LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-03-26

AITAREN EGUNA

Aitaren eguna zetorrela eta opari bat egitea pentsatu genuen:zoriontzeko postal-tarjeta bat.
Tarjeta hori egiteko erregela nola erabiltzen den ikasi genuen: nola neurtu eta marra zuzenak nola egin erregelarekin.

Ez zen erreza izan , erregela mugitzen zen eta marra zuzenak egin beharrean , marra kurbatuak irteten ziren, baina ahalegin asko ondoren hor duzue gure lan dotorea.


DEZIMETRO KUBIKOA

6.eta 5.Mailakoek dezimetro kubiko bat egin dute matematikan,kartulina batean erregela eta arkatz bat erabiliz, kuboaren garapena marraztu zuten ,gero, kartulinan egindako marrak guraizeekin ebaki eta ondoren dena pegatu.

Esperimentu bat ere egin zuten:
Lehenengo, kuboaren barrualdean plastiko bat sartu zuten ura ez irtetzeko.
Gero klip batzuk jarri zioten plastikoari ez jausteko. 
Ondoren eta azkenik ur litro bat  bota zuten kuboan.
 
Beraz,egiaztatu zuten litro bat berdin dezimetro karratu bat dela.

 

ZESTAKO GRAVNI TXAPELKETA

Egun on zestalari edo zesta zaleei, txapelketa bat eskaintzen dizuegu.
Martxoak 28 an, goizeko10:30 etan, Berriatuko Mendibarren frontoian izango da  txapelketa.
                                              ADINAK
Hiru motatako adinak daude.

  • Gazteak
  • 22 azpikoak
  • Naguziak

                                          IPARRALDE koek BIZKAI tarren aurka


                                                    Sarrera dohainik

UDABIRRA FEST OSPATUKO DUTE AMOROTON

Beste behin ere Udabirra Fest ospatuko dute zapatuan (martxoak 28)Amoroton.Egun osoko jaia izango da eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.
EGITARAUA:
.10:30:Herriko umeen pilota partidak eta Bizkaiko Esnea txapelketako finalak:Benjaminak,Alebinak eta Infantilak

.13:00:Pilota partida profesionala:Goñi II-Uriondo/Uriona-Zabala.

.17:00:Gure Esku Dago ekimenerako oihalak apaintzea.

.19:30:Animatzen diren guztientzako dantza tailerra,Arta Nagusi Dantza Taldeko kideen laguntzarekin.

.20:30:Musika eta parranda MUKAKI elektro-txarangarekin.








ASTE- SANTUKO OPORRAK

Bihar  martxoak 27,ostirala, Aste-Santuko oporrak hartuko ditugu,Hori dela eta eguerdian jardunaldi jarraia izango dugu eta eguerdian amaituko ditugu klaseak.

Etxera joaten direnak 13:00etan irtengo dira eta jantokiko ikasleak 
14:30etan.

Oporrak 15egun iraungo  dute eta gero berriro eskolara etorriko gara Ekainak 19 arte.

ONDO PASA OPORRAK!!!

JOKU ALTERNATIBOEK EGUN BERRIA DUTE

Resultado de imagen de pistina1. eta 2. mailakoak pistinara doazelako eta joku alternatiboak ez galtzeko, hirugarren hiruhilabetetik aurrera   astearteetan egingo dira joku berri hauek. 2. hiruhilabetean ostegunetan egiten ziren,eta, horixe izango da aldaketa bakarra.

KONTZERTU DIDAKTIKOA 2015

Bihar, otsailaren 27an, Tarine Udal Musika Eskolakoak herri ikastetxeko ikasleei prestatu diguten kontzertu didaktikora goaz.
 Kontzertua 11:30tan izango da Zentrala eraikineko 1. solairuan (soinketa  gelan).
 
                                    Bertara BUS GORRIn bidaiatzeko prest joango gara.

LUKAS EGUIBARREK SNOWBOARDEKO MUNDUKO KOPA IRABAZI DU

Igeldokoa final-laurdenetan kanporatu dute, baina alde handia zuen bigarren sailkatuarekin, 600 puntu, eta horrek azken garaipena eman dio.

Lucas Eguibar da Snowboardeko Munduko Txapeldun berria. Donostiarrak kristalezko globo ospetsua irabazi du, azken probako final-laurdenetan kanporatu duten arren.
Baina Igeldokoak alde handia zuen sailkapenean bere aurkariekin, 600 puntukoa, eta horrek garaipena esku-eskura jarri dio, aurkariek egindako hutsekin batera.

2015-03-17

KORRIKA TXIKI BERRIATUAN

Martxoaren 23an, 19. korrika Berriatuan:
arratsaldeko 5:30etan korrika txiki ospatuko da herrian zehar, eta gaueko 9:30-10:00ak aldera 19. korrika etorriko da Ondarroa aldetik.
ANIMATU ETA ETORRI DENOK!!!!


ERDI AROA

LH-2 koek Erdi Aroa landu dute eta feudoaren (feudoa:Gune sozio-ekonomikoa da)  maketa bat egin dute oso polita gelditu da dena.




2015-03-12

LOMCE-RI EZ MARKINAN

Eskualdeko ikasleak LOMCEi ezetz esateko manifestazioa antolatu da MARKIÑAn barikuan arratsaldeko 6retan. Bertara  joateko deitu  egin behar da herriko Ikasle abertzalik. 

MARTXOAK 20 BILBORA

Datorren ostiralean, LH 3,4,5 eta 6 Bilbora joango gara Arte Museora, egun guztirako.
Etxean jaten dutenek, bazkaria eta motxila  ekarri beharko dute
eta jantokian jaten dutenek motxila bakarrik.

Museora sartzeko taldetan banatuko gara lehenengo, 3.mailakoak gero 4 eta 5.mailetako batzuk
eta azkenik 5 eta 6.mailako ikasleak.

"Ura Museoan" tailerran parte hartuko dugu, lehen hezkuntzko bigarren eta hirugarren zikloetako
ikasleek urak gure bizitzan daukan prezentzia eta garrantzia ikusi ahal izango dute.



GURE ETXE BAKARRA ANTZERKIA

Martxoak18, eguastena,20:30etan frontoian ,sarrera 5€

Gure etxe bakarra, Onintza Enbeitia bertsolari eta kazetariaren gidaritzapean ,Mixikako 40 emakume (84urte ditu nagusienak , eta 8gazteenak ) antzeztuko dute , beraiek sortutako gidoa jarraituz.


Emakumeek azken 80 urteetan izan duten bizimoduari buruz ariko dira.Hiru neskatilek abiaraziko dute istorioa argazki zahar batzuk aurkitzean neskatila horiek amumari galdezka hasiko dira, lehengo bizimodua ezagutu asmoz.

MARTXOAK 19AN JAI

Martxoaren 19an,osteguna, San Jose eguna dela eta, jai izango dute Berriatuko Eskolako ikasleek.
Kontuan hartu behar dugu aiten eguna ere badela.

2015-03-05

LH 1KOEN ANTZERKIA

Gaur, 2015-03-05, LH 1ekoak antzerki bat egin dute. Antzerkia, lehen gizakiei buruz izan da eta HH2, HH3, HH4, HH5 eta LH 2 koak joan dira ikustera. Gela dena apaindu dute: Atea ( haitzuloa ), leihoa
( marrazkiak )...

Denak lehen gizakiz joan dira jantzita. Oso ondo egin dute eta ikusleei pila bat gustatu zaie.
Bideoak eskuineko album barruan aurkituko dituzue edo hemen klikatuz

ZORIONAK LEHEN MAILAKO GUZTIEI!!!!!!



EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

Martxoak 2tik 3ra  ebaluaketa diagnostikoa egin dute LH-4koek.
Gaztelania,matematika,zientzia,euskera eta ingelesaren azterketak edo frogak egin dituzte,eta oso ondo egin dituzte.
 Ebaluazio diagnostikoa ikastetxeen hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da.

HH5EKOAK PELUTXE PROIEKTUAN MURGILDUTA

Berriatuako HH5eko ikasleak Pelutxe Proiektua ari dira egiten Amorotoko Eskola Publikoko 5 urtekoekin.

Bloga ikusi nahi baduzu klikatu hemen edo gure blogeko eskuineko zutabeko "PELUTXE PROIEKTUA"-an sartu.

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko eguna da. Aurten Villabonako udalak bideo polit bat atera dute.

Mezuak dioenez emakume guztiak desberdinak dira baina denak berdin merezi dute gure errespetua eta maitasuna.Abestian emakume ugari agertzen dira denak desberdinak.

Munduko emakume guztiei eskainia dago.Emakumearen Nazioarteko egunaren aitzakian, Villabonako udalak Odei Esnaolari enkargatutako bideoa.
Egilea:Odei Esnaola

ESPERO DUGU ZUEI GUSTATZEA !!!

AFIZIONATU MAILAKO EUSKAL PUNTISTARIK ONENAK BATUKO DITU MUTRIKUKO I. BERDEL TXAPELKETA

Zesta-puntari indar bultzada emateko asmoarekin sortu da Mutrikuko l.Berdel Afizionatuen txapelketa.Hain zuzen ere,txapelketa berriak Tolosako Beotibar Zesta Punta elkarteak hasitako afizionatu mailako txapelketari jarraipena emango dio.

Txapelketaren antolatzaileek nabarmendu dutenez,zesta punta "dagokion lekuan"jarri beharra dago berriro "Euskal Pilota Federazioaren eskutik proiektu berri bat bultzatzera goaz,eta horretan murgildu gara Euskal Herriko elkarte pilotari profesionalen gehiengoa".

IRAKASKUNTZA SEKTORE PUBLIKOKO HAUTESKUNDEAK

Datorren eguaztenean,martxoaren 11an Irakaskuntza Sektore Publikoko Hauteskundeak egongo dira. Ondorioz bakarrik eskola eguerdira arte egongo da, hau da, arratsaldean ez dela egongo klaserik.
Ordutegia honako hau da: goizean 9etan sartu eta 12:30etara arte egongo dira klaseak.
Jantokian jaten dutenak 14:00etan aterako dira eta autobusa ere ordu bietan egongo da.