LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-11-30

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 2, Euskaraen eguna ospatuko dA Berritxuko gaztetxean. Jolas batzuk egongo dira 5 urtetik gorakoentzat arratsaldeko 5:30etan
.Euskaren Nazioarteko eguna abenduaren 3 izaten da,Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Hau, abenduaren 3an hil zen eta kondairak dioenez, hil aurreko (1552an)  azken hitzak euskaraz izan ziren. 
Honegatik,1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisa.1995ean Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak.

DURANGOKO AZOKARA DOAZ 5. ETA 6. MAILAKOAK


2011ko abenduaren 5ean, Durangoko azokara joango gara 5. eta 6. mailakoak.
9:10ean gutxi gorabehera joango gara bizkaibusean eta bazkaltzeko etorriko
gara. Bertan aukera izango dugu liburuak erosteko.Jendeak nahi badu azokara joan, abenduaren
4, 5, 6, 7 eta 8an egongo da zabalik.Lehenengo aldiz goaz eskolatik eta so pozik gaude.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu ondorengo loturan  http://durangokoazoka.com/ .
ANIMATU. DENOK EUSKARAREN ALDE!




BERRIRRO ATZERATU DUTE IRUJO-OLAIZOLA II.a FINALA

Berriro atzeratu dute Lehen Mailako lau t'erdiko txapelketako finala. Lehengo igandean ziren jokatzekoak Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola Olaizola II.a, baina honen egoera fisikoagatik abenduaren 4ra atzeratu zuten. Olaizola II.a atzo berriz ere probatu egin zen, Bilboko Bizkaia frontoian —pilotariak ez zuen deus esan gero—, eta, Asegarce eta Aspe gauean finala atzeratu edo ez aztertzen hasi ziren. Gaur goizean jakin da: atzerapena berriro.
Dena dela, Bizkaiko Foru Aldundiak eman du albistea jendaurrean. Asegarcek eta Aspek diote oharra idazten ari direla. Dataren berririk ez dago oraindik.
Olaizola II.a Oinatz Bengoetxearekin entrenatu zen atzo goizean. Esana zuen azken entrenamendua izango zela eta han sentitzen zuenaren arabera erabakiko zuela hurrengo egunetan zer egin. Pilotariak, baina, ez zuen adierazpenik egin. Ez zuen bere sasoia eta minari buruz hitz egin, ezta Asegarceko prentsa zerbitzuarekin ere.