LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-12-20

BOGA-BOGA MARINELA ERAKUSKETA

2. mailakoek, Boga boga marinela erakusketa egin dute.

Bertan aintzinako arrantza  nolakoa zen eta nola joaten ziren arrantzatzera  aurkeztu  dute, maketa batzuk ipiniz eta  mural bat eginez. Beste gauza batzuk ere landu dituzte adibidez: azken balea non agertu zen, piratak, korsarioak, euskal baleak eta itsasoari buruz.
Oso lan handia egin dute eta ondo pasatu dute!!!

HH4KOEK OLENTZERO EGITEN

Gabonak direla eta, eskolan ekintza desberdinak egin ditugu.
HH4koek Olentzero handia eta tripontzia egin dute.
 Irailetik izan dute lekua horman. Asko kostatu zaie bere tripa handia pintatzea baina merezi izan du zeren   oso polita eta handia da, gainera Rufusek bezalako tripa du.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENOI!!¡¡

3. ETA 4. MAILAKOEN APAINGARRIAK

2012ko gabonak badatozelako 3. eta 4. mailakoek kolorinetako papelekin izarrak egin dituzte gela apaintzeko.
Apaingarri gehienak leihoetan daude baita hormetan ere.
3. eta 4. mailakoek euren gogo denarekin egin dituzte loreak gabonak eltzeko gogo izugarria dutelako.
Espero dugu guk gabonetan ondo pasatzea urtero moduan eta zuek ere ondo pasatzea.
GABON ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

DINOSAURIOEN GARAIA

1. mailakoek denboraren makina egin dute. Lehenengo bidaia dinosaurioen gairaira izan da, Fermin eta Maddalenekin.
Proiektu horretan dinosaurioak , sumendiak eta fosilak landu dituzte: dinosaurio erraldoiak, txikiak, haragijaleak eta belarjaleak. 
Proiektu horren barruan bakoitzak sumendi bat egin du osagai hauek erabilita: jaboia, tinta gorria, ura eta fruten gatza. Osagai hauek nahasturik  laba antzerako likido bat lortu dute.
OSO GUZTORA IBILI DIRA BIDAIA HORRETAN!!!





BIHAR UMEEN GABONETAKO PARKERA!!!

Azken hiru urteetan bezala, bihar gabon oporrei ongietorria emanez  PINera joango gara LH1tetik LH6ra. 9:00 irtengo gara eskolatik, bertan bazkalduko dugu eta 4:00 iritsiko gara eskolara.
Lehenengo gauza egingo duguna gure olentzerrorekin argazkia ateratzea izango da bertan baldin badago. Ez baldin badago, begiratu egingo dugu non egongo den.
GERO JOLASTEN HASIKO GARA LEHERTU ARTE!!!

2012-12-12

GURE OLENTZERO ERAMAN DUTE!!!!

Gure Olentzero autopistetako peaje batera eraman dute, A8ra. Ez dakigu Iurreta edo Gerediagara.
 Olentzero 5-6.mailakoak egin dugu. Urtero bezala buru berria egin diogu eta gorputza lehengo urtekoa da. Aurten berrikuntzak belarritakoa eta opariak izan dira.


BERRIATUKO GOBONETAKO EKINTZAK

Informazio hau Berriatua Bizitik atera dugu.  Gabonetako  ekintzak nahi badituzue ikusi sartu enlace onetan.
http://berriatuabizi.wordpress.com/2012/12/10gabonetako-egitaraua/gabon_egitaraua_2012-13_def/
Hemen daude Berriatuan 2012/13 gabonak egingo dugun ekintzak
 

NI NO SIRENA

Ostiraletan HH2koak 3-4.mailakoen gelara  joaten dira  arbel majikoan ibiltzera. Arbelean oso pozik ibilzen direnez bideo bat egin dute guk ikusteko.
OSO POLITA DA BIDEOA!!!!

GABON KANTAK

  !!!Aurten ere heldu dira Gabonak!!!.
Berriatuko eskolakook 2012ko Abenduaren 13an Gabon Kantak ensaiatzen hasiko gara. Ordu bi eta erdietan ensaiatuko ditugu egunero, stelehenetik Ostiralera. Hauek dira ensaiatuko ditugun kanta batzuk: Olentzero, Dios Te Salbe, Hator Hator, Gabon Gabaren, Din Don Dan eta Haur Eder Baten
Bila











LEHENDAKARIAREN AUKERAKETA

Eusko Jaurlaritza Euskal autonomia erkidegoko gobernua da, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetan du eskumea. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Arabako Gazteiz hiriko Lakua auzoan  dago, hortik maiz Lakuako Gobernua ezizenez ere izendatu izana.
 Gaur egingo dute Eusko legebiltzarrean Lehendakariaren inbestidura saioa. Hemen Urkulluk EAJtik eta Laura Mintegik EH Bildutik parte hartuko dute naiz eta Urkullu izan lehendakaria. Berrian egitaratu denez: 
"Alderdien mahaiak eskatu beharrik ez dago, hau da aldedien mahaia. Euskadirentzat birrabiatze ona da", esan du Urkullluk. Akordioa izango du lehentasun, EAJren lehendakarigaiak, eta hiru konpromiso hartu ditu: ekonomia berraktibatzeko eta enplegurako plana, bake eta elkarbizitzarako akordioa eta Estatuz Politiko berrirako akordioa.

2012-11-29

ABENDUAREN 7AN DURANGOKO AZOKARA

   2012ko abenduaren 7an ostiralean 5.eta 6.mailako ikasleak Durangoko 47. liburu eta disko azokara joango gara.
Azoka abenduaren 6tik 9ra egongo da zabalik. Bertan azoka ikusi eta nahi duenak liburuak eta diskoak erosteko  aukera izango du.
Ijito kultura izango da 47. Durangoko Azokako kultura gonbidatua.Ekintzak egongo dira egunean zehar. Las Fanis eta Bien Me Sabe Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballesek emango dute bertso saioa plateruenan abenduaren 7an 10:30etan
Imformazio gehiago nahi baduzu sakatu beheko loturan
 www.durangokoazoka.com

EUSKARA EGUNA



Guraso elkarteak eskainita:
Ostiral honetan, azaroaren 30, EUSKARA NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu gure gaztetxoko lagunekin.
Arratsaldeko 17:00 etan batuko gara ekintza desberdinak  egiteko udaletxe aurrean:
Lehenengo, Mihi Luze jolasa egingo dugu, gero Euskararen E handia marraztu, eta ondoren, DENOK BATERA, kalera irtengo gara, egunari berea                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                    eman, eta argazkiak ateratzeko.
Ume, gazte, guraso,... Denon parte hartzea eskatzen da, batik bat, azken akintzarako.
Oharra: Ostiral honetan ez da dantzarik egongo.

ASTELEHENEAN EUSKARA EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra. Eskolan ere ospatuko dugu arratsaldean eta gure helburua  ondo pasatzea  eta euskerari buruzko gauzak ikastea izango da. E gun horretan  euskeraako kantak entzungo ditugu.

2012-11-28

AUPA HH2

HH2koak Tutu trena egin dute. Trena erabiltzen dute patiora joateko, zikomotrizitate gelara joateko etab. horrela ez dira soltatzen eta jausten. Oso ondo pasatzen dute trena egiten.

2012-11-15

PELUTXE BERRIA 5 URTEKOAK

Atzo arratsaldean bost urtekoei  pakete bat eldu zitzaien. Barruan  pelutxe bat zegoen, hasieran pentzatzen zuten txakurra, ardia edo akerra zela baina aharia zen. Oraindik ez diote izenik ipini baina bere datuak hauek dira:
Jaiotze data: 2007 ko azaroaren 29an.
Urteak: 4urte
Gustazen zaio:
Dantza egitea, ordenagailuak, blogak eta umeak ezagutzea

IRRIEN LAGUNAK

Gaur 2012ko azaroaren 15ean,  2.HH tik 4.mailara" IRRIEN LAGUNAK aldizkaria banatuko zaie, ezkutitz batekin. Bertako kide egiteko azkenengo horria bete, marratik ebaki eta Andoaingo Martin Ugalde parkera bidali beharko da. Horrela hilero irrien lagunen aldizkari bat jasoko da..Kide egiten bazara txartel bat eskuratuko duzu.
 bidaliko dizuten txartelarekin ELKAR dendetan beherapenak edukiko dituzu.Opari modura irrien laguneko motxila bat emango dizute.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, beraien web orrian sartu.
Beste gauza asko ere aurkituko duzue bertan

ZINE EGUNA


Gaur azaroak 15a, osteguna, Berriatuko bideo gelan "Barruran Begiratzeko Lehioak" dokumentala egongo da, gaueko 21:30etan. Joan nahi duten guztiak gonbidatuta daude.
Dokumental honek, bost Euskal preso politikoen bizitza kontatzen du.
Dokumental honen trailerra nahi baduzu ikusi klikatu HEMEN



BI URTEKOEK UDAZKENA LANDU DUTE

Bi urtekoek udazkena landu dute horretarako orma irudi bat egin dute. Denen artean eskolako materialarekin  eta bi urteko umeek ekarritako materialarekin bete dute.
HH3koen  gelan  erakusketa egin  eta bi urteko umeek ere parte hartu zuten eurek ekarritako gauzak HH3ko  gelakoei utzita. Udazkena lantzen ari direnez kanta ere ikasi dute.  ARTISTA BATZUK DIRA!!!!

2012-11-07

DENBORAREN MAKINA

1. mailakoek denboraren makina egin dute. Kartoiz egina dago. Taldeka egin dute: lehenengo taldeak motorra, bigarren taldeak antena, hirugarren taldeak palanka eta laugarren taldeak bi erloju desberdin. Aizpea eta Zuriñek lagundu dieegiten. Lehenego erlojua da, gaur egun zer ordu den ikusteko eta bestea nora joaten diren. Idea hori txanelako liburutik atera dute.
Oporretan Fermin eta Maddalen ezagutu egin ziren. Maddalenen aitonak esan zuen bere birraitonak denboraren makina egin zuela. Orduan Ferminek Maddaleneri bere urterako denboraren makina oparitu zion.
1. mailakoek Ferminen ideia aurrera eramatea pentsatuz, izugarrizko "Denboraren Makina" egin dute

OSO POLITA BENETAN!!!!
Argazkiak gure albunean daude. Baina HEMEN klikatuz ere ikus ditzakezue


BILBORA BISITA

2012ko azaroaren 9an Bilbora goaz eguna pasatzera 3-4-5 eta 6 mailakoak. Bertan ekintza hauexek egingo ditugu:
  • 9:30etatik 11:00etara EHU (euskal herriko unibertsitatea)ak antolatutako zientziaren astera goaz Alhondigara. imformazio gehiago nahi baduzue sartu beheko loturan
  •   www.zientzia-astea.org/
  • 12:30etan Guggenheinera joango gara eta bisita egingo dugu ondoren  tailer batzuk egingo ditugu. Azkenik autobusa hartueta esolara etorriko gara.

HERRIKO AZAROKO EKINTZAK

Azaroko 2tik 30rera ekintzak egongo dira.

HONAKO HAU DA LOTURA:                                                                                        

http://www.berriatua.org/files/azaroko_kultur_ekintzak_2012_eskuorria.pdf



UDAZKENA HH3

Udazkena heldu da eta hiru urtekoek udazkeneko: frutak, fruitu lehorrak, artaburuak lorek adarrak... batu dituzte. Oso lan gogorra egin dute. Gainera bi urtekoek ere parte hartu dute. Udazkenean fruitu, adar...ugari egoten dira,adibidez:  sagarra, mandarina, granada, eskurra, gastaina, intxaurrak... artaburua, loreak,  adarrak...  
Gelan txoko bat egin dute udazkeneko gauzak ipintzeko, ikusten duzuen bezala gelako umeak inguruan daude-

2012-10-26

AGENDA 21

Urtero bezala, gaur ospatu dugu AGENDA 21 eko eguna. Beste ekintza batzuez gain, hemen agertzen diren bideoak ikusi ditugu.Oso interesgarriak iruditu zaigunez, blogean txertatu ditugu nahi izanezkero etxean ikus ditzazuen.
 MURRIZTU
BERRERABILI
BERZIKLATU 
Hiru ekintza hauek kontuan hartu behar ditugu, hori da gure konpromezua.

2012-10-24

DENOK BERDEZ JANTZITA ETORRI!

Urriaren 26an Egun Berdea ospatuko dugu. Horretarako goitik berdez jantsita etorriko gara eskolara.
 Egun Berdea ikasturteari hasiera emateko ospakizuna da, eta Agenda 21eko proposamenak gogoratzeko.
Egun horretako egitaraua eta oharrak:
  • Denok berdez jantzita etorriko gara.
  • 9:00 – 10:30 edo 10:45; funtzionamendu arrunta.
  • 10:30 edo 10:45 – 11:00; konpromisoak gogoratu eta sinatu (eskolako sarreran, eskuineko horman dagoen kartela ikusi)
  • 11:00 Denon argazkia atera jolastoki handian.
  • 11:00 – 11:45; Jolasordua
  • 11:45 -12:30; Bideoak ikusi:

        EKOGRAS ETA OLIBATXO
REDUCIR, REUTILIZAR Y RECICLAR

  • 14:30 – 16:00: 
    EGURALDI ONAREKIN: Ibilaldia: olioa biltzeko kontenedoreak non dauden ikusi eta gero, urepeleko iturri ondotik Cikautxorantz joan eta futbol zelaitik itzuli. (HH 4-5 eta LH)
EGURALDI TXARRAREKIN: MURALAK EGIN

HAIZEARI BESARKADA HAUNDI BAT DENON PARTETIK!!!

HAUTESKUNDEEN EMAITZA

2012ko urriaren 22an aukeratu zen lehendakaria eta azkenean  Iñigo Urkuillu aukeratu dute.
BIZKAIA                                                                                                                                                  


ANBULATEGI BERRIA BERRIATUAN

Berriatuan anbulategi bat egiten hasi dira. Eraikinarenaren barnealdea gutxi gora behera 2013an  hasiko da egiten.
Anbulategia Berriatuko Erribera kalean egongo da.  Osasun zentro hau  342.000 euro kostatuko zaie, herrikoei eta udaletxeari.
Anbulategiaaren barnealdea kolore ilunekoa izango da.  Bi itxaron gela edukiko ditu.
Osakidetzari pediatria zerbitzu eskaera egingo zaio.








































































































































2012-10-18

EL UNIVERSO

3-4.mailakoak zientifiko hutsak dira!!!!

3-4.mailakoak ipar orratz bat egin zuten.
Beharrezko materialak  hauek dira:


  • Plater bat
  • Orratza
  • Kortxoa
  • Iman bat.


Lehenengo platera urarekin bete behar da.Gero orratza kortxoaren gainean ipini  baina lehenego orratza imanarekin igurtzi.Azkenean froga egitera joan ziren patiora eta iparralderatz begira geratzen dira. Lurrean  klarionarekin marraztu zuten hegoa, mendea, iparra eta ekialdea.  

2012-10-17

BERRIATUKO ELIZATEA KONPONTZEN

Berriatuko eliza konpontzen hasi dira. Dagoeneko beharginentzako aldamioak be jarri dituzte. Hiru hilabete ingururen buruan bukatuko dituzte bertako lanak. Teilatuak konponduko dituzte: eliza naguzikoa eta baita elizpekoa. Gainera, bertako fatxadak ere garbi-garbi utziko dituzte.

TU TU MARGOZTERA DOAZ HH2KOAK

HH2ko ikasleek andereño Maiterekin eta Lexurekin tutu trena margoztu dute. Horretarako ppt ikusi.
Margolari PAREGABEAK dira!!!

2012KO HAUTESKUNDEAK

2012ko urriaren 21ean igandea, Euskal Herriko lehendakaria aukeratzeko hauteskundea egongo da.Gehien entzun diren partidu batzuk hauek dira: EH bildu, PP, EAJ PNV, Esker Abertzalea, UPyD, PSOE...etab
Lau urtean behin aukeratzen da lehendakaria. Aurten Patxi Lopezek hauteskundeak aurreratu ditu.

2012-10-10

BILBOKO ERAIKIN BAT JENDEZ UZTU DUTE, SUTE BATEN ONDORIOZ

Bilboko hamabost solairuko eraikin batean sute bat izan da gaur goizean, eta suhiltzaileek jendea etxetik atera behar izan dute badaezpada, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Osasun zerbitzuek lagun bat zaindu dute.  09:40an piztu da sua, bederatzigarren solairuko etxebizitza batean. Larrakoetxe kaleko eraikin bat da. 10:45erako sua kontrolatua zuten.

GIZONEZKO BAT HIL DA ALEGIAN TRENAK HARRAPATUTA

Gizonezko bat hil da Alegian trenak harrapatuta. 14:10ak aldera izan da, eta Tolosara noranzkoan zihoan aldiriko trenak harrapatu du, geltokitik gertu, bertara iritsi aurretik. Larrialdi zerbitzuak iristerako, gizonezkoa hilik zegoen. Donostiarako noranzkoan tren zerbitzua geldituta egon da ordubete inguruz, baina dagoeneko abiarazi dute zerbitzua.

2012-10-05

LH 3-4KOAK UDALETXEAN IBAIALDE ERAKUSKETAN

Atzo gu, LH 3-4ko ikasleok, udaletxera joan ginen IBAIALDE erakusketa ikustera: ibaiei eta urari buruzkoa. Bederatzi panelek osatzen dute erakusketa. Oso interesgarria izan zen.
Adibidez, Kenyan ura Coca-Cola baino garestiagoa da. Egunean zehar guk pentsatutako  baino ur gehiago gastatzen dugu. Urak erabilera asko ditu, sendatzeko ere bai. Ibaiak enborrak garraiatzeko erabiltzen dituzte. Elikagai desberdinak lortzeko zenbat ur erabiltzen den. Europako mendebaldean munduan kontsumitzen den %46a gastatzen da. Ibaietan eta inguruetan bizi diren animalia eta landareak zeintzuk diren. Olioak eta pilek zenbat ur kutsatzen duten. Espezie inbaditzaileek bertoko animalia eta landareei lekua kentzen die.
Oso ondo pasatu genuen.

2012-09-28

LEXURI PRAKTIKAK EGITERA ETORRIKO DA

Datorren astean gure eskolara 2 urteko gelara . Lexuri izeneko neska bat etorriko da praktikak egitera. Bi hilabeterako egongoda praktikkak egiten 2 urteko gelan.

AURTENGO IKASTURTEKO GELAK

Aurtengo ikasturtean gela hauek ditugu. HH2, HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3,4 eta LH5,6. Andereño berriak ere etorri dira: Zuriñe (elijiokoa), Alberto (heziketa fisikokoa), Idurre (musikakoa), Maite(HH2koa) eta Jajone(LH1koa).




AMONA-AITONEN EGUNA




Gaur 2012ko, irailaren 28a, ostirala, 4:15etan zaharren egoitzan txokolatada bat egongo da, aitona amonei eskeinita. Herriko jende guztia dago gonbidatuta.
Aurten ere amonen eta aitonentzako murala egin dugu 5-6.mailakoak.
3 urtekoak, 4 urtekoak,5 urtekoak, 1-2.mailakoak eta 3-4.mailakoak banaka egin dizkiete marrazkiak.
Espero dugu jende asko etortzea!!

2012-09-19

HEMEN GAUDE BERRIRO!!!

 ONGI ETORRI BERRIRO GURE BLOGERA!


AURTEN ERE HEMEN IZANGO GAITUZUE, ESKOLAKO BERRIAK KONTATZEKO PREST.



2012-2013ko ikasturtea irailaren 7an hasi genuen eskolan eta lehenengo astean goizean bakarrik etorri ginen.
Aurten 5 irakasle eta maisu berri daude:Alberto (h.f.), Jajone (1. mailakoena), Idurre (musikakoa), Zuriñe (erlijiokoa) eta Maite (2 urtekoena).2 urtekoetan 14 haur daude,gehienak Berritxuko haurtzaindegian egon ziren. 3 urtekoetan 11 haur daude eta horietako bat etorri berria  da.
 Hurrengoan berri gehiago izango duzue.
Lasterrarte
5.6.mailak

2012-06-13

2011-2012KO KANTALDIA

2012ko ekainaren 13an, gaur, eskolako jantokira etorri dira Sergio eta Jose, Xabier Enbeitarekin. Denok joan gara jangelara eta liburuxka batzuk eman digute kantatzeko.Kanta batzuk: Furra-Furra, Aita semeak, Maritxu nora zoaz, Txoriak txori, Euskal Herrian Euskaraz, Markozen txarrixe, Lau teilatu, Ilargia, Triste bizi naiz, Ixil ixilik etab...





OSO ONDO PASATU DUGU!!!

JAIALDIA

2012ko ekainaren 22an izango dugu urteroko jaialdia, iluntzeko 19:00etan izango da eta txirula jo, dantza e.a.. egingo ditugu. . Hainbat ekintza egingo dira . HH2tik LH6raino. Gela  bakoitzak bat edo bi kantu edo dantza egingo dute. Urtero les gurasoek tortila, txorizo, fritoak, patatak etabar.
 ETORRI HERRIKO DENOK!!!!!!

18TIK AURRERA KLASEAK GOIZEZ BAKARRIK

2012ko ekainaren 18an, BHIkoak bakarrik goizez edukiko ditugu klaseak.
Horregatik ikasle gehienok edo guztiok oso pozik gaude.
Azken aste honetan, ordubi eta erdietan, denok irtetzen gara poz pozik eskolatik kanpora, eta egun hori heltzeko gogo askoz gaude.

Mikel Gartzia Malerrekako euskara teknikaria hil da Perun, mendiko istripuan

Mikel Gartzia mendizale iruindarra Perun hil da mendiko istripu batean, Ausangate inguruan, Cuscon. Eskalatzera joana zen Ana Mari Lopez emaztearekin, eta astelehenean goizaldeko 04:00etan elur jauzi batek harrapatu zituen kanpin dendan lotan zirela. Gartziarekin mendiko laguntzailea hil zen, Nosy Dueñas. Lopezek, ordea, bizirik ateratzea lortu eta erreskatze zerbitzuak ohartarazi zituen. Berak eraman zituen istripua gertatu zen lekura.
Gartzia Malerrekako euskara teknikaria zen; Donezteben egiten zuen lan. 40 urte zituen. Gartzi deitzen zuten gertukoek. Iruñean bizi zen, Donibane auzoan. Hamabi urte zeramatzan Malerrekako euskara teknikari. Tartean, bi urteko eszedentzian izan zen, Nafarroako Parlamentuan itzultzaile lanetan aritzeko.
Gorpuen bila abiatu dira
Peruko agintariek astelehenean jakinarazi zieten mendizaleen familiei desagertu zirela. 5.600 metro inguruan zebiltzan. Marco Perez Cuscoko mendiko laguntzaileen elkarteko presidenteak baieztatu zuen atzo istripua. Ondoren azaldu duenez, Lopezek beso bat elurretatik kanpo geratu zitzaiolako atera ahal izan zuen bizirik.

Perezek berak azaldu du Lopezek ibilaldi luzea egin zuela mendiko laguna kontratatu zuten agentziara arte. El Diario de Cusco egunkariak dio Pitumarcako polizia-etxearekin jarri zela orduan harremanetan eta Gartzia eta Dueñas hil egin zirela jakinarazi ziela. Peruko Polizia gorpuak ateratzera joana da. Perezek esan duenez, elurrak estalita daude gorpuak, Ausangate igotzeko "erdibidean". Zazpi ordu behar izan zituzten gorpuak dauden lekura iristeko.

TXIRRINDULARITZARI BURUZKO HITZALDIA

2012-06-06

HH5ekoak Lekeitiora

2012ko ekainaren 13an, HH5ekoak Lekeitiora doaz, Aitor Rubio gitarrista entzun eta ondoren, Pipo entregatu eta Urdintxo jasotzera.
Ispasterrekoekin batuko dira pelutxea aldaketa egiteko.

Pipo hipopotamo gris handi bat da. Eta Urdintxo berriz, elefante urdin txiki bat.


  • Hau Urdintxo da.                            
                                                                                                                                                  Eta hau pipo da