LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-04-25

MAITANE AMA IZAN DA


2012ko apirilaren 20an, ostirala. Maitanek umea izan du . Gure heziketa fisikoko andereñoa ama izan da eta eskolatik besarkada haundi bat bidali nahi diegu, bai ume berriari eta baita bere gurasoei.

                                 Zorionak Maitane eta Iñigo !!!

PORRUAK ERRETZEN USTEKO TALDE-SAIOAK ANTOLATU DITUZTE

Lea-Artibai amakomunazgoak 18-27 urte bitartekoei zuzendutako saioak prestatu ditu. Porruak uztea da talde-saioen helburua. Horretarako, gazteak porruek pertzonengan duten eraginaz jabetzea lortu nahi dute. Talde saioak porruak utzi nahi dituzten 18 eta 27 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta maitzaren 7an izango da lehen bilera. (18:00etatik 19:30era) zazpi saio egingo dituzte.Etorkintza elkargoko psikologo bat egono da. Apirilaren 25 a izango da izena emateko azkan eguna. Horretarako bideak, berriz, 946169078ra deitzea prebentzia@lea-artibai.org-ra idaztea.

Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrena


2012ko apirilaren 25etan Gernikako bonbardeketaren 75. urteurrena da. 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ ekimenak kultur jarduera ugari antolatu ditu duela 75 urte hainbat euskal udalerrik jasandako bonbardaketak gogora ekartzeko. Gatazken konponbidea bultzatu eta giza indarkeria baztertzeko asmoari eutsi dio, kultura errealitatea eraldatzeko kanal gisa goraipatuz.
Jarduera pograma:

Itxaropena’ oroitzapen-ikuskizuna

Apirilaren 27an Eibarren (bi emanaldi), 22:30ean eta 23:30ean. Eibarko udaletxea, Untzaga Plaza

Apirilaren 29an Gernikan (emanaldi bat), 22:00etan. Kultur Etxea, Foru plaza


Eibarko eta Gernikako bonbardaketak arte multimediaren bidez interpretatzen ditu, jazoera dramatiko horren lehenaren, bitartearen eta geroaren sentsazioak aztertzen dituen bidaia baten bitartez.

NIRE LEHENENGO EMANALDIA


Apirilaren 26an, NIRE LEHEN EMANALDIA egongo da, Mendibarren frontoian, Berriatuan. Bertan  istrumentuako lehenengo ikasleak eta umeak ere parte hartuko dute .Emanaldia 19:00etan hasiko eta 20:00 buelta amatuko da.Ikasleak  iztrumentu auek joko dituzte:
pianoa, flauta , trikitia ...
Horrez gain Soli eta Kortxea pertsonaiak etorriko dira. 
ZIUR NAGO ASKO GUSTATUKO ZAIZUELA!!!!!!

2012-04-24

UDABERRIKO TXORIAK

Kaixo, gu LH 3. eta 4. mailako ikasleak gara. Udaberria heldu denez, txoriak dituzten mugikorrak egin ditugu. Horretarako txorien eta hegoen siluetak kalkatu ditugu koloretako kartulinetan. Gero moztu egin ditugu, ondoren hegoak txorietan itsatsi ditugu, zulogailuarekin zuloak egin dizkiegu txoriei begi ingurutik, sokekin lotzeko. Azkenik, sokak makiletan lotu ditugu.
Oso ondo pasatu dugu!!!
Pio-pio-pio

2012-04-19

AZTEKOSTAKO ERAKUSKETA


Apirilak 24tik maiatzaren 2ra arte egongo da Azterkostaren erakusketa.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak itsasbazterren berezitasunen ezagupena bultzatzeko Azterkosta izeneko erakusketa mugikor bat antolatu du. Erakusketa hau zortzi panelez osatua dago, eta Berriatuan egongo da ikusgai udaletxeko sarreran.
Aurten gu Saturrananera joan gara LH guztiak eta bertan uraren kalitatea, animaliak, zikinak... ikertu genituen.Oso ondo pasatu genuen eta gehiago ikasteko asmoz goaz azterkostako erakusketara.




HH5ekoen Athletiko festa handia

Athletica UEFA EUROPA LIGEko semifinalera heldu da bi talde gogor kalera bota ondoren. Horregaitik, atzo 2012ko apirilaren18an, HH5eko umeek, Athleticeko ikurrina egin ondoren, margoztu egin zuten. 
Gaur goizean, haur gehienak txuri gorri jantzita etorri dira. Horrela aurpegia margoztu eta himnoa entzun eta kantatu  dute. Hori eginez uste dute Athletiki beraien indarra bidali nahi diela Lisboararte bertan partida irabazteko.

Jose Alvalade estadioan jokatuko du gaur Athleticek Lisboako Sportingen aurka jokatuko du 21.05ean Canal+1, Radio MARCA eta MARCA.com.

Ea irabazten duen.

AUPA ATHLETIC!!!