LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-05-29

MENDIBARREN FRONTOIAN OBRAK!

Maiatzak 27an, Mendibarren frontoian konponketa lanak hasi ziren. Egingo diren lanak:

  • Atzeko horma konpondu harria jarrita.
  • Ezker horma konpondu.
  • Frontisean pintura kendu eta harria bistaratu.
  • Ezker horma pintatu.
Lan hauek direla eta frontoiko kantxa ezingo da erabili ekainaren bukaerara arte, gutxigorabehera ekainak 28ra arte.

2013-05-22

BASERRIETARA BISITA

Bihar 2013-5-23an, 1. mailatik 6. mailara arteko 3 talde egingo ditugu, 3 baserri bisitatzeko.
Baserri bakoitzean galdeketa bat egingo dugu. Bertako gauzak ikusiko ditugu, zer landatzen duten , eta landatutakoarekin zer egiten duten azalduko digute.
Amaitutakoan, eskolara bueltatuko gara eta erantzunak konparatu eta hortik ondorioak aterako ditugu. Baserri hauetara joango gara: Kakatza, Gazparrena eta Antxiku.

TXAKURREK KAKA EGIN DUTE!!


Orain dela aste bat, bat-batean txakurraren kaka ikusi genuen lorategi txiki berrietan. Ez dakigu nor izan zen baina gutxienez  jaso egin beharko zuen. Horregaitik eskatzen dugu mesedez mokordoak ez egitea lorategi txikietan. Azkenik mesedez gorotza egiten badu beste leku baten  jaso.
Aholku hauek ematen dizkiuegu :

  • Kalera ateratzen dugunean gure txakurra kaka egiten duenenan poltsa batekin jaso.
  • Lotuta eraman txakurra belardi batean laga bere gorotza egiteko.

2013-05-15

HERRIAN LORATEGI TXIKI BERRIAK!

Aste honetan, lehen belarra zegoen tokian, landareak ipini dituzte.
 Gure eskolako aurrean daudenez,  HH4koak joan dira belarrak ikustera eta bakoitza zein den jakitzera.
Mota askotako landareak ikusi dituzte: Acedera, Albahaca, Cebollino, Hierba buena, Hinojo, Kurry...
Asko ikasi dute belarrei buruz!!
Eta mesedez ez zapaldu landarerik, denona delako.


HHEKO UMEAK LANDAREAK LANTZEN

Azken aste hauetan HH3ko umeak landareak lantzen hasi dira. Ekintza hau aurrera eramateko,  plastikozko baso batean lentejak landatu dituzte.
 Lehenengo kotoia ipini dute basoan eta lenteja batzuk bota dituzte. Azkenik ura bota dute eta leihoan ipini dituzte. Oraingoz hasi dira pixka bat. Gaur beste baso batean berdina egin dute baina leihoan ipini beharrean armairu barruan ipini dute ea zer gertatzen den ikusteko.
Urrengoan azalduko dugu zer gertatzen den HH3ko esperimentuarekin.



URTZA KARTZELARA

Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Goizeko seiak inguruan entzun da turruna, eta zazpiak aldera ailegatu dira 30 furgonetatik gora, eta Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Ertzaintzaren itsasontzi bat ere bertan izan da. Lau ordu iraun du polizia operazioak, eta herritarrek modu baketsuan erantzun dute. Alkorta eta beste lagun bat atxilotu dituzte, eta zortzi pertsona identifikatu. 
Segurtasun Sailak dio hamahiru ertzain arin zauritu direla.
Ehunka lagun elkartu dira Alkorta babesteko, eta poliziek inguratua dute zubia. "Ez gaituzue geldituko", "zuek hil zenuten Iñigo Cabacas" eta beste lelo batzuk oihukatu didtuzte zubian batutakoek. EH Bilduko legebiltzarkide Maribi Ugarteburu, Laura Mintegi eta Unai Urruzuno Aske Gunean dira. "Euskal gizartearen eskariari kasurik egin ez, eta Espainiari men eginez polizia bidali du EAJk", esan du Ugarteburuk Info7 irratian eginiko elkarrizketa batean.
Hain justu, atxilo hartzearekin mehatxu egin dio ertzain batek Ugartebururi, hura forudun txartela erakusten ari zitzaion bitartean. "Berdin dit zer zaren, hurrengoan atxilotuta zatoz", esan dio.
imformazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

TERRACYCLE!!!

Agenda 21ekin lotuta, ez dabilen idazteko tresnak biltzen ditugu Terracycle enpresan birziklatzeko.
Terracycleren helburua, balio ez duten idazteko tresnak birziklatzea da. Beraiek birziklatzeko sistema nazionalak sortu nahi dut.

Honela burutzen dugu ekintza hau:
Lehenengo  gastatuta dauden idazteko tresnak eskolara ekarri. 5 kilo batu ondoren, kaxa batean sartzen ditugu tresnak eta Terracycleko pegatina itsasten diogu. GeroTerracyclekoei deitzen diegu kaxaren bila etortzeko. Azkenik  mezularia etortzen da bila eta Bartzelonara eramaten dute eta puntuak ematen dizkigute.

Lortu ditugun lehenengo emaitzak, zuhaitz gehiago izateko donatu ditugu, 1.080 puntu. Gure puntuekin 54 zuhaitz gehiago egongo dira.

Orain arte gutxi gorabehera 10 kilo lortu ditugu, hau da,  (11€) 1.100 punto.

5 kilo lortu genituenean, apirilaren 17, Terracyclekoak etorri ziren 5 kiloko kaxaren bila Bartzelonara eramateko.

GURE AZTARNA EKOLOGIKOAK KALKULATZEN!!!!!!

Agenda 21ekin jarraitzeko Gure Aztarna Ekologikoa kalkulatu dugu.
Lurra gaixorik dago ala gizakia hondatzen ari da? Jasango al du ingurumenak gaur egun daramagun bizimodua? 
Galdera hauei erantzutea posible da aztarna ekologikoari esker.
Aztarna ekologikoa gure kontsumo-eredua aztertzen duen adierazle bat da, gutako bakoitzak gure bizi baldintzak betetzeko behar dugun lur kopurua  neurtzen duena.
Haur hezkuntzako HH5, HH4 eta HH3 haurrek, gure aztarna ekologikoaren logoa marraztu dute. HH5-eko haurrek, Ama erraldoia ipuina irakurri dute. Ama erraldoia gure amalurra da eta dena ematen digunez, zaindu egin behar dugu. Hori egin eta gero,  8 galdera erantzun dituzte. Gainera galdera horiek HH3 koek eta HH4 koek ere erantzun dituzte. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible zituen eta erantzun bakoitzak kolore bat. Aukeratu duten erantzunen arabera kolore bat edo bestea ezarri behar zuten.  Kolore horiekin pastilina bolatxoak egin dituzte. Bolatxoekin aztarna marraztu dute eta Agenda 21-eko txokoan ipini. Koloreak nahasita lanranja kolorea irten du, horrek esan nahi du lurra ondo zaintzen dugula baina gehiago zaindu behar dela. 

Eskolako aztarna ekologikoaren bataz bestekoa 2,475 da.


Azkenik gelako aztarna ekologikoa kalkulatu dute.

2013-05-08

PEZTIZIDAK KANPORA

Apirilaren 29an Europan Batasunak onartu zuten bi urtez hiru peztizida neonikotinoide erabiltzea debekatzea,    erleak suntsiarazten ari direlakoan, Tony Borg osasun-komisariok hitz hauek esan zituen erabaki horri lotuta:"Erleak funtsezkoak dira gure ekosistemetan eta babestu egin behar ditugu, besteak beste, 22.000 euroko ekarpena egiten dutelako urtero Europako nakazaritzan".Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen