LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-01-25

AUTO ISTRIPUA GERTATU ZEN BI 633 ERREPIDEAN, URBERUAGA ETA PLAZAKOLA ARTEAN

Auto istripua gertatu zen BI 633 errepidean, Urberuaga eta Plazakola artean, Berriatuko noranzkoan. 17:50ean izan  zen istripua. Renault Megan autoa iraulita geratu zen errepidean, Plazakolarako beheranzko malda hasten den bihurgunearen parean.Momentu orretan bertan segitzen zuten autoak. Ertzainak ari ziren,zirkulazioa arautzen.

ESKOLAKO MATRIKULAZIOA

Urtarrilaren 30ean hasten da eta otsailaren 10an amaitzen da.
  • Eskaera guztiek ondorengo dokumentazioa izan beharko dute, derrigorrean: Ikaslearen eta haren gurasoen edo tutorearen familia-liburuko orrien fotokopiak.
  •  Udalak emandako erroldatze-egiaztagiria.
  •  Ikaslearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren (AIZrena atzerritarren
    kasuan) kopia.
  •  Hezkuntza-premia bereziei buruzko galdetegia, beharrezko denean.
Gehiago jakin nahi baduzue  deitu onako telefona zenbaki honetara: 946139063 Berriatuko eskola.

S.O.P.A LEGEA

Zer da SOPA legea?

SOPA legea (Stop Online Piracy Act, ingelesez) sarean pirateria gelditzeko legea da. Egile-eskubideak urratzen dituen edozein webgune blokeatzeko aukera emango du, onartuz gero, eta Interneteko hornitzaileak eta sareko bilatzaileak edukiak monitorizatzera behartuko ditu.
Azaroan, AEBetako Gobernuak Senatuan aurkeztu zuen SOPA lege-proiektua. Orain, aldiz, ordezkarien ganberako batzorde judizialean dago, lege-proiektuaren egilea, Lamar Smith bozeramaile errepublikanoa, buru den batzordean.
Informazio iturria:  http://www.eitb.com/eu/albisteak/teknologia/osoa/814641/zer-da-sopa-legea/

BERRIATUKO MUS TXAPELKETAKO IRABAZLEAK

Urtarrilak 21ean, aurreko zapatuan, jokatu zen urtero moduan, Zentrala tabernan mus txapelketa. Sustetak eta Altxuk irabazi zuten eta bakoitzari 300 euro eman zizkioten.

2012-01-24

LIBURU IBILTARIA

Irakurketari bultzada bat eman nahian, Galtzagorri liburu ibiltaria etorriko da gure eskolara, utzi zigun liburu altxorra jasotzera.
Beste ekintza batzuen artean, HH4 eta HH5 gelakoek, honako marrazkiak oparituko dizkiete.

2012-01-20

DONOSTIAKO EGUNA OSPATZEN


Gipuzkoarrak ez izan arren, gaur urtarrilaren 20an, Donostiako eguna dela eta, 5 urteko gelakoek danborrada egin dute.Danbor berezi eta makila dotoreekin.Festa polita izan da gelan eta primeran pasatu dogu.
                    GORA BERRITXUKO TANBORRADA.

2012-01-19

TXILLARDEGIRI OMENALDIA

 5-6. mailakoek Txillardegiri omenaldi bat egin genion kartel batekin.Oso pertsona famatu izan zelako eta euskarari asko lagundu ziolako. Denok aurkitu genuen informazioa berari buruz eta gero kartela egin genuen denok batera.Euskal Herriaren erreferente eta ainbezteko ikur izan da. Txillardegik eta, hortaz, bere lanak, "liluratuta "zituen aspalditik euskaldunak eta euskaltzaileak. Bere heriotza galera handia  ekarri duela adierazi zuten askok  eta, samina goxateko modu bakarra dela, hain zuzen, bere ondarea bertan gelditu dela pentsatzea. Bere liburuak honetxek izan ziren: Exkixu, Leturiaren egunkari ezkutua, putzu...

COSTA CONCORDIA”

Urtarrilaren 13an, ostirala, Costa Concordia izeneko itsasontzi batek istripua eduki zuen Italiako Giglio isletan. Francesco Schettino Costa Concordia-ko kapitaina atxilotu egin zuten eta urtarrilaren 18an epailearengana joan zen.Orain arte 11 lagunen gorpuak aurkitu dituzte.Ontzian zihoazen beste 24 pertsona galduta daude. Guztira 4.229 pertsona zeuden itsasontzian.

2012-01-18

TXILLARDEGI


Jose Luis Alvarez Enparantza Donostiako Antigua auzoan jaio zen 1929ko irailaren 27an.
Etxean entzun ez eta bere kabuz hasi zen euskara ikasten. Gazte mugimendu abertzale zenbaitetan esku hartu zuen.Euskara eta Euskal Herria ardatz izan zituen eta politikari eta hizkuntzalari ospetsua izan zen. Jose Luis 2012ko urtarrilak 14an hil zen 82 urterekin.

2010EKO GABON ANTZERKIA

Iñaki Egurrolak azken urteetan herrian grabatu dituen bideoak bidali ditu berriatua bizira, asko dira eta denborarekin denak igoko dituzte blogera.
Hasteko, 2010eko gabon antzerkia igo zuen, aktoreak Jagoba, Kasko, Zapa, Botxan, Imanol, Leire, Irati, Ainara… ezagutuko dituzue eta laguntzaile lanetan Jon Azanza.(musika eta kortina)

Heman behean dago antzerkiko linka. 

Berriatuko 2010eko antzerkia

BARATZERA GOAZ

Urtarrilaren 30ean,LHkoak Baratze Baserri Eskolara goaz.
Guk egingo ditugun gauzak: Baratza tailerra, korta tailerra, janari eraldaketa tailerra, eskulangintza tailerra, erlegintza tailerra, loragintza tailerra, ibilbide ekologikoak eta zur lanketa tailerra.

2012-01-12

BERRIATUAKO LANGABEZI TASAK


2011ko azken 8 hilabeteetako Berriatuko langabezi tasak ikusi ondoren, urtarrilean %10,02koa izan dela ikusi dugu, ostera irailean %7,55. Beraz, esan dezakegu,langabezi eta krisi handia egon arren, Berriatuko biztanleak krisiari eusten ari dira eta nai baduzue informazio gehiago sartu  berriatua bizi.

FRANKISMOA OSTEKO ALKATEEN MUGIMENDUA GOGORATUKO DUTE IGANDEAN ETXARRI ARANATZEN

1976ko uztailaren 21ean sortu zen Bergaran Hego Euskal Herriko alkateen mugimendua, eta 1977ko urtarrilaren 16an Etxarri Aranatzen Udalak deituta egindako ekitaldi nazionala ere entzutetsua izan zen. 35 urte pasatu dira harrezkero, eta Etxarri Aranazko Udalak hura gogoratzeko ekitaldia antolatu du igande honetarako (12:00). 




Geihago jakin nahi baduzue klikatu hemen.

TARIÑE UDAL MUSIKA ESKOLA OFIZIALA DA ORAIN

 Berriatuko musika eskolak ofizialtasuna lortu du. Ofizialtasuna legezko aginpidea duten erakundeetatik datorrena da.

ORDEN de 28 de noviembre de 2011, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la apertura y funcionamiento de la Escuela de Música Pública «Tarine» en el municipio de Berriatua (Bizkaia), en el curso 2011-2012.
 
Berriatua bizi  
tik atera dugu informazioa, egin klik linkean.

JON PRAKTIKAK EGITERA ETORRI DA



Aurten ere, Jon Heziketa Fisikoko praktikak egitera etorri da eskolara. Urtarrilaren 9an etorri zen eta martxoaren hasieran joango da.
Orain, berriz, 5. eta 6.mailakoen gelan dago.

DAKAR 2012





DAKAR
576 kotxe,kamioi,buggy eta motor hasi ziren DAKAR egiten eta hamargarren etaparako 107 kotxe,motor buggy eta kamioik abandonatu dute orain arte.
Marc Coma bigarren doa,Cyryl depres frantzesaren 2 minutu eta 28 segundora. Kotxeetan Nani Roma 4 garren doa peterhansel 19 minutu eta 26 segundora. Kamioietan De Roy lehen doa eta Vila espainiarra 2 ordu eta 25 minutura laugarren.

2012-01-11

ESKOLARA BUELTATU GARA

Oporrak 15 egun pasatu eta gero ikasleok  eskolara bueltatu gara, gainera oso pozik. Urtarrilaren 9an eskolara bueltatu ginen eta ordutik lan asko egin dugu. Gabonetan opari asko hartu ditugu eta gainera gehien eskatu den oparia patinetea izan da. Orain eskolan oso pozik gaude.