LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-03-25

GALTZAGORRI BERRIATUAN

Martxoaren 26 an  Galtzagorri elkarteko ipuin kontalariak saio bat eskainiko zigun eskolako ikasle guztioi.
 Liburuen altxorra ekarriko du eta eskolan egongo da Maiatzaren 14rarte.
Etxean irakurtzeko liburuak altxorretik hartu ditzakezue.
Hauek ekartzen duten altxorrean era guztietako liburuak aurki ditzakezue:  alaiak, beldurrezkoak, barregarriak...
APROBETXATU AUKERA ETA IRAKURRI!!!!


OMAKO BASOA BERRIZTUKO DUTE

EHUko teknikariak Baso Margotua berriztatzeko lanak egiten ari dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren
finantzazioa erabiliz. 2013an hasi ziren , eta 2015ean bukatzea aurreikusi dute.

ZAINTZARI BURUZKO ZINE ZIKLOA

Zaintzari buruzko zine zikloa Berriatuan.Menpekotazuna duten pertsona nagusien zantzaleei eta interesatuta dauden guztiei.
Non:Udal Bideo gelan.Ordua:17:00etan.

2014-03-21

frutak hh2


   

2 URTEKO GELAKOAK ELIKAGAIAK LANTZEN DABILTZA ETA OINGO ASTEAN FRUTA DESBERDINEZ OSATUTAKO BROTXETAK EGIN DITUZTE. GOXO GOXOAK EGON DIRA ETA EDARTO PASATU DUGU!

2014-03-20

5.ETA 6. MAILAKOAK AKROSPORT EGITEN

Gure eskolako, 5. eta 6. mailakoek bideo batzuk grabatu dute akrosport egiten.
Akrosport akrobazia eta koreografia lantzen duen kirola da.
Aurretik hiru aste entrenatzen eman dute eta pentsatu dute bideotxo bat ipintzea blogean. Horretarako hiru taldetan banatu dira: A taldea, B taldea eta D taldea.
Asko gustatu zaie ekintza hau  eta berriro ere gustura jardungo luketela horretan  adierazi diote beraien andereño Iratiri.
Irati heziketa fisikoko irakaslea da, eta Markinarra gainera.
Ekerrik asko!!!!



D TALDEA

B TALDEA

A TALDEA

ALEX TXIKONEN HITZALDIA

Gaur Alex Txikon Berriatuara dator.
Alex Txikon eskalatzaile oso famatua da.
Gabeko 19:00etan hitzaldia egongo da bideo gelan(zentral kultur gunea).

2014-03-19

EKAIN BERRIRA IRTEERA

Martxoaren 21ean ( ostirala ) lehen hezkuntzakoak Ekain berrira goaz eguna pasatzera.
Bertan kobazuloen replikak ikusiz gain, tailer bat ere burutuko dugu.
 Etxean jaten dugunak  motxila,bokadiloa eta edari bat ekarriko dugu jateko.
Jantokikoak  motxila bat behar dugu, janaria bertan eramateko.




`ZORTZI ABIZEN EUSKALDUN´ JAUN ETA JABE ZINEMETAN, LEHEN ASTEBURUAN

Dani Rovira eta Clara Lago protagonistak.
Emilio Martinez Lazaro zuzendariak Borja Cobeaga eta Diego San Joseren gidoi batean oinarrituta egin duen filma espainiar zinemaren estrenaldi onena izan da`Lo imposible´estreinatu zenetik. "Ocho Apellidos Vascos" zinemetan nagusi izan da duda izpirik gabe Espainiako Estatuan, estreinatu duten asteburuan; 2.830.000 euro pilatu ditu sarreratan, asteburu osoan zinemetan bildutakoaren % 40. Zerrendako bigarrenak bildutakoaren hirukoitza pilatu du.

FEDE BADIOLAK BARRETERAPIA EMANGO DU ONDARROAN

pnga_erakutsi-4.plZubi Zahar herri ikastolaren ekimenez, Fede Badiola aktore ondarrutarragaz barreterapia saioa egiteko aukera egongo da martxoaren 29an, Kofradia Zaharrean.
Horretarako, ordu eta erdiko txanda bi edukiko dituzte parte hartzaileek aukeran, 17:30etik 19:00etara artekoa eta 19:00etatik 20:30era artekoa. Plazak mugatuak izango dira, eta hori dela eta, ahalik eta arinen izena ematea komeni da. Izena gaurtik martxoaren 26ko 16:00ak arte eman daiteke, Zubi Zahar herri ikastolako idazkaritzara joanda, hango telefonora deituta –94-683 14 16– edo administrazioa.ondarroa@ikastola.net helbidera idatzita.
Parte hartzaile bakoitzak euro bat ordaindu beharko du, eta ludoteka zerbitzua erabili nahi dutenek euro bi ordaindu beharko dituzte ume bakoitzeko.

BERRIATUKO ANBULATORIO BERRIA

Martxoak 19,eguastena: 11:30ean inaugurazio ekitaldia.
Martxoak 24,astelehena: zerbitzuaren lehen eguna. 
Azken urteotan burutu den obra honek, ziur gaude Berriatuko herritarrrei osasun arloan zerbitzua egokiago ematen lagunduko duela ,eraikin aldetik hobekuntza nabarmena baita. Eraikin berezi da, gaineko aldea belar artifiziales egina eta oinezkoentzako erabilgarria dena. Material modernoes egindako fatxada ariztatua du, hotz beroa era egokian zaintze duena.

2014-03-14

LH 1. MAILAKOEN HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Aurreko ostiralean, martxoaren 7an, gure eskolako lehenengo mailakoek hamaiketako osasuntsu bat prestatu eta jan zuten.
Txanela proiektuan landu ondoren zein garrantzitsua den gure elikadura, denen artean aritu ziren hamaiketako osasuntsua prestatzen. Beraien lanaz, bigarren mailakoekin batera gozatu zuten.
Primeran pasatu zuten bai lanean etas bai jatorduan







2014-03-12

LEIRE BILBAO ESKOLAN

Idazleak eskoletan programaren barruan, 1. eta 2. mailakoek "Markel Gelazikin" liburua irakurri ondoren,  Leire Bilbao Ondarruarraren bisita izan zuten ostiralean.
Honek, asko gustatzen zaiola irakurtzea adierazi zieten eta baita. 6 urterekin hasi zela ipuinak idazten.
Leirek umeentzako ipuinak eta nagusientzako liburuak idazten ditu. Dagoeneko  10 liburu idatzi ditu.
Gustura egon zirela idazlearekin esan dute ikasle zein irakasleek.

HONDAKIN TAILERRA

Lea-Artibai Amankomunazgoak "Laranjarekin bat egin" kontzientziazio kanpaina martxan jarri du, asteon, eskualdeko ikastetxeetan. Hitzaldi didaktikoen bidez, olioa birzikaltzen jarri nahi dituzte etxeko gazteenak.
Hori dela eta, bihar Martxoak 13, Berriatuko eskolako 3-4-5 eta 6. mailakoei ekimena aurkeztuko diote.






EMAKUMEEN EGUNEKO MARRAZKIAK

Emakumeen eguna Martxoak 8a, izan zela eta, gure eskolako geletan ekintza desberdinak burutu dira. HH2koek marrazki bat egin diete beraien familiako emakumeei ( amonarentzat, izebarentzat,
amarentzat).
Marrazkian Emakumeen Nazioarteko Eguneko ikurra agertzen da, gomets moreekin
eginda.
LH 3-4koek ere horri markatzaile bat egin diete, beraien kideei, markagailu horretan
emakume bat agertzen da, begiak itxita. Askok amarentzat egin dute baina beste batek
irakasleentzat ere bai.Baita lore batzuk ere.

ZORIONAK EMAKUME GUZTIEI!!



GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRIA

Martxoaren 14an (ostirala) 3.,4.,5. eta 6. mailakoak gosaldu gabe etorriko dira eskolara.
Zergaitik?
Eskolako jantokian Gosari Bihotz Osasungarria probatzeko aukera izango dutelako.
Gaizki elikatzearen ondorioei buruz eta goizero behar bezala gosaltzeak duen garrantziari buruz haurrak informatzea du helburu ekimen honek.
             
)


2. MAILAKOEK MATITHOR LANTEGIAN

Aurreko ostegunean 2. maiakoak Gardotza poligonora joan ziren Matithor lantegira.
Bertan ikusi zuten arraina lantegira iristen denetik eta bertatik irtenarte zer prozesu egiten duen.
Esan zien: antxoa txikiekin pasta bat egiten dutela eta antxoa handiekin poto batean sartzen dute Salmuero erara.
Baita  enpresa horrek Alemaniara eramaten dutela produktuak eta han saltzen dituela.
Enpresa guztia Mikel Ibaibarriaga, arduradunak  erakutsi zien eta oso atsegina izan zela adierazi dute ikasle zein irakasleak.
Hori gutxi balitz, oparia ere eman zieten.

ESKERRIK ASKO BENETAN!!!

DESAGERTUTAKO HEGAZKINA ASIAN

Tailandiako golkoan hegazkin bat desagertu zen larunbat goizaldean, Kuala Lampurretik Pekinera zihoan Boeing 777 hegazkinean 239 lagun zihoazen.Interpoleko idazkari nagusiak.
 Ronald Noble, Malaysian desagertutako hegazkina ez dela ekintza terrorista baten ondorioz gertatu esan du. Larunbatean Malaysia Airlines konpainiako Boeing 777 hegazkin bat desagertu egin zen. Ordutik, ez dakite ezer Kuala Lumpur eta Pekin batzen zituen hegazkinari buruz.Interpoleko buruak Austriako eta Italiako pasaportea zuten Iraneko bi bidaiarik hegazkina hartu zutela gaineratu du.

BI ARRABTZALE HIL DIRA ASTURIASEN,HONTZI BAT HONDORATUTA

Bi arrantzale hilik aurkitu dituzte eta beste sei desagertuta daude, Santa Ana arrantza-ontzia hondoratu eta gero. Istripua Asturiasen gertatu da, Peñas lurmuturretik gertu. Itsasontzian zihoan beste kide bat beste arrantza-ontzi batek erreskatatu du.
Itsas Salbamenduak zabaldutako informazioaren arabera, Portugalgo bandera zuen hondoratutako ontziak, eta bost espainiar, bi portugaldar eta bi indonesiar zihoazen bertan.Salvamar Rigel ontziak aurkitu ditu bi hildakoak.
Erbosa uhartean behea jo ostean hondoratu da Santa Ana arrantza-ontzia. Goizeko bost eta erdietan, Ciudad de Albufeira ontziak Salbamentuko Koordinazio Zentrora deitu du Santa Anaontziarekin kontaktua galdu duela jakinarazteko.
Helikoptero bat eta Salvamar Rigel salbamenduko itsasontzia bidali dituzte inguru horretara, etaMareco ontziak marinel bat erreskatatu du 05:58anLuancora eraman dute, eta, iritsi direnerako, anbulantzia bat zain zuen bertan.
Desagertutako sei marinelen bila jarraitzen dute inguru horretan.


Euskal enpresak,munduko teleskopio handiena egin du

 Munduko eguzki teleskopio aurreratuenaren egitura eraiki ostean, hiru aldiz handiagoa izango den beste
teleskopio bat eraikitzeko lehiaketa irabazi nahi dute.

UREPEL ITURRIKO URA

Kartel hau ipini da Aitxe Kutzeko iturrian eta futbol zelai ondokoan.
Hiru puntutan hartu ziren Martxoak 4an Urepeleko uraren laginak analisiak egiteko:
·Aitxe Kutzeko iturrian
·Futbol zelaiko parkineko iturrian
·Urepeleko manantialean bertan(Etxebarrin)
Emaitzen txostena ez da jaso,bania deitu egin dute esanez manantialekoa izan ezik, beste biak ez dabela legeak eskatzen dabena beteten potablea izateko.Bakteria bat dagoela jente bateri gastroenteritisa sortu leikena.Horregaitik informazio gehiago euki arte eta irtenbidea topau arte,kartel hau jarri da.

2014-03-05

BERRITXUARRAK ETB-N

Astelehenean, bi Berriatuar izan genituen Kontrako Eztarria saioan.
Saioa Lopez eta Jagoba Arrasate dira eta Saioak Jagoba elkarrizketatu zuen, Xabier
Euskitzerekin batera.
Gaur Marxoaren 5a, asteazkena, ETB1-en 21:50 etan, Kike Amonarrizen Tribuaren Berbak saioan, Ion Ansotegi agertuko da, Mikel Gonzalez, eta Eñaut Zubikarairekin batera.




EMAKUMEEM NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, honako ekintzak izango ditugu gure herrian:
Martxoaren 7an, iluntzean abortuan legearen kontrako parodixi (tabernetan)
 Martxoaren 8an 13:00etan kontzetrazioa (udaletxe aurrean)
Martxoren 8an, antzerkia egongo da frontoian 19:30etan. Antzerkiaren izena Bernarda Klownaren Etxea deitzen da.

DENBORALEA

Denboraleak gogor astindu du kostaldea, adibidez: Donostian 11,1 metroko olatua neurtu dute, Zarautzen malekoian kalte handiak eragin ditu...
Iparraldean ere arazo larriak eragin ditu denboraleak.