LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-04-29

LEA ARTIBAIKO OLINPIADAK

Gaur, 2014-ko apirilaren 29an, Lea Artibaiko XXV.Jolas eta Kirol topaketak ospatu dira Lekeition.
Bertan izan gara Berriatuko ikasleok ere.
Goizeko 9:15 etan autobusa hartu eta Amorotora abiatu gara, 5. eta 6. mailako ikasleen bila.
Lekeitiora iritsi bezain laster, bi taldetan banatu gara. 5. mailakoak eskola eta Iturriotz inguruan gelditu gara eta 6. mailakoak herriko frontoira joan gara.
5. mailakoak lau gunetan jolas desberdinak burutu ditugu eta 6. mailakoak frontoian pelotazko jolasetan ibili gara.
Oso topagune aberatsa iruditu zaigu, bertan gure herri inguruetako lagunak ezagutu ditugulako eta honez gain, kirola eginez primeran pasatu dugulako.
Espero dugu topaketa hauek urte askotan ospatzen jarraitzea.






2014-04-09

BESTE SEINALE BAT JASO DUTE HEGAZKINA BILATZEN ARI DIREN EREMUAN

Bi soldado, Indiako Ozeanoko uretan, Malaysiako hegazkinaren bila. Irudia: EFE"Ikertu egin behar dugu, eta horretarako denbora behar da. Sakonera handia dago hemen, eta seinale faltsu
asko jasotzen ditugu, ozeanoan zarata eta hoiartzun asko daude eta", azaldu dute.
"Aurkikuntza  garrantzitsu eta itxaropentsua da" esan du Angus Houstonek, Agentzien Koordinaziorako
Zentroko zuzendariak, telebistan
emititutako prentsaurreko batean.





GRAVNI TXAPELKETA

Apirilak 12a,arratsaldeko 17:00etan Berriatuko frontoian izango da(Mendibarren).
Udaletxean eskuragarri izango dira sarrerak.

MARRAZOAK UXATZEN DITUEN JANTZIA

Marrazoek oso gutxitan egiten diote eraso gizakiari. Hala ere, Australiako Mendebaldeko Unibertsitateko ikertzaile batzuek txikiago egin nahi dute arriskua. Marrazoak uxatzen dituzten surflarientzako jantzi batzuk garatu dituzte.

KONTZERTO DIDAKTIKOA

Ostiral honetan, Apirilaren 11an,  goizeko11:30etan eskolako ume guztiak  kontzertu didaktikoa ikustera joango gara.
Tarine  musika eskolak antolatuta.Han musika eskolako irakasleek, tresna desberdinak joko dizkigute.
Musika eskolan ibili ezkero eta irakasleek eskatu ezkero, haurrak musika tresnak jo ahal izango ditugu.
Amaitu ondoren kalejiran bueltatuko gara eskolara.


1. ETA 2. MAILAKOAK IGERILEKUAN

Aurreko asteko ostegunean (2014-04-03), 1. eta 2. mailakoak Atxondo polikiroldegiko igerilekura joaten hasi ziren. Kurtso amaiera arte joango dira ostegun guztietan,
 8 saio egingo dituzte guztira.
 Iratirekin (heziketa fisikoko andereñoa) eta Rosarekin (tutorea) joaten dira igerilekura.

ASTE SANTUKO OPORRAK DATOZ!!!

Aste Santuetako, bi egun falta direla eta, Berriatuko Eskolako umeek, 
15 egun jai izango dituzte ostiraletik aurrera. 
Aste Santua, kristau erlijioan Erramu igandean hasten eta Larunbat Santuan
bukatzen den astea da.
Umeak oso pozik daude ostirala heltzeko eta oporrak ondo pasatzeko.


Q SUKARRA

 Bilboko zaborren tratamendu mekaniko biologikoaren fabrikako (Arraiz mendian) langile talde batek eta Berriatuko (Bizkaia) bizilagun batzuek Q sukarraren epidemia-agerraldiaren eragina jasan dute. Bizkaiko Foru Alduniak ohar baten bidez jakitera eman duenez, zaborren tratamendurako fabrikan agertu den infekzioa ardi eta ahuntzen hondakinak eragin dute.Antza, hondakin horiek sisteman sartu dira.

OLAIZOLA ETA ARETXABALETA BINAKAKO FINALEAN DAUDE

Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta eskuzko binakako txapelketaren finalera pasatu dira jadanik. Xala eta Zubietari  22-3 irabazi ondoren finalera sartu dira Goizuetarra eta Markinarra. Lehenengo tantua Yves Salabarry Xalak eta Zubietak egin zuten baina ondoren, Olaizola eta Aretxabaletak gogor jokatu zuten, eta Xalak eta Zubietak ezin izan zuten asko aurreratu markagailuan.

2014-04-02

HH2KOAK SAN FERMIN OSPATZEN

Gure eskolako HH2koei, zezenaren bideoa asko gustatzen zaiela eta bideo bat
grabatu dute San Fermin ospatzen Iruñean egiten den bezala.
Bideoa orain dela gutxi grabatutakoa dela esan digute.
Ikusi ikusi gure zezen eta korrikalariak!
Uztailean Iruñara joateko moduan daude!


HH3KOEN ORKESTA

HH3koek, musikan, guitarraren laguntzaz, piano eta forte egiten ikasi dute, gelan ikaskide guztiekin
batera eta musikako andereno Ziortzarekin ere bai.
Pianoa,  instrumentuko soinua baxua denean jotzen da eta forte, berriz, instrumentuko soinua altua denean
jotzen da. Haurrak dira oraindik eta ez dakite oso ondo baina ahalegintzen dira musika ikasten.

OSO ONDO PASATU DUTE DENAK BATERA!!!!!!!

HH2ko MARGOLARI ARTISTAK

LOMCE ARGAZKIA

Lehengo ostiralean  LOMCEko argazkia atera genuen Berriatuko pertsona gehienok LOMCEren aurka.
Lea Artibaien LOMCEri aurka  egiteko  dinamika bat jarri da martxan.



MARTXOKO UDALBATZA

Martxoaren  31 ,astelehenean arratzaldeko 19:30tan udaletean
Aztergaiak:
1-Aurreko bikurako akta irakurri eta onartzea.
2-Alkateak hartutako erabakien berri ematea
3-Martxoko gastuen zerrenda onartzea,egoki bada.
4-Berriatuko Udalaren 2013ko aurrekontuaren likidazioari,finantza-egoerei eta likidazioari lotutako beste edozein informaziori buruzko jakinarazpena dela eta,Bizkaiko Foru Aldundira bidaliko den fitxategiaren berri Udalbatzari ematea.
5-Berriatuko Udalaren 2014.ekitaldirako aurrekontu orokorraren hasierako onespena.
6-Parke eta berdeguneak mantetzeko zerbitzuaren kontratu txikia adjudikatzeko proposamena onartzea,egoki bada.
7-Eskaerak eta idatzi ezberdinak:Dirulaguntza eskariak.
8-Galdera-eskakizunak.

1. MAILAKOEN ZIRKOA!!!

Aurreko astean, martxoaren 27a, lehenengo mailakoek zirko bat antzeztu zioten haur hezkuntzakoei.
Zirkua, pailazo, malabarista, akrobata, mago eta ilusionista emanaldiak eta animaliekiko erakustaldiak dituen ikuskizuna da.
Gorputz hezkuntzako saioetan pentsatu zuten zirko bat prestatzea andereño Iratirekin. Bertan, trapesistak, animaliak, pailazoak, malabaristak... egon ziren.

GAZTEAK ZIENTZILARI HANDIAK

HH4 eta 5ekoek zientzi ekimenaren hirugarren saioa egin dute.
Zientzia modu objetibo eta sistematikoan, behaketaz eta 
arrazoimenez, osatzen den jakintza da.
HH4 eta 5ekoek soinua landu dute eta beraz instrumentu berri bat asmatu dute.
Instrumentu berri bat egin dutenez, prest daude Berritxuko San Gregorio jaietako turutak.



WINDOWS XPren AMAIERA

Apirilaren 8an, Windows XP eta Office 2003 bulegotika bildumaren doako eguneraketak bertan behera lagako ditu Microsoftek.Windows XP plazaratu zutenean 2001ean inorrek ez zuen uste 20014ra arte irauko zuenik.Ez litzateke aurreneko aldia Windows XP-ren bizi zikloaren azkena iragarri ondoren luzatzen dutena. Larritu beharrik ez dago. Babesik gabe geratu arren, apiriletik aurrera Windows XP sistema duten ordenagailuak berdin-berdin ibiliko baitira. Baina norberaren erantzukizunpean. 

APPLE MAIATZEAN HASIKO DA IPHONE 6 TELEFONOA FABRIKATZEN

iPhone 5C. Argazkia: EFEIPhone 6ak bi bertsio izango ditu, eta IPhone 5S eta 5C modeloek baino pantaila
handiagoa izango dute.
IPhone 6ak bi motako pantailak izango ditu, 4,7 eta 5,5 , Reuters agentziaren arabera.