LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2010-12-08

XABIER LETE GOGOAN

Xabier Lete Bergaretxe (1944, Oiartzun) idazle, poeta eta kantaria hil da, Donostia Ospitalean, abenduaren 4an. Atzo gauetik sedatuta zeukaten medikuek, haren egoerak okerrera egin baitzuen. 66 urte zituen.
Ez Dok Amairuren sortzaileetako bat izan zen, eta hainbat kantu gogoangarriren egilea.
Hemen dugu bere kantu ezagunenetariko bat "Xalbadorren heriotza"

2010-12-03

URDAIBAI: KOSTALDE HAREATSUA ETA HARRITSUA

HIZKUNTZAREN ZOZKETA

Hizkuntzaren zozketa 2010ko Urriaren 21ean izan zen, zozketa egiteko papertxo bat bete behar izan genuen bakoitzak. Papelean izena, abizena, adina eta telefonoa ipini behar zen, gero papera kutxa batera bota eta Udaletxera eraman zituzten. Abenduaren 3an, irabazleei NOR GARA GU ZER GARA GU jolasa ekarri diete.
Irabazleak hauexek dira: Danel Elezgarai eta Naia Calvo.

BERRITXUKO GAZTEAK PRAKTIKAK EGITEN

Aurtengo ikasturtean lau gazte etorri dira praktikak egitera : Iñaki , Alazne, Maite eta Judith. Iñaki 5. eta 6. mailakoekin , Alazne 3.eta 4.mailakoekin , Maite 3 urtekoekin  eta Judith 4 urtekoekin daude. Gu oso pozik gaude beraiekin.

EUSKARAREN EGUNA

Gaur 2010eko abenduaren 3an, Euskararen eguna dela eta, Satorzuloko gaztetxekoek, ekintza batzuk eta txokolate beroa eskeiniko digute arratsaldeko 4:30 etan.
DENOK GAUDE GONBIDATUTA.
ZORIONAK EUSKARA!

LEHEN HEZKUNTZA GUZTIA PINERA

Lehen hezkuntza guztia PINera, Umeen Gabonetako Parkera, joango da Abenduaren 22an, gabonetako oporraldia hasten den egunean. Goizeko 9:30 irtengo gara eta arratsaldeko 16:00etan itzuliko gara. Pina BECen dago eta BEC Bilbon dago. EZ DA DIRURIK ERAMAN BEHAR.


.

GUK EUSKARAZ ENTZUN ETA ABESTU


GUK EUSKARAZ

Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez? (Bis)

Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen, (Bis)
eta zuek denok
ur gazi bat atera zenuten
handik nekez (Bis)

Guk euskaraz…

Orain zuen birtutez
zuen indarrez (Bis)
euskara
itsaso urdin
eta zabal bat
izanen da
eta guria da (Bis)

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


NOIZ HASI ZEN OSPATZEN EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA???????

2010-12-02

MADARIAGA DORRETXERA IRTEERA

2010eko azaroaren 19an, ostirala, Urdaibai biosfera erreserbara joan ginen 3. 4. 5. eta 6.mailako guztiok. Txatxarramendi uhartean artadi bat ikusi genuen ,bertan itxas animaliak ikusi genituen , berez itsasontzian ibili behar ginen baina , korrentea gaitik ez ginen ibili. Baina horren ordez dunak nola sortzen diren azaldu zigun bertako irakasleak.

2010-11-12

ERREZETAK

BIZKOTXOA
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:

OSAGAIAK:
3 ARRAUTZA.
JOGURT NATURAL BAT.
2 JOGURT POTO AZUKRE.
3 JOGURT POTO “BIZKOTXONA” (LEGAMIA DUEN IRINA ).
JOGURT POTO 1 EKILORE OLIO

TRESNAK:
MALATXA
BOL 1
MOLDEA
             
PRESTATZEKO MODUA:
Lehenik hiru arrautzak bolera bota. Gero jogurta isuriko dugu bolera. Ondoren bi jogurt poto azukre ere bolera botako ditugu. Hiru poto “bizcochona” botako dugu jarraian eta olioa ere bai.
Azkenik dena nahasi eta labean sartuko dugu. Eginda dagoen jakiteko zulatu egingo dugu. 

TORTILLA  FRANTSESA 
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:

OSAGAIAK: arrautza 1 eta olio pittin bat.

TRESNAK: zartagina eta malatxa 1.


EGITEKO ERA:

Hasteko, bota zartaginera olioa eta laga berotzen. Bitartean arrautza irabiatu. Olioa berotzen denean irabiatutako arrautza bota zartaginera eta frijitu. Frijitzen denean, atera eta jan. 
  
HANBURGESA PLATEREAN
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:
http://cocinasinmiedo2.blogspot.com/2010/07/hamburguesas-caseras.html

OSAGAIAK:
Hanburgesa
Olio pixkat

TRESNAK:
Zartagina

PRESTATZEKO MODUA:
Lehenik olioa zartaginera bota eta berotu.
Gero, haragia zartaginera bota.
Ondoren buelta eman hanburgesari. Eginda dagoenean, platerera atera.

MAZEDONIA
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:

OSAGAIAK:
2 platano, 2 sagar, 3 kiwi, 2 madari  eta  2 laranja

TRESNAK:
Aiztoa
Bol bat
Koilara bat


PRESTATZEKO MODUA :
Lehenengo bi platanoei, bi sagarrei,
hiru kiwiei eta bi madariei azala kendu. Gero platanoak, sagarrak, kiwiak eta madariak zatitu eta bota bol batera. Ondoren laranjei zukua atera eta gehitu aurreko frutei eta nahastu.

                      “ ON EGIN”

Sandwich (gazta eta jamoia)
Argazki hau helbide honetan hartu dugu:
 

Osagaiak:

Moldeko ogi 2
York jamoia (2 xerra)
Urtzeko gazta(2 xerra)

Nola egin:

Lehenengo moldeko ogiak xigorgailuan sartu bost minutuz.Gero jamoia eta gazta  ipini bi ogien artean eta utzi hozten. Azkenik,j an.

On egin!

TRUFAK


Osagaiak:

Nocilla 3 koilarakada

Cola-Cao  2 koilarakada

Maria gaileta pakete bat

Tresnak:
Irabiagailua
Bol bat
Plater sakon bat

Prestatzeko modua:
Lehenengo Maria gailetak irabiagailuarekin apurtu. Gero bol batera bota eta nahasi nocillarekin. Ondoren Cola-Caoa plater sakonera bota. Bolean nahasi duzunarekin bolatxoak egin eta Cola-Caoan pasatu. Azkenik hozkailuan sartu bi orduz gutxienez.

        On egin dagizula!!!!

Argazki hau helbide honetan hartu dugu:

bocadosdulcesysalados.blogspot.com

2010-10-23

HABITAT EGUNA

Urriaren 21, ostegunean, Agenda 21 proiektuaren barruan, Habitat Eguna ospatu genuen gure eskolan. Hainbat ekintza burutu genituen denon artean: loreak landatu , txorientzako janlekuak egin eta hauek herriko zuhaitz desberdinetan kokatu.