LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2016-04-22

LH1 GOSARI OSASUNTSUA

GORPUTZA ZAIN DEZAGUN gaia amaitu ondoren praktikan ipintzeko ikasitakoa, gosari osasuntsu bat prestatu zuten janarien piramideko elikaiak errespetatuz.
2.mailako ikaskideak gonbidatu zituzten eta barikua 15a, 10:15tan hasi ziren beren gosariaz.

Den dena goxoa egon zen eta, beraz, dena amaitu zuten.



2016-02-25

BLOG BERRIA

Kaixo guztioi!!!

Eskolako bloga aldatu dugu.

Hemendik aurrera, blog berria ikusi nahi izanez gero, berriatueskola.blogspot.com.es helbidea jarri.

 Beste blogetik ere sar gaitezke. Eskumako aldean agertzen den blog berria loturan klikatuz, bertara bideratzen gaitu eta.


 Ia zer iruditzen zaizuen gure lan berria!!!!

2016-02-18

5-6 GARREN MAILAKOAK "CODE" LANTZEN HASI DIRA

5-6 garren mailakoak code lantzen hasi dira .
Zer da code?
Jokoen bidez programatzen ikasteko plataforma da code
Tresna oso baliagarria da, eta batez ere oso erabil erraza umeentzako. Gazteei egokitutakoa da: gaur egun erabiltzen dituzten jolasetan eta pelikuletan oinarrituta dago, eta oso gidatua da. 

HH2koak SALTO GELN GAUZA BERRIAK ARI DIRA

HH2ko ikasleak, salto gelan, argazkian agertzen den bezala gauza berriak egiten ari dira adibidez "espalderan" eskalatzen hasi, ohial, pilota eta beste hainbat gauzarekin.
Oso ondo pasatzen ari dira!!!!



LH 1-EKOAK DINOSAURIOA EGIN DUTE

    LH 1-Ekoek dinosauroa egin dute, bere izena Filiberto da.

Hasteko 3 makilak ekarri genituen , bat beste biak baino luzeagoa gorputzarentzat eta beste biak hankak. Lotu genituen makilak eta goiko puntan gastatuta zeuden rotulki bi lotu genituen burua egiteko.
Gero periodiko paperekin joan ginen forratzen, kola emanez eta forma ematen, eta gorputzaren bi aldeetan beste gastatutako rotulki bi jarri genituen besoak egiteko.
Forma emon ondoren eskuak eta oinak egiteko guanteak paperarekin bete eta gure FILI-RI jarri
Paper zuriarekin dena forratu kola zuria emanez gogor-gogor geratzeko.GURE FILIBERTO
Hasteko 3 makilak ekarri genituen , bat beste biak baino luzeagoa gorputzarentzat eta beste biak hankak. Lotu genituen makilak eta goiko puntan gastatuta zeuden rotulki bi lotu genituen burua egiteko.
Gero periodiko paperekin joan ginen forratzen, kola emanez eta forma ematen, eta gorputzaren bi aldeetan beste gastatutako rotulki bi jarri genituen besoak egiteko.
Forma emon ondoren eskuak eta oinak egiteko guanteak paperarekin bete eta gure FILI-RI jarri
Paper zuriarekin dena forratu kola zuria emanez gogor-gogor geratzeko eta amaitzeko pintatu eta
hor duzue gure Filibertoren argazkia.


HH5 HEAD SHOLDERS NICE AND TOES ABESTIA IKASI DUTE

Hh5ekoak "Head sholders nice and toes" abestia ikasi dute ingleseko saioetan. 
Begira nola egiten duten.


video

HH4KOAK AMAZONIAREN INFORMAZIOA BILTZEN

4 urtekoak Amazoniari buruzko informazioa biltzen hasi dira. Horretarako txoko zuria prestatu dute guztien artean, etxetik animalien panpinak eta liburuak ekarri dituzte. Laister txoko zuria amaituta egongo da.
Japonian ibili ondoren Amazoniara. Huek bai benetako bidaiariak!
ONDO PASA TOMASAAA!!!