadak ospatu ditugu Ondarroan.
6. mailakoak Berritxuko frontoian egon gara goizez jolas desberdinetan aritzen. Hemen ibili gara Lekitxokoak, Markinarrak, Etxebarrikoek eta Aulestikoak.
5.mailakoak berriz Ondarroako Arrigorri hondartzan batu gara. Han eskualdeko 5. mailako ikasle guztiak elkarrekin jolas desberdinetan ibili gara.
Eguraldia ikusgarria izan da eta primeran pasatu dugu.
Azken ekintzan, frontoian palaz eskolarteko lehian, izugarrizko anbientea izan da.
Hurrengo urtean ere ospatzea espero dugu!



2011-04-01

17. KORRIKA BADATOR!

EUSKALAKARI

MINGAIN ZORROZTUAK GINEN
ZURI, HORI, BERDE ETA GORRI GINEN
BARAKALDON BETERANO GINEN
ARRISKUA GINEN, ERROMERIA GINEN

SU IRAULTZAILE GINEN
ENPRESARI ETA SINDIKATU GINEN
LESBIANA, HETERO, GAY GINEN
GEHIEGI IZAN GINEN, NAHIKOA EZ GINEN

EUSKALAKARI IZANGO GARA!

PAUSOZ PAUSO, GELDITU BARIK
PAUSOZ PAUSO, MAITATU, ARI…
PAUSOZ PAUSO, EUSKALAKARI!

ESERITA ZER ITXOITEN ZENUEN?
BELDURTUTA, NEKATUTA OTE ZINEN…
TRENA PASA DA TA ZU BEGIRA HEMEN
UKABILA GINEN ETA HITZA GINEN

EUSKALAKARI IZANGO GARA!