LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-03-30

ENTZUN ETA GOZATU!

Gu LH 3- 4ko ikasleak gara eta ahokorapiloak grabatu ditugu euskeraz eta gaztelaniaz. Oso ondo pasatu dugu grabazioak egiten, ea zuek ondo pasatzen duzuen entzuten.

2012-03-28

Ostirealean ordu bi eta erdiak arte daukagu bakarrik eskola

2012ko martxoaren 30ean Berritxuko eskolan klaseak 14:30etan bukatuko dira, horiek eskolako jantokian jaten dutenak izango dira. Beste batzuk, 12:30etan irtengo dira, jantokian jaten ez dutenak izango dira.
Klaseak bukatzean Aste Santuak hasiko dira hauek bi asteko oporrak dira, bertan garizuma ospatzen da.

Ostiral Santuko euskaristian Jesusen Gurutziltzak eta Berpizkunde-igandeko bezperan berpizkundea ospatzen da.

BIHAR GREBA OROKORRA

Bihar martxoaren 29an,  Euskal Herriko sindikatu guztieka  grebara deitu dute. Hau dela Berritxuko eskolan ez da klaserik ez jantokirik egongo, bertako langile gehienak greba egingo dutelako.
Greba orokorra lan-jarduera  guztietan burutzen den protesta bat da eta egun bakar batean izaten da gehienetan. Jarduera hau gobernua egiten ari den lan erreformaren kontrako iritzia emateko da.

2012-03-23

Miren Agur Meabe etorria da eskolara


Atzo, martxoaren 20an, Miren Agur Meabe idazlea etorri zen eskolara. 1-2.mailakoen gelara.Lekeitxon jaio zen eta Bilbon bizi zela esan zien.
Joanes eta Bioletaren bihotza da egin duen liburu bat eta izenburu hori ipini zion bere umea Joanes deitzen delako eta bere jolastailua Bioleta. 1-2. mailakoak galderak egin zien Mirenek erantzun zien. Ipunean Joanesek jostailu asko dauka baina gehien maite duen jostailua Bioleta da.Bioletak tripa barruan pila bat dauka kantatzeko, Bioletak kanta egin dezan behin sakatu behar da tripan eta isildu dadin birritan sakatu behar zaio.Bioleta kantatzen duenean Joanesek txirula jotzen du.Guasoak musika entzutean dantzan hasten dira.lotara joaten denean ere berarekin lo egiten du.Joanes lurrean eserita dago Bioleta eskutan eta gurasoak galdetzen diote:
-Zer pasatzen zaizu pottolo?
Eta Joanesek Bioleta erakusten dio, aitonak Bioleta bainontzian sartu zuen eta ua sartuko zion.Amak kola hartzen du eta begia itsasten dio.Joanes oso triste dago gertatu denagaitik.Aitona korrika doa pila berriaren bila,aitona eta amama ateratzen dira sukaldetik eta amamak esaten du:
-Nire irratiaren pila da eta bioletarentzako da.Bioletari pila sartu diote eta kantatzen hasi da.Denak pozik geratu dira eta dantzan egiten hasi dira amama josten dagoen bitartean Bioletaren jantzi berria.







                                                                                                                    



                                                                                                                          

2012-03-21

UDABERRIARI ONGI ETORRIA 3 URTEKOEK



 HH3-ko ikasleek udaberriari ongi etorria eman diote mural bat eginez.
Nola egin duten esango dizuegu:
lehen bizi bakoitzak bere tulipana margotu du.Ondoren zerua urdinez pintatu due eta gero belarra berdez. Azkenik tulipanak, txoriak, marigorringoa, tximeletak eta erlea itsatsi  dituzte.
Amaitu dutenean oso polita geratu da.

HERRI TXIKI BATEK ESKOLA OFIZIALA EDUKI AHAL IZATEA GAUZA HANDIA DA

Duela 19 urte hasi zen Eli Andrinua solfeo, piano eta txistu eskolak eskaintzen. Ondarroako kontserbatoriagaz
zuen harremana, gerora, bere kabuz aritzeko erabakia hartu zuten. Ofiziala izateak, alde batetik, diru laguntzak,
informazioa eta abar lortze aldera erraztasunak dakartza. Sekretu guztiak agertu dira,  bai. Gauzak batzen hasi  gara eta urteen joanagaz pilatutako hainbat gauza atera dira; oroitzapen eta bide patez, garbiketa egiteko be aprobetxatu dugu. Orain arte bezala musika eskolako erritmo biziagaz jarraituko dugu: herriko kontuetan parte hartzen eta musikaren inguruko beharrak asetzen.

TOLOSAKO HILTZAILEA


Ustezko hiltzailearen anaia atxilotu dute. Bi polizia zauritu dira dagoeneko hiltzailea harrapatzeko operazioan. Goizaldeko 03:00etan hasi da. 24 urte ditu ustezko hiltzaileak, eta berarekin negoziatzen ari da Polizia. Palestinan hiltzen dituzten haurrengatik mendeku hartzeko eta Frantziako armadak atzerrian egiten dituen esku hartzeak salatzeko aritu dela esan du, albiste agentzien arabera.Gehiago nahi baduzue jakin egin klik emen:http://berria.info/albisteak/62545/tolosako_ustezko_hiltzaileak_elkarrizketak_eten_ditu_negoziatzaileekin_gueanten_arabera.htm

2012-03-20

UDABERRIARI ONGI ETORRIA

TXORIAK, LOREAK, HAURRAK, NAGUSIAK... DENOK POZIK UDABERRIAN. 
GURE ESKOLAN ERE NABARITZEN DA URTARO HONEN SARRERA.

2012-03-14

HH 3KOAK KANTARI

Hiru urteko gelakoak, abesti batzuk grabatu dituzte zuek entzuteko.
Entzun eta gozatu!













UDABERRIA DATOR


Udaberria zona epeletako lau urtaroetako bat da, negu eta udaren artekoa. Astronomian udaberriko ekinoziarekin (martxoaren 20 eta 21en artean ipar hemisferioa eta irailaren 22 eta 23aren artean hego hemisferioan) hasten da, eta udako solstizioarekin (ekainaren 21a inguruan ipar hemisferioan eta abenduaren 21a inguruan hego hemisferioan) amaitzen da. Meteorologian (eta orokorrean) udaberriak ipar hemisferioan martxoa, apirila eta maiatzako hil osoak barne hartzen ditu, eta hego hemisferioan berriz, iraila, urria eta azaroa.

AZTERKOSTA

COASTWATCH itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da AZTERKOSTA. Europako proiektu hori 80ko hamarkadaren amaiera aldera sortu zen Irlandan, eta 1992tik dugu gure artean.



 AZTERKOSTA ingurumen-sentsibilizaziorako kanpaina da. Kanpaina horren sorburua COASTWATCH programa europarra da: ingurumen-hezkuntzan eta herritarren parte-hartzean oinarritutako proiektua, hain zuzen, Europako itsasertzeko eremu gehienetan eta modu bateratuan garatzen dena.
Kanpaina horretan urtero parte hartzen duten hainbat eta hainbat boluntariori esker, itsasertzeko egoerari buruzko informazioa zabaltzen da eta, horrela, gure kostaldearen berri izaten dugu.


Guk bertan parte hartu genuelako hau eman ziguten.

Nani, Anderson eta Jones, Manchester Unitedeko deialditik kanpo

Alex Ferguson Manchester Unitedeko entrenatzaileak Athleticen aurkako biharko partidako deialditik at utzi ditu Nani, Anderson eta Phil Jones, osasun fisikoak dituztela eta. Taldearen hamaikakoan ohiko jokalariak dira hirurak.
Aldiz, biharko partidan bai izango dela Antonio Valencia. Azken bost saioetan ezin izan du jokatu, lesio bategatik.
Hogei jokalarik osatzen dute deialdia: Amos, De Gea; Rafael, Evans, Fabio, Ferdinand, Evra, Smalling; Carrick, Cleverley, Giggs, Park, Pogba, Scholes, Young, Valencia; Berbatov, Hernandez, Rooney eta Welbeck-ek. 12:30ak aldera helduko dira Loiuko aireportura.
Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzialeak eguerdian emango du euren deialdia, Lezamako entrenamenduaren ostean.
Europako Ligako final-zortzirenetako itzulikoa jokatuko dute bihar, Bilbon (19:00, Cuatro).Gehiago nahi baduzue jakin igin 

SUITZAN AUTOBUS ISTRIPU LARRIA


Gutxienez 28 lagun hil dira, horietako 22 haurrak, Suitzan izandako autobus istripu batean. Sierre herriaren parean izan da ezbeharra; autobusak tunel baten hormaren aurka jo du. Autobuseko bi gidariak ere hil egin dira. 52 lagun zihoazen autobusean eta beste 24 haur ospitalera eraman dituzte, zaurituta 12 urte dituzte haurrek.
Valaisko kantoiko agintariek azaldu dute haurrak Belgika iparraldekoak direla, eta Suitzako Alpeetako eski kanpamentu batean oporretan egon ondoren etxera bidean zirela.

2012-03-07

EMAKUMEEN EGUNARI LOTURIKO EGITARAUA

OTSAILAREN 17AN BARIKUAN:
Emakume baserritarrak:matriarkatua landa eremuan.
Tokia: bide gelan.
Ordua:19:30
MARTXOAREN 4AN:
Donostian,LILATOILA,(emakumeen 5km maratoia)
MARTXOAREN 8AN EGUENA:
NAZIOARTEKO EMAKUMEN EGUNA
KONTZENTRAZIOA
19:30 udaletxe aurrean
¨egun bateko aldarrikapena urte osoko egin beharra¨
gazte asanblada deituta
MARTXOAREN 9AN BARIKUA
DEBEKATUTA OROITZEA
saturrarango emakumeen kartzelari buruzko dokumentala
20:00etan bideo gelan
ondoren, emakumeon afaria frontoian( bakoitzak 15 euro gainerakoa
udalak. Apuntatu udaletxean martxoaren 6a martitzena baino lehen)
MARTXOAREN 16AN BARIKUAN
ANTZERKIA:¨Ogiyk karri entzun semia¨
bideo gelan:20:00 etan
TXIRENE ANTZERKIA


Kopako finala Vicente Calderonen izango da, maiatzaren 25ean

Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finala Vicente Calderon Madrilgo estadioan jokatuko da, maiatzaren 25ean (ostirala), Espainiako Futbol Federazioak gaur erabaki duenez. Atletico Madrilen estadioan jokatuko da.
Federazioko zuzendaritzako kideen 22 boto jaso ditu Calderonek, hamalau Sevillako Cartujak. Bartzelona Calderongo aukeraren alde zegoen, Athletic Sevillakoaren alde.
51.000 lagunentzako tokia du Calderonek, eta baliteke klub bakoitzak hogeina mila sarrera izatea partidarako. Finala baino bost egun lehenago Coldplay taldearen kontzertua izango da han.
Athleticek eta Bartzelonan 2009ko Kopako finala Valentzian jokatu zuten, Mestallan.

TXISTEAK

LH 5. eta 6.mailakoak txisteak prestatu eta grabatu genituen, guztira 11 daude.
Txisteak hasieran 6. mailako, hizkuntzako lan bat izan zen, baina, azkenik 5. eta 6. mailako guztiok egin genituen
Espero dugu asko gustatzea.