LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-01-29

2. MAILAKOAK MUSIKAN

2.mailakoek musikako klasean, Epoi tai tai ie kantarekin erritmo jolas bat egin dute. Hasieran denek erritmo bera eramatea ez zen erraza izan baina hainbat aldiz egin eta gero lortu dute.!! Artista batzuk dira!!
DOREMIKA IKUSKIZUNA

Gaur, urtarrilak 29, 3. eta 4. mailako ikasleak, Ermura joan dira Bilboko akordeoi orkesta sinfonikoak eskainitako Doremika ikuskizunera.
Oso ondo pasatu dute bertan!!





2015-01-22

2015 LEHENENGO ITSAS DENBORALEAK EZ DU KALTE HANDIRIK SORTU

Olatu handi batek etengabeko zaparradak.Osagarri horiek eduki diru 2015eko lehenengo denboraleak.Alerta aurretiaz zegoen ezarritaeta hartu beharreko neurriak hartuta zeuden.5 metro baino gehiagoko olatuak espero  ziren eta horrela izan da.Ondarroan,esate baterako,Arbide  pasealekua itxita egon da,udalak horrela erabakita.Mutrikun ere,Burumendiko hondartzara jaisteko eskailerak itxita zeuden.

Iaz gertatu zen modura,aurten ere herritarrek kostaldeko begiralekuak bete dituzte,olatuen ikuzkizuna ikusteko.Iazko itsas denboraleak baina,kalte handiak eragin zituzten,gaurkoan ez modura.



Olatuak Mutrikuko igerilekuko moila kolpatzen




HH5EKOAK GUIROA EGIN DUTE

5 urteko gelakoek ``guiro´´ izeneko instrumentu bat egin dute esne botilekin.


OSO GUSTORA EGIN DUTE !!!

SANTA AGEDA 2015

Aurten ere aurreko urteetan moduan Santa Ageda kantatuko dugu. 2015-01-22an hasiko dira entsaiatzen eta 4ean kantatuko dute herrian zehar.
Ibilbidea ez dakite zehatz mehatz baina erabakiko dute.Argazki gehiago nahi baduzue egin klik hemen

BADATOR KORRIKA 19 ! ! !

19. Korrika martxoaren 23an  helduko  da Lea-Artibai eta Mutrikura

19. Korrika eskualdetik 02:26ean aterako da.
 Martxoaren 23an, 21:18ean helduko da Mutrikura. Eta Mutrikutik ondoko bidea jarraituko du: Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Lekeitio eta Ispaster. Aurreikuspenen arabera,
Hona hemen AEK-k helarazitako ordutegia:
Martxoak 23
  • 21:18:23 – Mutrikura sartu
  • 21:56:00 – Mutrikutik atera
  • 21:57:23 – Ondarroara sartu
  • 22:22:44 – Ondarroatik atera
  • 22:29:14 – Berriatuara sartu
  • 22:42: 14 – Berriatuatik atera
  • 22:48:44 – Markina-Xemeinen sartu
  • 23:54: 02 – Markina-Xemeinetik atera
Martxoak 24
  • 00:01:14 – Aulestin sartu
  • 00:25:50 – Aulestitik atera
  • 01:00:38 – Gizaburuagan sartu
  • 01:40:02 – Gizaburuagatik atera
  • 01:40:03 – Amoroton sartu (Oleta ingurua)
  • 01:45:00 – Amorototik atera (Oleta)
  • 01:46:32 – Lekeition sartu
  • 02:06:02 – Lekeitiotik atera
  • 02:12:32 – Ispasterren sartu
  • 02:26:11 – Ispastertik atera
                                            ANIMATU ETA ONDO PASA !!!

2015-01-15

ZORITXARREN AURREAN INDABERRITUZ

Zoritxarraren aurrean indaberrituz  menpekotasuna duten pertsonen familia zantzaileei zuzenduta doa.
Urtarrilak 26;Otsailak 2, 9, 16 eta 23 izango da.
16:30 etatik 18:00 etara.
Udaletxean izango da.
Parte hartu nahi baduzu deitu telefono hauetara:
Tfno: 94 623 27 44

22 URTEKO MUTIL BAT ISTRIPU BATEN HILIK

Atzo Portugaleteko gazte bat hil egin zen,berekin autoan 22 eta 21 urteko bi gazte gurutzeta eraman zituzten.

Istripu ori Max Senterrekorektan izan zen,A-8 autoa ''Peugeot 306''a erditik eginda geratu zen.

Ertzaitzak dioenez istripua gertatu baino lehen auto pistara zartzen
poste bat jo zuten.

Muere un joven de 22 años de Portugalete en un accidente de tráfico en la recta de Max Center



LAGUN BERRI BAT ETORRI DA HH3KOEN GELARA

Lagun berri bat etorri zen aurreko astean HH3koen gelara. Bere izena Eneko da, Duragotik etorri zen eta 3 urte ditu. Bere gelakideekin  ondo konpontzen da.
ESPERO DUGU DENEN LAGUN EGITEA!!!

ESKELETOA

Lh 4 koak, txanelan Lokomozio aparatua lantzen ari direnez, eskeletoak egin dituzte belarriaetako sotzekin horretaz gain beste material batzuk ere erabili dituzte, kartulina bat eta papelezko buru bat, oso originalak gelditu dira.

RED BULL CLIFF LIVING LEHIAKETA BILBORA ITZULIKO DA AURTEN

Red Bull Cliff Diving World Series Bilbora itzuliko da aurten. Iazko arrakastaren ondoren, Salbeko Zubiak berriro ere hartuko ditu munduko jauzirik onenak. 2014.ean 52.000 lagun inguru hurbildu ziren ikuskizuna ikustera.

Kolonbian eta Bosnian ere geldialdia izango du aurtengo egutegiak. Apirila eta iraila artean, bestalde, AEBetan, Frantzian, Portugalen eta Italian izango da lehiaketa. 

Irailaren 26tik aurrera, denboraldiko azken jauziak egingo dituzte Bilbon, txapelduna izendatuko dute eta Red Bull Cliff Diving World-aren historiako 50. hitzordua ospatuko dute gainera. 


ZIORTZA-BOLIBARKO "ARRIAGA"ZESTALARIA ERETIRATU EGIN DA



Zesta-puntaren munduan urteetan lorpen asko eduki eta gero,                                                                       Ziortza-Bolibarko Andoni Etxaniz Arriaga zestalaria erretiratu egin da.                                                               “Inoizko zestalaririk handienetakoa” izan  dela eta pilotaren munduan “ibilbide ikaragarria”                                 egin duela diote adituek. Halaber, kantxan zein kantxatik kanpo “gizon handia, konprometitua”                           izan dela gaineratu dute haren kideek.
Arriaga, zesta-punta mundua agurtzeko momentuan.
Arriaga, zesta-punta mundua agurtzeko momentuan.
Arriaga bera erretiratzeaz gain, ziortza-bolibartarrak urte askoan                                                                      lepoan eraman duen  elastikoaren  zenbakia (24) ere erretiratzea                                                                erabaki dute Floridako Dania Jai Alaiko arduradunek.“Zenbakia                                                           erretiratzeko erabakia bigarren aldiz hartzen dute Jai Alaiko arduradunek.                                                     Aurretik, Joey Cornblit Estatu Batuetako inoizko pilotarik onena erretiratu                                                   zenean erretiratu zuten zenbakia”, gaineratu dute Dania Jai Alaiko arduradunek.
Arriagaren ibilbideari erreparatuz gero, ziortza-bolibartarrak “marka ikaragarriak” lortu dituela diote;      errekorrak ere lortu ditu.

2015-01-08

HH3KOAK NEGUKO HORMAIRUDIA EGIN DUTE

HH3koak, negua heldu dela eta hormairudi bat egin dute beraien gelanº ipintzeko. Argazkian ikusten dugun bezala hostorik gabeko zuhaitz bat eta elurretako panpin bat erratz batekin azaltzen dira. Hurrengoan elurretako panpin txikiak egingo dituzte.

BERA BERA ESKUBALOI TALDEA

2014ko euskal kirolari onena saritzen duen Euskadi Irratia Saria, Bera Bera
eskubaloi taldeak irabazi du. Liga, Kopa eta Superkopa irabazita, talde donostiarra
saritu nahi izan dute beste kirolariek.

Izan ere, saria irabazteko hautagarriak ziren 14 kirolariak eta aurreko urteetako
irabazleak izan dira euren botuen bidez irabaztea erabaki dutenak

Eskubaloi taldearen atzetik, 6 puntura, urteko hiru txapelak irabazitako Juan Martinez de Irujo
sailkatu da, eta 7 puntura Maite Maiora mendi korrikalaria, munduko kopan bigarren
eta Españako kopan irabazle izandakoa.


INGELESEKO BARNETEGIRA!

Orain dela bi urte moduan aurten ere 5 eta 6. mailakoak Lekaroz barnetegira joango dira urtarrilaren azken astean. Bertan dena ingelesez egin beharko dute eta ibilaldi batzuk ere egingo dituzte.

Hona hemen informazio gehiago:

1. Barnetegi-programaren helburuak:
Lekarozen bista panoramikoaBarnetegi hauen helburua da ingelesa ikastea eta erabiltzea. Jarduera guztiak ingelesez gauzatuko dira. Egonaldien azken xedea da ikasleen gaitasunak finkatzea eta aurretik dituztenak handitzea. Horretarako, parte-hartzaileentzat erakargarriak eta dibertigarriak
diren jarduerak gauzatuko dira.

2. Antolakuntza-ezaugarriak:
Egonaldiaren ezaugarriak hauek dira:
- Astebeteko barnetegiak izango dira. Ikasleak astelehen goizean heldu eta ostiralean
joango dira, bazkalostean. Egonaldiak, hortaz, bost egun eta lau gautakoak izango
dira.
- Ikasleek 5 eta 8 eskola-ordu artean izango dituzte egunero.
- Eskolaz kanpoko jarduerak eta txangoak egingo dira barnetegitik gertuko lekuetara.
Horiek guztiak ingelesez izango dira.

3. Ezaugarri pedagogikoak:
- Jarraian aipatuko ditugun atalak landuko dira eta ikasleen hezkuntza-etapara
egokitu:
• Workshop 1 Be a scientist: zenbait esperimentu zientifiko gauzatuko dira; landarealbuma
osatu; barnetegiaren inguru naturala ezagutu; klima aztertu; gauez zeruari
begiratu. Tailerra amaitzean, ikasitakoa hitzez azalduko dute ikasleek.
• Workshop 2 Be an artist: abestien letrak aztertu; abestiak kantatu; abesti bat egin eta
hura kantatu; pintura-tailerra, eskultura-tailerra, maketa-tailerra egin eta erakusketa
antolatu.
• Workshop 3 Be a cook: janari errazak prestatu (osagaien zerrenda, erabiliko ditugun
tresnen zerrenda, janaria egiteko urratsak azaldu, egin ditugun platerak balioetsi).
• Workshop 4 The Olympic Games: taldeko kirolak eta jolasak. Arauak negoziatu,
azalpenak eman, lagunarteko hizkera landu, eta abar.
• Workshop 5 Be a blogger: ikastetxearen bloga egin, non ikasleek jarduera gauzatuak
azalduko dituzten. Blog-ean, gainera, bideoak nahiz argazkiak esekiko dituzte eta
ingelesezko foroa martxan jarriko dute ikasleek, behin egonaldia amaiturik lagunekin
kontaktuan segitzeko. Jarduera horretan kontu handiz zaindu beharko da blog-ean
esekitzen diren bideoek eta argazkiek bizikidetza-arauekin bat etortzea eta partehartzaile
guztien oniritzia izatea.
- CLIL (Content and Language Integrated Learning) ikuspegiarekin bat etorriko da
metodologia. Hizkuntza, beraz, ikaskuntza-tresna izango da. Hizkuntzaren bidez
 Ahoz mintzatzeko gaitasuna bereziki landuko da.
- Ez dira ingeles gramatikako eskola formalak emango. Nolanahi ere, jarduera
programatuetako batzuk ikasgelan gauzatu daitezke eta haien bidez ingelesgramatika
landu.
- Eguneroko eginbeharretan multimedia baliabideak erabiliko dira.
- Ahozko adierazpena modu sistematikoan landuko da. Horrela, egunero, eskolaorduak
amaitzean, ikasleek, taldeka zein banaka, ahoz emango dituzte azalpenak. - Ikasle bakoitzak mintza praktika egin beharko du egunero. Horrez gain, barnetegia amaitzean ikasle taldeek mintzaldia prestatuko dute ingelesez, besteen aurrean, ingelesez berriro ere, azaltzeko.

GERRA ZIBILA BERRIATUAN ETA LEKEITION

Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzuak eta Berriatuko udalak elkarlanean argitaratu dute Patxi Juaristi Larrinagak idatzi duen liburu hau. Urtarrilaren 9an burutuko da aurkezpen ekitaldia eta ondoren udaletxean ere ipiniko da salgai. Patxi Juaristik azken urteotan egindako lanaren emaitza da liburu hau, benetan interesgarria. Gehiago jakiteko, zatoz aurkezpen ekitaldira.