Emilio Martinez Lazaro zuzendariak Borja Cobeaga eta Diego San Joseren gidoi batean oinarrituta egin duen filma espainiar zinemaren estrenaldi onena izan da`Lo imposible´estreinatu zenetik. "Ocho Apellidos Vascos" zinemetan nagusi izan da duda izpirik gabe Espainiako Estatuan, estreinatu duten asteburuan; 2.830.000 euro pilatu ditu sarreratan, asteburu osoan zinemetan bildutakoaren % 40. Zerrendako bigarrenak bildutakoaren hirukoitza pilatu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario