LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-10-26

AGENDA 21

Urtero bezala, gaur ospatu dugu AGENDA 21 eko eguna. Beste ekintza batzuez gain, hemen agertzen diren bideoak ikusi ditugu.Oso interesgarriak iruditu zaigunez, blogean txertatu ditugu nahi izanezkero etxean ikus ditzazuen.
 MURRIZTU
BERRERABILI
BERZIKLATU 
Hiru ekintza hauek kontuan hartu behar ditugu, hori da gure konpromezua.

2012-10-24

DENOK BERDEZ JANTZITA ETORRI!

Urriaren 26an Egun Berdea ospatuko dugu. Horretarako goitik berdez jantsita etorriko gara eskolara.
 Egun Berdea ikasturteari hasiera emateko ospakizuna da, eta Agenda 21eko proposamenak gogoratzeko.
Egun horretako egitaraua eta oharrak:
  • Denok berdez jantzita etorriko gara.
  • 9:00 – 10:30 edo 10:45; funtzionamendu arrunta.
  • 10:30 edo 10:45 – 11:00; konpromisoak gogoratu eta sinatu (eskolako sarreran, eskuineko horman dagoen kartela ikusi)
  • 11:00 Denon argazkia atera jolastoki handian.
  • 11:00 – 11:45; Jolasordua
  • 11:45 -12:30; Bideoak ikusi:

        EKOGRAS ETA OLIBATXO
REDUCIR, REUTILIZAR Y RECICLAR

  • 14:30 – 16:00: 
    EGURALDI ONAREKIN: Ibilaldia: olioa biltzeko kontenedoreak non dauden ikusi eta gero, urepeleko iturri ondotik Cikautxorantz joan eta futbol zelaitik itzuli. (HH 4-5 eta LH)
EGURALDI TXARRAREKIN: MURALAK EGIN

HAIZEARI BESARKADA HAUNDI BAT DENON PARTETIK!!!

HAUTESKUNDEEN EMAITZA

2012ko urriaren 22an aukeratu zen lehendakaria eta azkenean  Iñigo Urkuillu aukeratu dute.
BIZKAIA                                                                                                                                                  


ANBULATEGI BERRIA BERRIATUAN

Berriatuan anbulategi bat egiten hasi dira. Eraikinarenaren barnealdea gutxi gora behera 2013an  hasiko da egiten.
Anbulategia Berriatuko Erribera kalean egongo da.  Osasun zentro hau  342.000 euro kostatuko zaie, herrikoei eta udaletxeari.
Anbulategiaaren barnealdea kolore ilunekoa izango da.  Bi itxaron gela edukiko ditu.
Osakidetzari pediatria zerbitzu eskaera egingo zaio.








































































































































2012-10-18

EL UNIVERSO

3-4.mailakoak zientifiko hutsak dira!!!!

3-4.mailakoak ipar orratz bat egin zuten.
Beharrezko materialak  hauek dira:


  • Plater bat
  • Orratza
  • Kortxoa
  • Iman bat.


Lehenengo platera urarekin bete behar da.Gero orratza kortxoaren gainean ipini  baina lehenego orratza imanarekin igurtzi.Azkenean froga egitera joan ziren patiora eta iparralderatz begira geratzen dira. Lurrean  klarionarekin marraztu zuten hegoa, mendea, iparra eta ekialdea.  

2012-10-17

BERRIATUKO ELIZATEA KONPONTZEN

Berriatuko eliza konpontzen hasi dira. Dagoeneko beharginentzako aldamioak be jarri dituzte. Hiru hilabete ingururen buruan bukatuko dituzte bertako lanak. Teilatuak konponduko dituzte: eliza naguzikoa eta baita elizpekoa. Gainera, bertako fatxadak ere garbi-garbi utziko dituzte.

TU TU MARGOZTERA DOAZ HH2KOAK

HH2ko ikasleek andereño Maiterekin eta Lexurekin tutu trena margoztu dute. Horretarako ppt ikusi.
Margolari PAREGABEAK dira!!!

2012KO HAUTESKUNDEAK

2012ko urriaren 21ean igandea, Euskal Herriko lehendakaria aukeratzeko hauteskundea egongo da.Gehien entzun diren partidu batzuk hauek dira: EH bildu, PP, EAJ PNV, Esker Abertzalea, UPyD, PSOE...etab
Lau urtean behin aukeratzen da lehendakaria. Aurten Patxi Lopezek hauteskundeak aurreratu ditu.

2012-10-10

BILBOKO ERAIKIN BAT JENDEZ UZTU DUTE, SUTE BATEN ONDORIOZ

Bilboko hamabost solairuko eraikin batean sute bat izan da gaur goizean, eta suhiltzaileek jendea etxetik atera behar izan dute badaezpada, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Osasun zerbitzuek lagun bat zaindu dute.  09:40an piztu da sua, bederatzigarren solairuko etxebizitza batean. Larrakoetxe kaleko eraikin bat da. 10:45erako sua kontrolatua zuten.

GIZONEZKO BAT HIL DA ALEGIAN TRENAK HARRAPATUTA

Gizonezko bat hil da Alegian trenak harrapatuta. 14:10ak aldera izan da, eta Tolosara noranzkoan zihoan aldiriko trenak harrapatu du, geltokitik gertu, bertara iritsi aurretik. Larrialdi zerbitzuak iristerako, gizonezkoa hilik zegoen. Donostiarako noranzkoan tren zerbitzua geldituta egon da ordubete inguruz, baina dagoeneko abiarazi dute zerbitzua.

2012-10-05

LH 3-4KOAK UDALETXEAN IBAIALDE ERAKUSKETAN

Atzo gu, LH 3-4ko ikasleok, udaletxera joan ginen IBAIALDE erakusketa ikustera: ibaiei eta urari buruzkoa. Bederatzi panelek osatzen dute erakusketa. Oso interesgarria izan zen.
Adibidez, Kenyan ura Coca-Cola baino garestiagoa da. Egunean zehar guk pentsatutako  baino ur gehiago gastatzen dugu. Urak erabilera asko ditu, sendatzeko ere bai. Ibaiak enborrak garraiatzeko erabiltzen dituzte. Elikagai desberdinak lortzeko zenbat ur erabiltzen den. Europako mendebaldean munduan kontsumitzen den %46a gastatzen da. Ibaietan eta inguruetan bizi diren animalia eta landareak zeintzuk diren. Olioak eta pilek zenbat ur kutsatzen duten. Espezie inbaditzaileek bertoko animalia eta landareei lekua kentzen die.
Oso ondo pasatu genuen.