LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-11-26

BERRIATUKO ERREGE BIDEKO KROSAK BIKOTEAK PARTE HARTZEA BULTZATU NAHI DU

Mutrikuko Saturraran hondartza paretik hasita, 8 kilometroko luzera izan zuten  nagusien lasterketa. 14 urtetik beherakoei begira, ostera, 3 kilometroko lasterketa motza prestatu zuten.

Iazko argazkia 


Berriatuko Udalak antolatuta, eta Urepel taldeak lagunduta, Errege bideko krosa egingo zen bigarrenez, . Antolatzaileek iragarri dutenez, lastekertak bi berritasun izan zituen aurten. Alde batetik, bikotekako parte hartzea bultzatu  zuten, eta hartara, sari berezia sortu dute antolatzaileek; helmugaratzen den lehen bikoteak saria jaso zuen.

Informazio gehiago hemen

ERROAK LORAN JAIA BERRITXUN

Herritartasuna azal-azalean daramatela erakusteko jaia da Berriatuko Erroak Loran jaia. Berriatuarrak direla eta horrela sentitzen dutela adierazteko eguna. Baikorra guztiz. Belaunaldiz belaunaldi, sustraiak hazten eta hobeto errotzen doazela erakusteko ospakizuna. Eta aldi berean, loratzen doana. Eta, besteak beste, sentipen hori erakusteko sortu zuten Goikolau kultur elkarteko kideek jai kuttuna.




Herritarrak, iazko jaian, Mendibarren frontoian.

Zapatukoa, beraz, egun haundixe da berritxuarrontzat. Egun osoko jaia izango da, iaz egin modura.280 herritar inguru bildu ginen iaz.

Informazio gehiago hemen 





HH5 IPUINAK SORTZEN

HH5 koak ipuina egiten ikasi zuten.
Lehenengo gaia, taldeetan banatzea izan zen, eta talde bakoitzak ipuin bat sortu zuen. 
Ipuinak aztertuz, ikasi zuten testuak eta marrazkiak, egoten direla. Euren ipuinak oso politak izan ziren, eta horrez gain oso ondo pasatu zuten.

AZAROAREN 30-EAN JAI!!!

Azaroaren 30-ean ez da eskolara etorri beharko, irakasleen eguna ospatuko dugulako, nahiz eta berez 28-an  izan  eguna.

Beste eskola batzuek azaroaren 27-an ospatuko dute, eta beste batzuk berriz azaroaren 23.

HH4 EMOZIOAK LANTZEN

HH4koak emozioak landu dituzte gelan:
poza haserrea, tristura eta beldurra.
 Oso ondo pasatu dute eta asko ikasi dute.

2015-11-19

HERRIKO PLAZA ZABALTZEN ARI DIRA



Udaletxearen aginduz, langile batzuk herriko plaza zabaltzen ari dira. 

Oso desberdina izango da bukatzen dutenean,langileak lan handia egiten ari dira.



    º

HH4 ETA 5 OGIA EGITEN

HH4 eta 5 koak arratsalde batean ogia egiten aritu ziren andereñoaren eta guraso baten laguntzarekin.
Beste egun batean  Produkton dendara joan eta produktu osasuntsuak ikusi zituzten (intxaurrak, sardiñak, sagar zukua) eta holako beste gauza asko.
Oso ondo pasatu zuten ogia egiten eta gauza osasuntsuak zeintzuk diren ikasten.


HH4 KOEK ÑAM ÑAM ABESTEN

 Esan dugun bezala HH4koak jantokira sartu aurretik "Ñam Ñam on egin" abestia abesten dute, pila bat ahalegintzen dira eta oso ondo abesten dute.

AZAROAREN 25-A


Azaroaren 25ean urtero bezala emakumeen kontrako indarkeriaren eguna ospatuko dugu eskolan.

Aurtengo leloak honela dio: ``ez ikusiarena ez egin´´. Aurten, urtero bezala punto morea margotuko dugu etxera eramateko eta nahi duenak leihoan jartzeko.

 Baina hori bakarrik ez, eguerdiko 12-ak inguruan LH-ko guztiek ``Beldurrak ahaztuta´´ abestia dantzatu eta abestuko dute.

DENOK  GONBIDATUTA   ZAUDETE ,
 ETORRI PARTE 
HARTZERA!!!

2015-11-09

ZINEMA ETA ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Guraso elkartetik bideratu bezela, blog honetako "GURASO" atalean ikusgai daukazue Zinemarako antolaketa eta eskolaz kanpoko ekintzen ordutegia
Hemen klikatuz ere ikus dezakezue. 

2015-11-05

GURE HERRIKO KULTUR EKINTZAK

Hemen dugu gure herrian azaroan egingo diren kultur ekintzen agenda. Ondo irakurri  eta interesgarri iruditzen zaizkizuen ekintzetan parte hartu.




LH3 KOAK HERRIA EZAGUTZEN

LH 3koak herritik zehar ibili ziren herria hobeto ezagutzeko eta zerbitzuak non dauden jakiteko.
2:30etan atera ziren eskolatik eta 3:45 etan iritsi ziren eskolara.Plaza inguruan eta beheko plazan ibili ziren zerbitzuak ikusten etabehatzen.

        















BERRITXUKO UMEAK ZIBAN IBILTZEN

Hilabete honetan gure eskolan zibak modan jarri dira. Kaskas deturiko jolas batean ibiltzen dira jolastokian. Ikasle gehienak ibilitzen dira. Argazkian ikusten den bezala oso habilak dira.

                     

                   OSO ONDO PASATZEN DUTE!!!

HH2 KOAK EGUN BERDEA OSPATZEN

Gure eskolan urriaren 21 ean egun berdea ospatu genuen HH2 koak ere bai, denon modura, goizean hamaiketako janari osasuntsua jan zuten,(sagar ekologikoak eta ogia). 
Argazkia atera eta azkenik bideo bat ikusi zuten. Oso gustura pasatu zuten.