LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-09-25

ABESTIAK ERAKUSTEN

Ostegunean, irailak 18an,LH5-6ko ikasle batzuk HH3ko gelara joan ziren bazkal aurretik abesteko   bi abesti erakustera.
 Bat "Bazkaldu nahi dugu" abestia eta bestea "Ñam-ñam on egin". Bi kanta horiek euskal udalekuetan ikasitakoak dira.
HH3koak ikasi eta gero LH5-6koei erakutsiko diote bi abesti hoiek.






OSO POZIK DAUDE ABESTIAK IKASTEN

KADETEEN AITXEKUTZ TXIRRINDULARI LASTERKETA

Larunbetean, 2014-09-19, kadete mailakoen lasterketa egon zen Berriatuan.
Lehenengo postuak honela geratu ziren:

1. Iñigo Elosegui
2. Raul Ionut
3.Peru Barañako

Iñigok ez zuen bakarrik lehenengo postua lortu, baita mendiko saria ere. Herriko Aitor Bilbaok hamabigarren amaitu zuen, eta Lea- Artibaiko lehena izan zen. 
Informazio gehiago hemen

ONDARROAKO XVI.UMEEN ARRANTZA LEHIAKETAK EGONGO DIRA ZAPATUAN

Ondarroako Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteak antulatuta.XVI, umeen arrantza lehiaketak egingo da zapatu arratsaldean, marea goran. Zubi Zaharretik hasi eta portuko punturaino tartean 4 urte eta 14 urte bitarteko ia 500 lagunek parte hartuko dute.

 Ondarroako Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteak antolatuta, XVI. umeen arrantza lehiaketa egingo da zapatua arratsaldean, marea goran. Zubi Zaharretik hasi eta portuko puntaraino tartean 4 urte eta 14 urte bitarteko ia 500 lagunek parte hartuko dute. Urtero bezala, kalejiragaz hasiko da arrantza lehiaketa. 14:30ean, danbolintxeruak aurretik dituztela, Musika Plazatik kalejiran irtengo dute lehiaketan parte hartuko duten ume zein gaztetxoek. Alde zaharreko hainbat kaleetan zehar ibili ostean, ibilbidea Itsas Aurren amaituko da. Behin Itsas Aurren, bolandera bota, eta parte hartzaile bakoitza, Zubi Zaharretik hasi eta portuko puntaraino tartean, bere lekua hartzera abiatuko da aringa-aringa. Ondarroako uretan ibili daitezkeen arrain guztiak arrantzatu ahal izango dituzte gaztetxoek, lazuna izan ezik: muxarra, barbarina, txitxarro txikia, aingira eta olagarroa, besteak beste.
Behin arrantza saioa hasita, zonaldeka banatuta, Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteko 33 bat lagunek dena koordinatuko dute. Eremu bakoitzak elkarteko kideetariko bat izango du arduradun, eta ingurua zaintzen eta hango kontuak hartzen ibiliko da. Eremuko arduradun bakoitzak, 16:30ean inguruan, bere zonaldeko kontrol berezi bat egingo du. «Zonalde bakoitzeko arduradunak parte hartzaile bakoitzak zenbat arrain dituen ikuskatzen du, eta kopurua apuntatzen joaten dira. Gerokoan, inork tranpatxorik egin ez dezan», azaldu dute Arrigorrikoek.

17:30ean, dena jaso eta elkarteko kideek parte hartzaile bakoitzak hartutako arrainak kontatuko dituzte Musika Plazan. Parte hartzaile guztiek izango dute euren saria, eta adinaren arabera, bi taldetan banatuta ematen dira sariak; alde batetik, 4 urtetik 9 urtera bitartekoak, eta, bestetik, 10 urtetik 14 urte bitartekoak.

TIGRE ZURI BATEK PERTSONA BATERI ERASO DIO

Tigre zuri batek eraso egin dio pertsona nerabe bati Nueva Delhin. Rezintora jauzi zela esaten dute bisitariek eta zoologikoko arduradunak esaten dute rezinto barrura sartu zela.

Orain ikertzen ari dira eta ez dute argi jauzi edo bera sartu zen. Jauzi zenean tigreak urratu eta isiltasunean 10 minutuetan hil zuen.

Indian ez da normala tigreak pertsonei erasotzea..

EUSKAL FUTBOLA

                                          
                                          
                                           Eibar 1-1 Villarreal
                                           Athletic 1-2 Raio vallecano
                                           Real 0-1 Sevilla
                                           Osasuna 2-0 Barcelona B 
                                           Alaves 1-1 Leganes

BRADLEY WIGGINSEK IRABAZI DU URREA

Bradley Wiggins ciclista britainiarrak eskuratu du urrezko domina Munduko Txapelketako erlojuaren kontrako proban. Tony Martin alemaniarrak zilarra irabazi du, eta Tom Dumoulin frantziarra brontzea. Jonathan Castroviejo bizkaitarra hamargarren postuan salkatu da 1:44ra eta Markel Irizar gipuzkoarrak 34 postuan bukatu du 3:39ra

NATALIA HERRIKO MARGOLARIA

5. eta 6. mailakoek arteari buruzko unitatea lantzen ari garenez, herriko artista batzuekin gogoratu eta ea gurekin elkarrizketa bat egin zezaketen galdetu genion. Artista hauek, Natalia, eskolako guraso bat,  eta nola ez, Mikel Lertxundi, herriko eskultore famatua, prest eta gustura agertu dira gure proposamenaren aurrean..

Hori dela eta,Irailaren 23an, asteartea, Natalia Zúbova Kasatkina margolaria etorri zen gure eskolara bere artelanak apur bat azaltzera.
Elkarrizketako galdera erantzuz gain, margotzeko teknika desberdinak azaldu zizkigun eta erretrato batzuk erakutzi. 
Aho zabalik geratu ginen danok.
Ezan zigun margozteko pasientzia
eta dembora behar dela. 

Eskerrik asko  benetan.

2014-09-18

ONGI ETORRI BERRIRO

Aurten ere urtero bezala, blogeko proiektua martxan jarri dugu. 
Hemen denetariko berriak aurkituko dituzue: eskolakoak, herrikoak, geletakoak, mundukoak,
Euskal Herrikoak, Lea-Artibai eta Mutrikukoak.
Blog honek baditu beste bi atal Lomce eta gurasoena.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!!!