Herri-kirolak antolatu zituzten: txingak, soka-tira, boloak eta txokor batzen jolasak.
Amaitzeko domina bat lortu zuten.
Oso ondo pasatu zuten.

Hurrengo astean, ekainaren 2an, Ibaialde egitera goaz, Berritxutik pasatzen den Artibai ibaira. Bertara, LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak goaz. Han, proba batzuk egingo ditugu: temperatura hartu, garbitasuna, abiadura etab. Bertako, animaliak eta landareak ere aztertuko ditugu.
Epilepsiak neurona berriak sortzea oztopatzen duela frogatu dute Achucarro neurozientzien ikerketarako euskal ikerketa-zentroko ikertzaileek. Saguetan ikusi dute, epilepsiak eragiten duen hiperaktibitate neuronalaren ondorioz, hipokanpoko zelula ama neuralek neurona berriak sortzeari uzten diotela. Cell Stem Cell aldizkarian argitaratu dute lana.
Laboral Kutxa titulurako playoffetarako sailkatu da fase erregularreko azkenaurreko jardunaldian Pablo Lasoren Real Madrili irabazita (94-81).
Zapatuan, maiatzak 16, Bilboko "Juan Crisostomo de Arriaga" kontserbatorioan Pianoaz Blai jaialdia ospatuko da.
Open del Norte de Montaña Sportech eta Open de Ralleyes de Alsfaldo Sportech txapelketak aurkeztuko dituzte barikuan, maiatzak 15, Markina-Xemein Kareaga industrigunean Automobil munduari lotutako ekitaldi bereziagaz. Autoentzako kirol osagaien Sportech enpresak antolatu du ekitaldia, mundu guztiari zabalik egongo da.
Lau lagun hil dira hegazkin militar batek Sevillan izandako istripuan, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez. Halaber, beste bi pertsona larri zauritu dira.
Jan Polanc (Lampre-Merida) esloveniarrak irabazi du Giroko bosgarren etapa (152 kilometro, La Spezia eta Abetone gaina artean) eta Alberto Contador (Tinkoff) da lasterketako lider berria.