LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-12-15

AMETS-ATZEMAILAK

4.mailakoak, amets-atzemailak egin zituzten plastikan, bakoitzak bat.
Amets-atzemailak, amets gaiztoak harrapatzen ditu bere sarean, kanpora botatzeko eta
amets onak bertan geratzen dira betiko.
Lehenengo, pultzera bat hartuz, lanarekin forratu zuten, gero, barrualdean sare bat
egin tartean bolatxoak ipiniz, bukatzeko, koloretako lumekin apaindu zuten eta sintzilikatzeko
beste hari zati bat jarri zioten.


AURTEN PIN ERA

Abenduaren 18an,LHko ikasle
 guztiok PIN era goaz.
Aurten sarrera ordaindu behar da 5 € ume bakoitzeko.
Beti bezela etxean bazkaltzen dutenak bokadiloa eta ura etxetik ekarriko dituzte eta jantokikoei Auzolagunekoek ekarriko digute


2014-12-11

DURANGOKO AZOKA 2014

Aurten ere 5 eta 6. mailakoak Durangoko Azokara joan dira.
FotografíaAzokara Bizkaiabusean joan ziren eta bertara heldu zirenean "Gu ere sortzaile" tailerra
egin zuten Saguganbara aretoan. Bertan Oskar Estangarekin abesti bat asmatu zuten.
11:30etan amaitu zutenez tailerra 13:30arte liburuak ikusi eta erosi ere egin zituzten.


13:30etan bazkaltzera joan ziren aterpe batera. Amaitu zutenean berriro joan ziren
areto nagusira eta liburuak erosi eta ikusi zituzten 15.25 inguru harte. Orduan
Berritxura bueltan joan ziren eta amaitu zen Durangoko Azokako abentura.
Gainera EITBen eta Euskadi Irratian agertu ziren.


AUPA DURANGOKO AZOKA!!!!!!!

2014-12-04

LAU ETA ERDIKO FINALA

Aimar Olaizolak eta Martinez de Irujok jokatuko dute lau eta ediko finalak. Bilboko Bizkaia frontoian izango da partidua, Sarrerak salgai daude iadanik 17:00etan hasiko da jaialdia

Prezio honetan jarri dituzte:

     Kantxako butaka: (1-48 aulkiak) 100 euro.
    Kantxako butaka: (49-72 aulkiak) 70 euro.
    1. pisua: 100 euro
    
    2. pisua: 60 euro
    3. pisua: 50 euro.
    Errebotea: 40 euro

Informazio gehiago hemen Esku Pilota

BERRITXUARRAK, ARGAZKIAK BERBETAN

Azkenean ere hainbesteko lanaren emaitzak argia ikusi du. Berritxuarrak, argazkiak  berbetan: 1887-1960 liburua kalean dago. Imanol Mugartegi Berriatuko alkateak eta Saioa Lopez zinegotziak aurkeztu dute liburua, Zentrala kultur guneko bideo gelan. Herritarrez betetako aretoan, Mugartegik proiektua zelan jaio ze azaldu zuen. " Itziar Aramaiok liburu bat osatzeko asmoa erakutzi zuen, eta liburu hura egiterakoan argazki asko eta asko zeudela konturatu ziren. Argazki horiekin zer egin pentsatzen hasita, liburu hau egitearen ideia sortu zen".
Informazio gehiago hemen.

MUTRIKUN ALZHEIMERRAREN KONTRAKO GAITZA DUTENENTZAKO LOKAL BAT ZABALDUKO DA

OLYMPUS DIGITAL CAMERAUrtarrilean zabalduko da lokal berria. Lokala epe mugarik gabe ematea erabaki du Mutrikuko
Udalak."Beharra dagoela ikusi dugu, eta udalak mutrikuarren kezka jaso du. Eskaera horren aurrean aukera zegoela ikusi, eta proiektua aurrera eramatea erabaki dugu. Ez dugu pentsatzen arazo honekin amaituko dugunik, eta beti egongo da honetarako beharra", azaldu du Arrate Uranga Mutrikuko politika Sozialeko buruak.Alzheimerra datuenen familiei laguntza ematea berebiziko garrantzia duela azpimarratu du koldo Aulestiak.

Informazio gehiago nahi baduzue egin klik hemen


HH3KOAK MARRAK EGITEN

HH3 koak irakasle berriarekin barra horizontal eta bertikalak egiten ikasten daude.
Adibidez irina potean ipini eta hatzamarrekin marrak egiten aritzen dira baita arbelean klarionarekin .

Irakasleak esan du asko asko hobetu dutela.

OSO ONDO PASATU DUTE!!!
JARRAITU HORRELA!!!


LH-1KOAK BIZIKLETA EGITEN

LH-1eko ikasleak bizikleta marraztu dute, ahal dugun neurrian, erabili dezagun garraio hau mugitzeko, ez baitu gure lurra kutsatzen.

OLATUEN ENERGIA

Azken urteotan, termino berri bat dugu puri-purian energia berriztagarrien inguruan, olatu-energia alegia. Izenak berak adierazten duen moduan, itsas olatuen energia eskuratzean datza, gero energia hori energia elektriko bilakatu eta sare elektrikora eramateko.

Olatu-energiaren teknologia baliabide berriztagarri oso boteretsua da, eta kalkulatzen da munduan 3 TW daudela eskuragarri. Gainera, energia berriztagarria den neurrian, oso errespetuzkoa da ingurumenarekiko.

Euskal Herriko kostaldeak energia potentzial ertain-handia dauka, bertatik energia ustiatzeko adinakoa. Hori dela eta, munduan energia-baliabide hau ustiatzeko gai den lurralde gutxietako bat da.

Informazio gehiago zientzia.net

LASAITZEN

Hemen daukagu HH3koek egiten duten beste ariketa interesgarri bat.
Denok dakigu gaur egun daramagun bizitzarekin zein garrantzitsua den lasaitze ariketak.
HAUEK BAI GOZAMENA!!!!!


MUNSTRO BAT EDUKIONTZIAN

Durangoko azokako nobedadeen artean izango da Maribel Aiertzak idatzi duen haurrentzako liburua.

haur-gazte literat. 8- 10 urte

 · Egilea Maribel Aiertza Rementeria / Mikel Santos Martinez ( il .) /(BELATZ)
 ·Argitaletxea: ELKAR
 ·Hizkuntza: Euskara

 ·Edizio urtea: 2014

2014-12-01

HH4 KOEN MASKOTAK



ANTXU ETA PINPI
Hauek ditugu HH4koen gelan aurten egongo diren gure lagunak
ONGI ETORRI GURE ESKOLARA!!