LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-02-25

TXITXIBURDUNTZI

Martxoaren 3an, osteguna, Berriatuko eskolan txitxiburduntzi ospatuko dugu.
Haur bakoitzak bere txorizoa edo beste zerbait ekarri beharko du, baita makilak ere.
OSO ONDO PASATUKO DUGU!!! 

BERRITXUKO PIANO JOLEAK

2011ko otsailaren 19-20an, Neskuts, Maddi eta Oihana Andoaingo piano jaialdira joan ziren pianoa jotzera.
Hiru neska gazte hauek, Berriatuko Tarine Udal Musika eskolako ikasleak, bi urrezko domina eta  zilarrezko bat irabazi zituzten. Honez gain ziurtagiria eta zapi bat ere eman zizkioten.
ZORIONAK ETA JARRAITU HORRELA! 

2011-02-23

NESKA BERRIAK PRAKTIKAK EGITERA

Bihar, Berriatuko eskolara, neska berriak etorriko dira praktikak egitera.Bat haurtzandegira joango da eta bestea HH2 urteko gelara.

KALEA BERRIZTU DUTE

Eskola ondoko kalea berriztu dute. Langileek kalean loreak, irakasleentzako sarrera berria eta baldosa berriak jarri dituzte.
Oso denbora gutxian burutu dituzte berrikuntzak.
Oso ondo gelditu da!

2011-02-16

NESKA BERRI BAT ESKOLAN



2011ko otsailaren 14an, astelehena,Berriatuko eskolara neska berri bat etorri da.
Bere izena Niurka Pisilla Gonzales da,7 urtekoa, Perutik iritsi da.
2.mailara etorri da,eta gaztelaniaz hitz egiten du.Bere irakaslea Marian Espilla da.
Familia osoarekin gerturatu da Berriatura bizitzera.

2011-02-09

INTERNET ERABILTZEAREN ALDE ONAK ETA TXARRAK

Aste honetan, Internet seguruaren eguna dela eta, honen alde onak eta txarrak aztertzen ibili gara. Ona heman gure azterketaren proposamenak.
Informazio gehiago helbide honetan aurki ditzakezu: 
http://www.avpd.euskadi.net/s04-redes/eu/contenidos/informacion/redes/eu_tuenti/tutoriales.html 

INTERNETEN ALDE ONAK

INTERNETEN ALDE TXARRAK
Edozein gairi buruzko informazioa aurkitu dezakegu
Birusak sartu ahal dira ordenagailuan eta hau estropeatu
Urrutiko lagunekin zein familiartekoekin komunikatu ahal zara.
Identitatea usurpatu ahal dizute eta zure izenean interneten ibili.
Miloika argazki aurki ditzakezu.
Zure argazkiak interneten eskegi dezakete.
Eskolako lanak egiteko lagungarria da.
Pertsona ezezagun batekin txateatzen baduzu, manipulatu ahal zaitu.
Mundu guztiko berriak ikusi ditzakezu
Erabilpena dirua kostatzen da.
Etxetik irten gabe edozer gauza erosi ditzakezu.
Hasierako helburua ahaztu eta galdu ahal zara beste orri batzuetan sartuz.
Bidaia birtualak egin ditzakezu
Dirua irabazteko iragarki erakargarri asko agertzen dira eta denak gezurrak dira.
Jokoetan jolastu ahal duzu.
Aurkitutako informazio guztia ez da egia izaten, beraz zuzenbideak zihurtatu behar ditugu

Konturatu gabe denbora gehiegi pasatu dezakegu ordenagailu aurrean.


SUKALDARI APARTAK

2011-02-04

SANTA AGEDA BEZPERA KANTUAN

Gaur, otsailaren 4a, Santa Ageda Bezpera izanik, etxez txe kantuan eta diru eske atera gara ohitura den legez
Argazkiak bere atalean ikusgai daukazue eta hemen bideotxo bat.
 

2011-02-02

SANTA AGEDA EGUNA

Datorren ostiralean, otsailaren 4ean, eskola ume eta irakasleok abestera irtengo gara. Berriatuko ohitura jarraituz, baserritar jantzita edo/eta kolore bizidun zapi bat ekartzea eskatzen dizuegu.
Larunbatean herri guztia gonbidatuta dago Santa Ageda abestera.
Eskolak abestuko dituen bertsoak.

PISUAK

Hemen gatoz gu zuei kantetan
Zuek zarie onenak
Pisu honetan bizi direla
Herriko andre gizonak

Gure eskola dau oso pobre
Eta dirue nahi dogu
Eskerrik asko entzutearren
Pozik etorri gara gu

BASERRIAK

Zuek bai zariela benetan
Baserritxar atseginek
Andra ta gizon esku zabalak
Eta langile oso finek

Gu hemen gabiz dirue eskatzen
Zuei bertsuek kantatzen
Zuek dirue daukezue ta
Lagundu poltsi betetzen

UDALETXEA

Hemen gabiltza bertso pare bat
Botatzen pozez kantari
Horrenbeste zor diogulako
Munduko udal onenari

Udaletxeak emoten dausku
Guri diru gehixen berez
Mesedez bete gure poltsie
Txanponez eta biletez

ESKOLA

Eskolak die munduko onenak
Berritxukue gehixen bat
Irakasleak oso majuk ta
Oso sinpatikuk danak

Guk eskolan be diru eskatzeau
Horregaitxik gauz kantetan
Ez dau krisirik, lagundu pixkat
Gure poltsie betetan.

TABERNA/SUPERMERKAUEK

Dudarik barik leku hauxe da
Berritxun leku onena
Horregaitik gu kantatzen gatoz
Gure bertso ederrena

Zuen jateku oso ona da
Baina zuen diru hobi
Espero dogu zuek uztea
Gure poltsa lodi lodi