LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-11-27

HH3KOEN MASKOTA

Hauek ere artistak benetan.
Zoragarriak Satortxo eta Bolaren irudiak. Hauek ere erreziklatzeko materialekin burutu dituzte maskota biak.


HH5EKOEN HONTZA ETA XAGUA

HH5ekoek beraien maskotaren irudia eskolako pasabidean itsatsi dute.
Dotore eta ondo egin dute lana ikasle hauek ere. Hondakinak berrerabili oso polita atera zaie lana: paper zatiak, plastikoak, fruitu lehorren oskolak e.a. erabiliz zein apaingarri dotoreak egin daitezken erakutzi digute.



ZINEMA 2014-2015

HEMEN DUZUE AURTENGO ZINEMAKO EGUTEGIA



HH2-KOEN MATI MASKOTA

HH2koak Mati pelutxearen ormairudia egin dute.
Margoez gain plastikozko zatitxoak, tapoiak eta gaileten kartoiak erabili dituzte.
Argazkian ikusi dezakegu zein pozik dauden beraien lanarekin.
OSO ONDOOOO

1.MAILAKOEN DENBORAREN MAKINA

Orain dela bi aste, 1.mailakoak denboraren makina egin zuten, Maialen eta
Ferminekin denboran zehar bidaiatzeko. Lehenengo astean ezinean ibili ziren, makinarekin,
baina bigarrenean berriz, talde lana erabiliz bukatu zuten.
Bukatu ostean, gonbidapenak idatzi zituzten, beste geletakoei emateko eta
gonbidatzeko.
Gelaz-gela joan ziren, eta azkenean HH2, 3, 4, 5  eta LH2 eta 3koak
joan ziren ikustera.
Ikasle guztiei gustatu zitzaien, eta orain lehenengo bidaia egingo dute dinosaurioen
garaira.




GOSARI OSASUNTSUA

Aurten  ere ,aurreko urtean bezala gosari osasuntsua egingo dugu. Horretarako abenduaren 2an gosaldu gabe etorri behar gara eskolara,  gosalduko baitugu (LH4,5 eta 6koak.)

Gosaltzeko: zerealak,fruta,esnekia,oliba-olioa, hestebestea eta nahi duenak estrak (kakaoa).

Hau guztia egiten dugu guk jakiteko  zerkatik den garrantsitsua gosari osasuntsu bat egitea.

Guztia baliogarria izango zaigu ondo gosaltsearen garrantziaz                                                            konturatzeko.
                                                            



HERRI TXIKI INFERNU HANDI

Askok jakingo duzuen bezala, Eitb-ko kazetariak herrian elkarrizketak grabatzen egon dira  astean zehar programa bat egiteko. Saio hau urtarrilean emango dute telebistan. Ostegunean ( Abenduaren 4 ) 20:00 frontoian egongo da ikusgai nahi dutenentzat. Eta bertan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi egongo dira monologoak egiten, eta  Sebastian Lizaso bertsotan.

ERROAK LORAN


erroak loran  



 ANIMATU ETA ETORRI


2014-11-20

HAURREN NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroaren 20an,Haurren Nazioarteko eguna ospatzen da,haurren eskubideak onartu zituen 1989ko konbentzioa gogoratzeko.





AZAROAK 25 EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN EGUNA

Azaroak 25a, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna izango da.
Aurtengo urtean ere, 54 emakume dira arazo honengatik hil dituztenak.
Bortizkeri hau zalatzeko eskolatik ondorengo ekintzak burutuko ditugu:
Etxeko lehioetan eskolan margoztu ditugun puntu moreak itsatsiko ditugu. 
Baita 12:30 etan udaletxe aurrean batuko gara kopla batzuk abestu eta mural bat zintzilikatzeko.
Herritar guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera.

Eskolako lema ondorengoa izango da

"ELKAR ERRESPETATUZ EZ DUGU INOR JOKO"


koplak


1 (Errepikatzeko)
Azaroaren 25a
emakumeen kontrako
indarkeria ezabatzeko
eguna da denontzako 

Elkarbizitzan egon daitezen
emakume zein gizona
eskubidetan berdintasuna
izango litzake ona

 (Azaroaren 25a...)
Elkar errespetatuko dugu
ta ez dugu inor joko
gure artean duintasunez
bizi behar garelako

(Azaroaren 25a...) 

Indarkeriaz oroitzen gara
data hau heldu ta gero,
baina gogoan izan dezagun
egunero-egunero.

(Azaroaren 25a...)
Doinua: Aita semeak

ARGAZKI ERAKUSKETA

Murueta argazki bildumatik aterako inguruko argazki zaharren erakusketa egongo da,
Goikolau elkartearen egoitazan Azaroaren 14tik 29ra.

Barikuetan 19:00tik 20:30ra engongo da irekita eta larunbata zein igandetan 12:30tik 14:30etara.


2015-EKO MUGARRIAN IBAIEI BEGIRA

2015. urtea ezarri zuen Europar Batasunak epemuga gisa uraren direktiban Europako ur-masa guztiak, hau da, ibai, urtegi, lurpeko ur eta itsasertzeko urak, egoera ekologiko onean egon zitezen. Berehala iritsiko da data hori. Euskal Herrian beteko da helburua. Argi eta garbi, ez. Direktibaren letra txikia irakurrita, ordea, ikus daiteke data hori iritsita ere badagoela aukera, eta denbora, ur-masek hobetzen jarraitzeko. Adituentzat, ordea, garrantzitsuena ez da ur-ekosistemak data horretarako garbi egotea edo ez. 

AMETS TXURRUKA

Amets Txurrukak ekitaldi handia preparatu zuen  zapaturako, ume eta gaztentzat mendi-bizikleta zirkuitua eta berak eta Txomin Aranak  duelua antolatu zuten,  bera bizikletan eta Txomin motorrean.Hiru proba ondoren Txomin Aranak irabazi zuen 2-1.

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTX

Beraien urteroko hitzorduari eutsiz, azaroaren 21ean, barikua, arratsaldeko 17:30etan, PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen ikuskizuna egongo da Markina-Xemeingo frontoi nagusian.

Sarreren aurresalmenta: Kareaga, Udane, Txispita, Alarabi, Disdira, Txanbelin eta Ixaie dendetan egongo dira.
Bertan egunean, frontoiko takillan: 16:30etatik aurrera sarrerak erosi ahalko dira.

4.MAILAKOAK MUNDUKO MAPAN

4.mailakoak gaztelanian galdera batzuk egin dituzte munduko mapari begira. 3 talde egin
dituzte, bakoitzak galdera batzuk prestatzeko eta gero beste taldekoak erantzatuko.
Bakoitzak hiru galdera egin zituzten. Irabazleak Udane, Xabi eta Ekain izan ziren. Galdera
batzuk hauek ziren:
-¿Cuál es la capital de Bolibia?
-¿Cuál es la capital de Zambia?
-¿En qué país está el Rio Grande?
-¿Cuál es el capital de Rusia?

TXIRRINDULARITZAKO EKIPAMENTUA EROSTEKO AUKERA

Urepel KT eta Berriatuko TxE elkarrekin atera dituzte txirrindularitzako ekipamentuak.
tallak aukeratzeko aukera egongo da Azaroak 13 eta 20 Ganbaran iluntzeko 20:00etan.

Diseiñua pasa den urteko berdina.







NEKAZARITZA EKOLOGIKOARI BURUZKO IKASTAROA EGINGO DUTE ONDARROAN

Ondarroako Turismo Bulegoak Nekazaritza ekologikoa "zeure etxean ikastaroa" antolatu du. 
Bi egunetako ikastora izango da: bata, azaroaren 19an, eta bestea, azaroaren 21ean. "Egun bietan
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
etorri ezin duenak batean etortzeko aukera ere izango du", nabarmendu dute Ondarroako Turismo Bulegoko arduradunek. Turismo bulegokoek aurreratu dutenez bi orduko ikastaroa izango da, 18:00etatik 20:00etara. "Llevame Al Huerto" taldeko Iñaki Melgosak emango du ikastaroa.




ERREGE BIDEKO KROSA

IZEN EMATEA: 9:30-10:00
AUTOBUSA: 10:15 Ondarrura
IRTEERA: 11:00 Zaldupetik (7km)
IRTEERA: 11:00 Antxubixetik (3km)




Antolatzailea: BERRIATUKO UDALA
Laguntzailea: UREPEL KIROL TALDEA

2014-11-13

HH3KOAK DENBORAREN MAKINAN

Atzo arratsaldean 1. mailakoak hh3koen gelara joan ziren    denboraren makinarako gonbidapena ematera.Gelara sartu zirenean  harrituta geratu ziren eta  gonbidapenari baietz esan zioten.
     Gaur 10:30 etan joan dira 1. mailakoena, eta asko gustatu zaie
tramankulu berezia.    


     ALBUMEAN DITUZUE  ARGAZKIAK!!!








HEZKIDETZA

Ikasturte honetan gure eskola hezkidetza proiektuan sartu da eta eskolako ikasle,irakasle eta gurasoek parte hartzea beharrezkoa da proiektu hau aurrera eramateko.
Baina zer da hezkidetza?
Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea. Irakasleek, koedukazioan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, 

Maite andereñoak  hezkidetzako formakuntzan pate hartu du  Bilbon.


5 ETA 6.MAILAK BERTSOTAN

Aurreko ostiralean 7a, 5 eta 6.mailakoen gelara zenbait bertsolari etorri ziren, baita ere,
aurreko ikasturteko irakaslea, Ander Elorrieta.
Bertso jolas batzuk egin zituzten denak batera, bertso batzuk botaz. Ikasleek,
gaiak eta oinak ematen zizkien eta beraiek bertso bat osatu behar zuten.

Jon, Naroa, Aixa eta Etxaunekin ederki pasatu zuten bertsotan!!!






































































































o













MUSIKALEAN

Hurrengo astean, 2014-11-20, musikalean egongo da plazako aterpean, Tarine Udal Musika Eskolaren ezkutik. 18:00tik aurrera, bertan musika eskolako musikariak eta kantariak egongo dira.

ASTEBURU HONETAN ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA

Ondarrutarrak Kalamendira: egunero baietz egitasmoaren barruan erronka berria ezarri
die herritarrei. Urtea bukatzeko 50 egun baino gutxiago falta direnean, koadrilan joateko
proposamena luzatu die herritarrei kirol batzordeak. Orain bi aste mendi bizikletako kideei egin
10636305_589093511218390_2826018082488584841_nzieten gonbitea, eta orain, deia adin guztietako kuadrillei egin diete.          


Zapatuan eta domekan, kuadrillan zer edo egin nahi duenak kalamendira joateko aukera izango du. "Egitasmoagaz amaitzen ari garenez, jendea kauadrilla giroan kalamendira joatera animatu nahi dugu. Ea gero zer nolako erantzuna izaten duen. Kuadrilla guztietan, beti eon izan ohi denak mugitzen dituen kide bat. Haren esku uzten dugu guztia", azaldu du Iñaki Betia kirol batzordeko kideak.



AUPA KALAMENDI !!!!

UDAZKENEKO ESAERA POLITA!!!

HH4koak udazkenari buruzko esaera polit bat ikasi dute, gogoz ibili dira benetan.
POZ POZIK !!!



OSO ESAERA POLITA DA BENETAN!!!

ESKU PILOTA

Xalak eskumako sorbaldan min egin eta gero prest dago ostiralean partidua jokatzeko.
Salegik berriz ezkerreko eskuko atzaparra hautsi zuen eta eskuinarekin aukeratu du materiala
bihar erabakiko du jokatuko duen ala ez.

KONTZERTUAK GAZTETXEAN

Bihar, 2014-11-14, kontzertuak egongo dira gaztexean. Honako  talde hauek joko dute bertan:
Brutal Crossover ( Markina-Xemein ) eta Death & Roll ( Bilbao ).

GUTUNAK BERRIDAZTEN

Orain dela asko, LH2koek gutunak bidali zizkien Eibarreko lagunei. Orain dela gutxi,
Eibarreko ikasleek gutunak idatzi zituzten gure eskolara eta orain Berritxuko lagunak
idatzi behar die.
Lan eta lan dabiltza eskola bietako ikasleak.


HAMAR URTE ETA ORAINDIK EZ DA ARGITU

Hamar urte igaro dira ordura arte ezagutzen ez zen giza espezie baten fosilak aurkitu zituztela iragarri zuenetik ikertzaile- talde batek.Homo florensiensis deitu zioten, eta ankaz gora jarri zituen giza ebolusioari buruz ontzat ematen ziren hipotezia nagusia .Izan ere,haren ezaugarri morfologiek lehenengo hominidoenak gogorarazten zituzten, baina dueta 18.milla urte dezagertu zen.Hau da , Homo sapiens -en garaikide izan zen milaka urtez.


                                                       
IMFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

2014-11-06

ARNASA ELKARTEAREN JAIA ONDARROAN

Arnasa elkarteak jaia egingo du azaroaren 8an Ondarroan by Lea-Artibai Eta Mutrikuko Hitza on 2014/10/29 in GIZARTEA Arnasa, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkarteak eta Irrien Lagunak Gizartekintza proiektuak elkarlanean prestatu dute datorren asteko jaialdia. Gaur Ondarroako prentsaurrekoan egon direnek jaialdia “parranda” handi bat izango dela aurreratu dute, zuzeneko dantzaldi eta guzti. Azaroaren 8ko Arnasa elkartearen jaian Ane Pirata, Martin Bertso, Tiritatxo eta Largabista egongo direla aurreratu du Ane Piratak. Mundu guztia dantzatzera gonbidatuta dagoela nabarmendu du. “Dantzan jarriko ditugu Ondarroako eragile ezberdinak”. Prentsaurrekoan, Noemi Uribe eta Aitzol Etxaniz Arnasa elkarteko kideak, Irrien Lagunetako Ane Pirata eta Martin Bertso, Rakel Elu Ondarroako udal ongizate zinegotzia eta herriko hainbat aurpegi ezagun izan dira ekimena babesten. Arnaitz Burgoa kirolaria, Keu Agirretxea musikaria, Kirmen Uribe idazlea eta Ugaitz Alegria aktorea ere egon dira.


AZAROKO KULTUR EKINTZAK

Udaletxeak 2014ko azaroko ekintzak prestatu du.
Zazpi egunetan egongo dira ekintzak, ostilarean, azaroak 7, txarriki jana + sagardo festa egongo dira plazako aterpean. Txarriki janaz batera GOIKOLAU  aretoan "MURETA FUNTZA" (Berriatuko argazki ezezagunak) erakusketa egongo da 23ra arte.

Informazio gehiago izan ezkero, klikatu hemen.