LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-06-23

IKASTURTE BUKAERA IRITSI DA

 Ikasturte hau amaitu da eta orain agur esan behar diogiu gure blogari hurrengo ikasturterarte.

Baita Saioa Lopezi, gure eskaria erantzunez egun batean eskolara etortzeagatik eta gure galderei erantzuteagatik.
Kasualitatez bera etorri eta hurrengo astelehenean lapurretan egin zuten gure ikastetxean, berarekin ateratako argazki guztiak desagertu ziren eta ezin izan genuen bere etorpena gure blogera igo.

Eskerrik asko gure blogean lagundu digutenei.

2011-06-15

TALDEEN EGUNA

2011ko ekainaren 18an, larunbatean, taldeen eguna ospatuko da Berritxun.
Goizeko 11:00etan hasiko dira ekintzak eta iluntzerarte iraungo dute.
Hainbat ekintza egongo dira egunean zehar eta hemen daukazue egitaraua denok ikusteko.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!

KLASEAK GOIZEZ

2011ko ekainaren 16an, osteguna, klaseak goizez hasiko dira.Urtero bezela, ikasturte amaiera iristen dagoenez goizeko jarduna hasiko da eta egun guztiko jarduna bukatuko zaigu.
Eskolan jaten ez dutenak 13:00 etan irtengo dira eta jantokian bazkaltzen dutenak 14:30etan.
Ordutegi hau jarraituko dugu ekainaren 23 arte, eta egun horretan kurtso bukaerako jaialdia ospatuko dugu.

2011-06-02

TARINE MUSIKA ESKOLAREN ESKUTIK, KONTZERTU DIDAKTIKOA ESKOLAKO UMEENTZAT

Maiatzaren 25ean, asteazkena, Berriatuko Tarine Udal Musika eskolaren eskutik kontzertu didaktikoa eskeini ziguten. Eskola guztia joan ginen kontzertura eta bertan tresna desberdinen ezaugarriak erakutzi zizkiguten: zeharkako txirula, gitarra española, gitarra elektrikoa, baxua, eskusoinua, bateria trikitia, akordeoia eta pianoa. Eskolako umeek Udal Musikako ikasleak  badirenez, tresna batzuk jo zituzten. 
Goiko bideoan ikusten den bezala oso ondo pasatu genuen.
Bukatzeko kalejiran itzuli ginen eskolara. 

2011-06-01

AGENDA 21- UDAL FOROA


Maiatzaren 27an, udal forora  joan ginen guk hartutako kompromisoak eta proposamenak azaltzera, H.H.4tik L.H.6rarte. Aurten ere araztegia eskatu dugu,  eta esan zigun horretan zebiltzatela.
Eskola aurrean eta frontoi atzean fruta arbolak ipintzeko propozatu dugu.
Gure herriko alkatea, Imanol Mugartegi, beti bezala oso atsegin egon zen gurekin eta azkenik hamaiketako osazuntsua eskeini zigun.