LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-06-12

3.MAILA METODO ZIENTIFIKOAREKN LANEAN

3.mailako ikasleak ikerketak egiten aritu dira.
Lehenengo esperientzian egiaztatu nahi izan dute ea airean dagoen oxigenoa beharezkoa den sua piztuta mantentzeko.
Horretako bi kandela piztu dituzte eta bat edalontzi batenkin tapatu dute.
Froga behin eta berriro egin ondoren ikusi dute tapatzen den kandelako sua itzali egiten dela oxigenoa erretzen denean sua itzali egiten da.

Ondoren, frogatu nahi izatea dute ea zer gertatzen den " airea berotzen " denean.
Orretarako botila baten muturean globo bat ipini dute.
Lehenengo botila ur hotzean sartu dute eta ikusi dute globoa ez dela mugitzen.
Lehenengo botila ur hotzetan sartu dute eta ikusi dute globoa.
Ondoren ur berotan saitu dute eta berekala globoa puztu egin da.

Botila barruko airea beroru denean porutz joan da eta globoa puztu da.
Konprobatu dute airea beroak hotzak baino gutxiago pisatezen duela eta gorantz joaten dela.
Botila
Botila barruko airea berotu denean gorantz joan da eta globoa puztu da. Konprobatu dute aire beroak hotzak baino gutxiago pisatzen duela eta goruntz joaten dela.

1 MAILAKOEN IBILALDIA

1.mailakoek ibilaldia egin zuten ostiralean, Urepel plazan hasi eta Berritxuko eskolan amaitu zuten. Ibilaldian, bizigabeak eta bizidunak ikusi zituzten eta horietako batzuk hauek dira: tximeletak, hauntza, astoak, behia, ahateak, inurriak... Gero lorak batu eta eskolara bueltatu ziren.





KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Datorren astelehenean eta asteartean,  kontsumobide tailerrak burutuko dira gure eskolan.
Bi prestakuntza egongo dira:ontziak eta bere erabilera eta papelaren birziklapena.
Parte hartzera doazen taldeak hauek dira:LH1etik LH6ra.

ORDUTEGIAK: Goizeko 9:00etatik 12:30etara izango dira tailerrak
                           
                             




                      DENEK EGUNKARI ZAHAR BAT EKARRI BEHAR DUTE.
















LH1-KOEK NATURARI BURUZ EGIN DUTE LAN BAT

LH1-koek naturari Buruzko ormairudiak egin dituzte. Bizidunak eta bizigabeak. Bi talde egin dituzte:Landareak eta animaliak.

Landareetan: zuhaitza,belarra eta zuhaixkak daude, eta animalietan berriz, beste  ornodunak eta ornogabeak.
Ornodunak: Ugaztunak, arrainak etab.
Ornogabeak: Anelioak etab.

Horrekin batera, esperimentua egin dute. Lenteja eta garbantzo hazia baso baten sartu, azpian guatea ipiniz.
Egun batzuk igaro ondoren sustraiak agertzen hasi dira.

Azkenik LH1ko ikasle batek, asteburuan zehar batu dituen zuhaitzetako hostoekin lan bat egin zuen.







2015-06-11

GABA BUSA

Gababusa iritsi da Lea Artibaiko kontzertuetara jendea eramateko prest.

 Aukera hau aprobetxatu maiatzaren 9tik irailaren 18ra.

ANIMA ZAITEZ!!!

HH4KOEN OLERKIA

HH4koek, olerki bat egin dute kakalardoei buruz, marrazkiak ere egin
dituzte olerkirako.

GOIZEKO JARDUNALDIA

Datoren martitzenean ekainak 16, eta ekainak 19a bitartean goizeko jarduana izango dugu.Etxera bazkaltzera doazen ikasleak 13:00etan irtengo dira eskolatik eta jantokian bazkaltzen dutenak 14:30etan.
Urte biko gelako umeek ez dute eskolan siestarik egingo,beraz,14:00etan irteteko aukera izango dute,irakasleari aurretiaz esanda.Auto-busa 14:30etan irtengo da eskolatik .Datorren ikasturtean klaseak irailaren 8an hasiko dira.

UDA ON BAT PASA !!!!!

PLAY-OFF LIGA ENDESA

Real Madrilek finalerdietako hirugarren partida irabazi du,Valentzia Basket mendean hartuta, azken unean Sergio Llull jokalariak saskiratutako hirukoari esker. Ordura arte, berdinketa izan zen nagusi.
Emozio handiko partida jokatu zuten atzokoan ere bi taldeek, eta, hasiera batean, Valentzia Basketek lortu zuen garaipena, Luke Harangodyk egindako saskiratze bati esker. Hala ere, ospakizunak gutxi iraun zuen, epaileek jaurtiketaren irudi grabatuak ikusi eta baliogabetu egin baitzuten.
Felipe Reyesek bizitasun osoz hasi zuen partida, eta berak ezarri zuen partidaren erritmoa. Hori horrela, sei minutuanhamabi puntu egin zituen Reyesek, eta Real Madrilen aldea handitu zuen (10-20, 6. minutuan).
Hirugarren laurdenari dagokionez, Valentziak bi hiruko saskiratu zituen, eta madrildarrek Sergio Rodriguez eta Rudyren eskutik erantzun zuten. 36. minutuan, baina, 81-80ko emaitza erakusten zuen markagailuak.
Azken jabetzan, Harandogyk saskiratzea lortu zuen eta valentziarrei eman zien garaipena, baina ospakizunak gutxi iraun zuen epaileek “instant replay” (errepikapena) kontsultatzea erabaki eta, jaurtiketa denboraz kanpo egin zuela ikusita, baliogabetu egin baitzuten.
Horrela, luzapena iritsi zen. Bertan, Harandogyk joko izugarria erakutsi zuen, eta Valentzia lehiakor aritu zen, baina Llullek azken segundoan sartutako hirukoak Real Madrili eman ziongaraipena.
Fitxa teknikoa:
100 - Valentzia Basket (18+22+30+18+12): Van Rossom (14), Rafa Martinez (4), Sato (9), Harangody (21), Lishchuk (4) -bostekoa-; Nedovic (5), Lucic (8), Dubljevic (13), Vives (17) eta Aguilar (5).
103 - Real Madril (26+13+25+24+15): Llull (12), KC Rivers (5), Rudy Fernández (20), Reyes (21), Ayón (13) -bostekoa-; Nocioni (7), Maciulis (2), Sergio Rodríguez (7), Carroll (5), Slaughter (9) eta Mejri (2).

ONDARROAKO 18.ZAPATO AZULAK BADAUKA IRUDIA

18. Zapato Azuleko kartelaEkainaren 27an ospatuko da 18.Zapato Azule Ondarroan. Radixu irratiak (105.5 FM ) antolatzen duen jai ospetsurako atzera kontaketa martxan dago. Kolo biziz dator 18.Zapatu Azuleko kartela. Eta jaia, beti bezain azul dator.
 Zapato Azulagaz batera, Dinamartxa ere hortxe-hortxe dago. Dina Bilbao kirolari ondarrutarren omenzko bikleta edo mendi martxan izena emateko epea ere zabaldu dute. 
Horretarako, herritarrek hilaren 22an, 23an edo 24an izena eman ahalko dute, 19:00etatik 21:00etara, jai Braian tabernan ( Musika plazan ). Izen emateak 12 euro balio du; kamiseta 13 eurotan egongo da salgai. 
Nahi baduzue informazio gehiago hemon klik hemen.

EMAKUMEEN BIRA 2015

Proba asteazken honetan hasiko da Iurretan, 1,9 kilometrotako aitzinetapa, 399 kilometroko lau etapa eta sei portu puntuagarrirekin.

Emakumeen Biraren 28. edizioak asteazken honetan, ekainaren 10, izango du hasiera Iurretan egingo den aitzinetaparekin. Probak ekainaren 14era arte iraungo du, eta artean, emozioz betetako lau etapa eta sei portu puntuagarri biziko ditugu. Nazioarteko korrikalaririk onenak bilduko baitira bertan.
Gontzegarai, Milloi eta Lekoitzetik igarotzen den azken jardunaldiak erabakigarria dirudi, eta ziur ezustekoak ez direla faltako.

Munduan zona handienetarikoa duen lasterketa honen 28 edizioei begira, parte-hartzaileren bat azpimarratu beharko bagenu, Joane Somarriba aipatzea ezinbestekoa dugu, hiru aldiz atera baita garaile (1991, 2000, 2004).
Emakumeen Birako aurreko egun hauetan, Durango-Durango Klasikoak hartu du protagonismoa. Bertan, Emma Johansson suediarrak (Orica-AIS), munduko hirugarrenik onenak, eraman du txapela.

PINGUINO ARTEAN

Animaliak ikertzean, betiko arazoetako bat da nola hurbildu ahalik eta gehien animaliak beldurtu gabe edo haien portaeran eragin gabe. Urrutitik gidatutako gailuak aukera on bat izan litezke Strasbourgeko Unibertsitateko ikertzaileek egindako esperimentu batzuek erakusten dutenez.

Esperimentuetako batean 34 pinguino erregeri bihotz-erritmoa neurtzeko gailuak jarri zizkieten. Neurgailu horien informazioa antena bat hurbilduta irakur zitekeen. Antena hori urrutitik kontrolatutako ibilgailu txiki batean jarri zuten, eta ibilgailuan pinguino-kolonian sartuta, ikusi zuten pinguinoen pultsua gutxiago azkartzen zela eta azkarrago etortzen zela bere onera, lan hori pertsonek egitean baino.

LEGEALDIKO AZKEN UDALBATZA

Legealdiko azken udalbatza udal hauteskundeak pasatu arren, udaltalde berria sortu aurretik egin beharreko formalismo bat da.Ekainak 10, eguastena, arratsaldeko  20:30etan udaletxean izango da.Jon Arriola izango da urrengo alkatea.

Aztergaiak:
  1. Aurreko bilkuretako aktak irakurri eta onartzea.
  2. Alkateak hartutako erabakien berri ematea.
  3.   Galdera  eskakizunak.
                ESKERRIK ASKO IMANOL MUGARTEGI ETA ONGI ETORRI JON ARRIOLA

HH2 ARBEL MAGIKOAN!

Atzo HH2koak arbel magikoan ibili ziren Rosa andereñoaren gelan (3.maila).
Arbel magikoan, marrazten, animaliekin jolasten...ibili ziren.
Oso ondo pasatu zuten Unai
 irakaslearekin.


2015-06-05

IBAIALDE 2015

Asteartean LH 3, 4, 5 eta 6-koak ibaialde egitera joan ginen. Bertan hiru taldetan banatu ginen.
Lehenengo taldeak  ingurua begiratu eta zaborrak jaso zituen,bigarren taldeak uraren analisiak atera zuen eta hirugarren taldeak biodibertsitatea aztertu zuen.









OSO ONDO PASATU GENUEN !!!!


KLIKATU HEMEN 

LH2-KOEN IRTEERA

Aurten LH2-koek irratsaio bat egin dute, entzungai duzue aurreko blogeko sarreran, bertan musika, txisteak, txaloak e.a. ipini zuten. Hori dela eta ekainaren 16an Arratera (Gipuzkoa) doaz, eta bertan, ikasle baten amak,erakutziko die teknologia berriak nola ezarri diren irratian.
 Beraien irratsaioa entzungo dute. 
Arrate irratia: euskal sintonia FM 93.6

LH4-KOEk JAIALDIKO DANTZA PRESTATZEN

LH4-koek jaialdiko dantzak eta kantak
prestatzen dabiltza, eta oso gogotsu
 gainera. Aurtengo jaialdia oso polita izango dela uste dugu.

ESKOLAKO KANTALDIA

Gaur, Berriatuko eskolako ikasleek kantaldia  eduki dute Beñat Ayarza gitarra jolearekin eta Eñaut Uruburu, bertsolaritzako irakaslearekin.

Kantaldian euskal kanta ezagunenak abestu dituzte. Ikasleak erdira irten eta gustura parte hartu dute.

Oso ondo pasatu dugu denok abesten eta kanta asko gogoratu ditugu!!!

HH-5 EKOAK EKAINAREN 9AN MARKINARA DOAZ

HH-5 ekoak Ekainarn 9an Markinako txurroetara doaz Amorotokoekin batera. Bertan pelutxeen trukateka egingo dute. Amorotokoekin, Pirulin emango diote eta Amorotokoak Drako bueltatu.
Ikasle guztiak irrikitan daude Drako ikusteko.

LH5 ETA 6 ONDARRURA BIZIKLETAZ

 Atzo Ekainak 4, LH5 eta 6 garren mailakoak Ondarrura joan ginen ur kirolak praktikatzera,heziketa fisikoko irakaslearekin eta erlijiokoarekin.
Berritxutik,goizeko 9:15 etan irten ginen bizikletaz eta Ondarrura 10:30 iritsi ginen.Hasteko, arropak  aldatu eta krema eman genuen eta gero 11:00,Aitor etorri zenean, ur kiroletako arduraduna, tablak eta piraguak kanpora atera zituen eta banan-banan satu ginen uretara(.Llehenengo padelekoak eta gero piraguakoak).ordu erdi egin genuenean aldatu egin ginen bakoitzak bi ekintzak egiteko.

Amaitu genuenean materiala jaso eta argazki bat atera genuen.Ondoren hondartzara joan ginen jatera eta baina.Ordu biak eta erdi inguruan, dena jaso eta bizikletak hartu genituen Berritxura bueltatzeko.
Bueltako bidea gogorragoa izan zen eguraldi berotzua egin zuelako.



!!!!!!!!!!!!!



IDI PROBAK.

BERRIATUAKO VIII. IDI PROBAK,.

ANIMA ZAITEZ!!!!!!!

HH4 KOAK ITSAS ONTZI BATEN KANTATU ZUTEN

HH4 koak oso ondo pasatu dute ondorengo kantua dantzatzen

IBON ETA AIMAR ALDAZABALEK UDAKO ZESTA PARTIDAK JOKATUKO DITUZTE IPARRALDEAN

Urtero legez Donibane Lohitzune eta Miarritzen udako zesta partidak programatu dituzte. Bertan Ibon eta Aimar Aldazabalek jokatuko dituzte zenbait partida. Gainera biek batera zenbait funtziotan parte hartuko dute.

UDABERRIKO EMANALDIA



Gaur (2015-06-05)Tarine musika eskolak emanaldi bat eskainiko dute.Berritxuko udaletxe aurrean izango da, baina euria egin ezkero frontoian izango da emanaldia. 20:30 izango da.











ANIMA ZAITESTE ETA JOAN IKUSTERA!!!

KONPOSTA

Ekainaren 2an, asteartea, Splora enpresako teknikaria etorri zen konpostaren jarraipena egitera.
Gure konpostagailua ikusi zuenean adierazi zigun hiru bat hilabete barru prestizango dugula ongarria, beraz gure helburua bete dugu.
Ikusgarria izan da, azken bi ikasturtetan bota dugun janari kantitatea nola bihurtu den ongarri.
Ongarria atera bitartean herriko konpostagailura botatzen jarraituko dugu gure hondakin organikoak, gero berriro hasiko dugu gure konposta, nahiz eta herrikoari ere jarraipena egingo diogun. 
Jarraitzen dugun prozesua ondorengoa da:
  • Tenperatura hartu
  • Hondakinak bota
  • Ondo nahastu 
  • Hondakin lehorra gehitu (behar badu)
Oso gustura gaude gure lanarekin.






EIBAR LEHEN MAILAKO TALDE OFIZIALA DA

Ligako epaileak Elx taldea Bigarren Mailara jaistea erabaki du "klubak Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekin dituen zorren eraginez". Ondorioz, Eibar Lehen Mailara itzuliko da.
Bigarren Mailara jaisteaz gain, epaileak 180.000 euroko isuna jarri dio Alakanteko taldeari, "arau-hauste oso larriak" egiteagatik.
"Gizarte Diziplinako epaileak Elx taldeari maila galtzeko zigorra jartzea erabaki du, aurreko denboraldiko jokabide bera izateagatik; izan ere, aurreko denboraldian eta denboraldi honetan zigorra jaso du, arau-hauste oso larriak egiteagatik, Kirol Legean eta Ligaren Gizarte Estatutuen arabera. Halaber, eta zigor osagarri gisa, 180.303,63 euroko isuna jarri dio", Ligak komunikatu baten bidez zabaldu duenez.
Horrela, Elxek jaso ahal zuen albisterik txarrena jaso du, Ligak 28/2014-15 espedientea ireki ondoren, taldeak Osasunarekin zorrak izaten jarraitzen zuelako.
Gainera, epaileak argi utzi duenez, Alakanteko taldeak "Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekin zor likidoa izaten jarraitzen du, epez kanpo eta eskatzeko moduan", eta "Zerga Administrazioak berak esan duen moduan, zor hori ez dago ez ordainduta, ez atzeratuta, ez bermatuta".

ANSOTEGIK URTEBETEZ BERRIZTU DU KONTRATUA



Jon Ansotegi “oso pozik” azaldu da klub txuri urdinarekin kontratua luzatu ostean. Onela esan du Ansotegik:“Hogei urterekin etorri nintzen etxe honetara, beti bikain tratatu naute, dena ematen saiatu naiz eta horrela jarraituko dut”. Atzelariakaitortu egin du Reala “dena da niretzat. Gizona egin naizen lekua eta bizi erdia pasa dudana. Harreman berezia dut dena eman didan klub honekin. Nik bueltatzen saiatzen naiz”. Ansotegik dagoeneko datorren denboraldian pentsatzen ari da. “Orain atseden hartzeko garaia da baina uztailaren 4an prest egon behar dugu hasteko. Badakigu hobeto egin dezakegula eta datorren denboraldia garrantzitsua izan behar da eta ondo hasi behar dugu”.