LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-06-18

IKASTURTEA AMAITU DA!!!

Ekainaren 20an ikasturtea amaitzen da eta oporrak hasten dira. Hori dela eta,ostiralean ekainaren 20-an emanaldia izango da arratsaldeko 19:00etan.
Ekainaren 22an, igandean, irteera bat egingo dugu guraso elkartekoak antolatutakoa, Bilbora joango gara denok batera, gurasoak eta umeak.
Uda pasa ondoren, irailaren 8an barriro ikasturte berriari hasiera emango diogu.

ONDO PASAAAAAA!!!!!


IPUINAK KONTATZEN

Ekainaren 3an, osteguna, erlijioan dauden LH5-6.mailakoak  HH 2-3 ko ikasleei ipuin zoragarriak kontatu zizkioten bertso eta guzti. Poz-Pozik geratu ziren ikasle eta irakasleeak.

HEMEN IPUIN ETA BERTSOAK


KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA FRONTOIAN

Ikasturte bukaera iritsi dela eta, urtero bezala kurtso amaierako jaialdi bat egingo dugu. Jaialdia
ostiralean izango da 19:00etan HERRIKO FRONTOIAN, eskolako ume guztiak parte hartu dute.. Nahi duten guztiak daude gonbidatuta jaialdia ikustera.

EGITARAUA
                     
 HH 2 ZUZIRIAren kanta

HH 3 PARISTIK NATORREN
HH 4 NOTEN KANTA
HH 5 MUNDUKO DANTZAK

LH 1 SURFING USA
LH 2 BATUKADA + LAMBARENA
LH3-4 DYNAMITE (dantza)
LH5-6 PIJORAP ( ikuskizuna)
LH 3-4 TWO GUNS (txirula)
LH5-6 AIREA ( Enkore) ( dantza)
LH 6. mailakoei agurra

LOMCEri EZ

Lomceren aurka ekintzak antolatzeko talde bat lanan ari da herri mailan.
 Horregaitik astero esaldi bat banatu digute .
Hemen dituzue orainartekoak.




KONPOSTA

Ikasturtea amaitzen doa, baina 5. eta 6. mailakoak ez dute amaitu konposta egiten.
Honako egun eta ordu hauetan egingo dute konposta:  
  • Uztailak 3an, 12:30etan.
  • Uztailak 17an,12:30etan.
  • Abuztuak 13an, 12:30etan
Datorren ikasturtean ere segituko dute konposta egiten eta hortik ateratzen den ongarriari erabilera aurkituko diote,

ENTZUNALDIA

Bihar, 2014ko ekainaren 19an, musika eskolako azken ekitaldia egongo da 20:00etan herriko bideo gelan.
 Nahi duten guztiak, gonbidatuta daude.

2014-06-09

Bixer, EKAINAK 9, arratsaldeko 4:30 tan, Udaletxe aurrin....

 BATZAR/HITZALDI  informatibu LOMCEn ingurun 

ANIMAU TA PARTE HARTU!







2014-06-04

HHKOAK AULESTIRA DOAZ

HHkoak ostiralean irteera egingo dute .
Ekarri beharrekoak:

  • Eskolako kamiseta eta sudadera
  • Aldatzeko arropa eta bisera
  • Krema etxean emanda ekarri
  • Motxila
Mesedez izena jarri gauzei ez galtzeko.


EA EGURALDIAK LAGUNTZEN DIETEN!!!

LH2 KOAK SAIOA LOPEZEKIN

Aurreko astean LH2. mailara Saioa Lopez gonbidatu zuten . Dakigun bezela, Saioak komunikabide desberdinetan lan egiten du eta ikasle hauek jakinmin handia zuten gai hau lantzen egon baititra.
Euskal Filologia ikasketak burutu bazituen ere, kazetari lanetan ibiltzen da eta bai ondo moldatu ere. aurten Mutrikuko institutuan irakaslea lanean aritzen da eta denbora librean euskadi irratira eta telebistara joaten da.

Beste galdera batzuen artean ea zer nahiago zuen galdetu zioten, irratia ala telebista. Berak nahiago zuela irratia adierazi zuen, baina guk primeran ikusten dugu telebistan ere.

Azken urteetan bigarren aldiz etorri da Saioa gure eskolara.
Eskertzekoa da bere jarrera gurekiko, beraz: 
mila esker eta hurrengorarte.





ESKOLATIK BIZIKLETAN JOANGO GARA



  Ekainaren 6an LH 3-4-5 ETA 6.mailakoak goizez ; eguraldi ona egiten badu
Berritxuri buelta emotera joango gara bizikletaz . Horretarako bizikleta eta kaskoa ekarri
beharko dute . Aldez aurretik mila esker.
                                     
Heziketa fisikoko irakaslea.

3. ETA 4. MAILAKOEN EXPERIMENTUA

3. eta 4. mailako ikasleak experimentu bat egiten hasi ziren orain dela aste batzuk.
Experimentua espero zen moduan joan da. Bi landare ipini zituzten bata plastikoarekin estalita eta bestea estali barik. Plastikoarekin zegoenari lurruna hasi zaio eta loreak jauzi zaizkio. Besteari aldiz, lore gehiago hasi zaizkio.


GURE ESKU DAGO!!

Ekimen nagusi bat aurkeztuko du Gure Esku Dago dinamikak: 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakate gauzatzea, 123 kilometroko, 50.000 lagunek osatuko luketenek.

Haien dinamika herritarra da. Erabakitzko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egingo duen dinamika. Herrietan dinamika honen inguruan ahal diren ekimen erreferentzia eta aterki eskaintzen die.
Infomazio gehiago hemen






LOMCE

Lomce dela eta, gure herrian, talde bat osatu da. Taldean,  irakasle, gazte eta gurasoak daude. Talde hau, irekia da. Bideratu duten ekintza bat gaur martxan hasten da:

  • Eskolako ikasle bakoitzak Lomce legean agertzen den esaldi bat etxera eramango du asteazkenero gurasoek irakurtzeko.

Asteko honetako esaldia hau da: ¿Sabìas que...con la LOMCE, desde el próximo curso a vuestr@s hij@s les van a obligar a estudiar, LA CONSTITUION ESPAÑOLA, EL ESTATUTO DE AUTONOMIA etc, etc, y se va a tener en cuenta en la nota final?.

  • Eskolako atarian esaldi hori ikusgai ipiniko da eta herriko toki desberdinetan ere bai.






3,4,5 ETA 6. MAILAKOAK ZARAUTZKO ATERPETXERA

Datorren astean, ekainak 11,12,13an, LH 3,4,5,6. mailakoak Zarautzko aterpetxera joango dira. 3 egunetarako,hau da, bi gau egingo dituzte etxetik kanpo.
Han ekintza desberdinak egingo dituzte
eta hauek amaitu ondoren eguraldi ona badago hondartzara  joango dira bainu bat hartzera.
Espero dute ondo pasatzea!!!

UDABERRIKO EMANALDIA

Zapatuan, ekainak 7, Udaberriko Emanaldia eskainiko digute musika eskolakoek19:00etan.
Eguraldi ona egiten badu udaletxe aurrean izango da, bestela Frontoian.Denok zaudete gonbidatuta musika eskolako soinu gozoaz gosatu nahi baduzue.