LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-02-26

BERDEL KOSTERA IREKITA DAGO JADA

Otsailak 25etik aurrera berdela arrantzatzeko baimena dute Bizkaiko eta Gipuzkuako baxurako ontziek.Espainiako Nekazaritza,Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 00:00etan ireki du kostera.Berdeletan arinago astea espero bazen ere,Espainiako Gobernuak erabakia atzeratu egin zuen kuota berriro kalkulatu ahal izateko.

Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu modura,denetara 12.437.472 kilo arrapatu ahal izango dituzte kantauri itsasoanarrantzatzen ari diren marinelek,hasiera batean erabakita zegoena baino zertxobait gehiago.


ASTERRIKA AUZOAN HITZALDIA

Hitzaldia 
Jakoba Errekondo
Asterrika

NON:Asterrikako eskola-etxean

NOIZ: 2015eko martxoare 7an (zapatua)

ORDUA:  goizeko 10:00etatik 13:00etara

ZEIN DA: Jakona Errekodo 1961. urtean jaio zen Usurbil-en. Agronomo eta pasaijista da. Esaguna da hainbat hedabidetan landare, lore, zuhaitz eta antzeko gaien inguruan parte hartzeagatik.


Landare,lore,zuhaitz,eta barazkien inguruko zalantzak argituko ditugu



                                            ANIMA ZAITEZ!!!!!!!!!

JOLAS KOOPERATIBOAK PATIOAN

Berriatuko eskolan, elkarbizitza dela eta, jolas kooperatiboak egiten hasi dira.
Lehenengo eguna otsailaren 19an izan zen.
Ikasle guztien artean inkesta batzuk pasatu dira, eguna eta jolasak aukeratzeko. Horrela egin dute aukeraketa, hori dela eta ostegunero jolas orduetan jolas kooperatiboetan ariktuko dira
Honako jolas hauek dira  egiten dituztenak: taldeko jokuak, joku lasaiak, dantzak eta joku alternatiboak.
Argazki honetan ikusten dira aste honetan zikloka egingo dituzten jolasak.
Jolas hauek "HEZKIDETZA" proiektuarekin ere lotuta doaz.



BETIKO EUSKAL KIROLAK

Euskal Herria zenbait markatzaileren eragina duen kultur nortasun sendo batek definitzen duen komunitate bat da. Markatzaile horien artean hizkuntza eta kultura nabarmendu behar dira. Esparru honetan kokatu behar ditugu euskal kirolak (pilota, arrauna eta herri kirolak), horien garrantzia kirol arlotik arlo soziokulturalera hedatzen da. 

Kirol modalitate hauek, oso ikusgarriak direnak, barne finkatzerako formula garrantzitsu bat dira, baita euskal kulturaren proiekzio garrantzitsua ere. Horien jatorria euskal herritarren erabileretan eta ohituretan, beraien eguneroko lanean eta zereginean bilatu behar da.

ONDARROAKO ARRAUN TALDEA
Bihar hasi eta domekara bitartean, Ondarroako Arraun Elkarteak arraun astea egingo du. Bihar iluntzean, esate baterako, taldeak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Elkarteak ateak ireki jardunaldia egingo du 19:00etatik, eta instalazioak ikusi eta arraunlariek zelan entrenatzen duten ikusteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek.



HH3KOAK MARRAZKIAK EGIN DITUZTE

HH3-koak bi marrazki egin dituzte. Bat Mozorro-Festari buruz da, bestea aldiz, Santa Agedari buruz.

MOZORRO-FESTA:                                                                           SANTA AGEDA:

 Margoekin eta papel                                                                            Plastilina beltzarekin osatuta dago.
zatitxoekin osatuta dago.

:

ELURRETAKO PANPINA

LH-5 eta LH-6 koek plastikozko basoekin elurretako panpina egin dute plastikan oso-oso polita geratu da.
Material hauek erabili dituzte:
-Plastikosko baso zuriak
- Grapak
-Kartulina( naranja, beltza, gorria, urdina eta berdea)

                                                 GUSTATU AL ZAIZUE?

2015-02-19

KOMUNIKABIDE PARTXIS-A

LH-4koek komunikabide partxis ean jolastu dira.Galdera batzuk daude eta ondo erantzuten badituzu aurrera zoaz, kolore bakoitzean pista batekin pertsonaia  bat asmatu behar duzu.

LARRE GORRIAK DESAGERTZEN ARI DIRA EUSKAL HERRIKO KOSTALDEAN

Euskal kostaldeko Gelidium corneum alga gorrien populazioak gainbehera larria izan du azken urteetan. EHUko itsas bentos ikerketa-taldeak bildutako datuek erakusten dute azken bi hamarkadatan populazioa erdira jaitsi dela leku askotan, eta muturreko kasuetan % 80ko presentzia izatetik %5era pasa dela.

 "Aldaketa izugarriak ari dira gertatzen gure itsaspeko paisaian; lehen alga-larre  zabalak zeuden tokietan, orain basamortu-itxura duten eremuak daude. Produktibitate-galera garrantzitsu bat izaten ari gara", dio ikerketa-taldeko buru Jose Maria Gorostiagak. Kondizioak aldatu egin dira azken urteetan. Batetik, uraren tenperatura epeldu egin da: abuztuko batez bestekoa 1ºC igo da azken hiru hamarkadetan, eta inoizko tenperatura handienak izan dira (26,2ºC-ko maximoa, 2003ko abuztuan). Eguzki-erradiazioak ere gora egin du, eta Gelidiumak horitzea eta zuritzea eragin du horrek. Mantenugaiak, berriz, urritu egin dira, azaleratzeen aldaketen eta ibaietatik heldutako ur-emariaren murrizketaren eraginez. Eta beste faktore batzuek ere badute eragina: herbiboroen eta ekaitzen areagotzeak, esaterako.

PILOTA PARDIDUA GAUR

Binakako Txapelketako Berasaluze II-Zubieta / Urrutikoetxea-Untoria partida izango da ikusgai, gaur arratsaldez, ETB1ek eta eitb.eus-ek egingo duten pilota emankizunean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaialdia, Apezetxea-Cecilio / Jaunarena-Irusta neurketarekin. Amaiera, berriz, Tainta-Iza / Mendizabal III-Urruzolanorgehiagokak emango dio. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.


BARROETAKO ZUBIA ITXURA HARTZEN DOA

Soldatze lanak ondo baldin badoaz,aste honen amaieran jarriko dute Barroetako zubiaren egitura metalikoa.
Joan den astean ailegatu zen egitura Markina-Xemeingo eta beharginak soldatzen ibili dira egunotan.Garabia ere prest dago obran bertan,montaketagaz azteko.Markina-Xemeungo Udalak jakitera eman duenez,
lanak aurreikusitako martxan daramate,eta gauzak ondo baldin badoaz,Maiatzaren amaiera aldera amaituta egongo litzateke.
.
Barroetako zubia eraikitzen. Garabia eta egitura metalikoa prest daude.

2015-02-12

AUPA INAUTERIAK!!!

Bihar, otsaiak 13a, inauteriak ospatuko ditugu eskolan. 
Ikasleak etxetik jantzita etorri beharko dira.
Egitaraua hau dugu:

-9:00etan gelan egongo gara, hamarrak arte

-10:00etan denok batuko gara jolastokian eta desfileari ekingo diogu.

-Ondoren jolasordua edukiko dugu.

-Gero,LHkoek jolasak egingo dituzte .Eguraldi txarra eginez gero frontoian egingo lirateke.

-Arratsaldez LHkoek bideoa ikusiko dute.

-Amaitzeko txokolatada.





BOGA BOGA

LH-2koek Euskal Herrian egon ziren piratak eta euskal marinelak landu dituzte eta Boga boga marinela kanta-kantatu dute oso polita geratu da
Gaiarekin lotuta, ikasleak gelara, zerbait ekarri du: txalupak, baleak, itsasontziak, marrazoak... Asko ikasi dute boga boga gaiari buruz.


ELKARBIZITZAKO BATZARRA

Resultado de imagen de elkarbizitzaGaur 12:30etan elkarbizitzako batzarra egongo da. Inkesta bat egin zieten eskolako LHko denei, eta orduan, inkesta horretako emaitzak batu eta klase guztietan aztertuko dira emaitzak.

AUPA ELKARBIZITZA!!!

HERRI TXIKI INFERNU HANDI BERRIATUAN

Herri txiki infernu handi saio berri bat da urtarrilean hasi zen.
Domekan 21:30 etan eitb1 en egongo da berriatuakoa.
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi dira aurkesleak.
Berriatuan pertsona asko ikusten dira adin guztietakoak.

EFREN VAZQUEZEK ESKUN OINEKO ESKAFOIDEA APURTU DU

Efren Vazquez pilotu bilbotarrak Chesteko zirkuituan entrenatzen ari zela erorketa izan eta eskuin oineko eskafoidea apurtu du.
Moto3ko denboraldiaurreko lehenengo entrenamenduetan gertatu zaio istripua.

INAUTERIAK

Otsailaren 14an gaztetxean egun pasa egongo da.
Otsailaren15 ean 18:30 etan umeentzako desfilea egongo da frontoian eta amaitutakoan txokolate beroa egongo da umeentzat!!!













Animatu eta parte hartu!!!!

TXITXIBURDUNTZI ESKOLAN!!!

Gaur, otsailaren 12an, arratsaldeko 14:45inguruan txitxiburduntzi ospatuko dugu.
2 urtekoak siestan egoten direnez, goizean ospatu dute beren gelan txorizoa janez.
Ekarri beharrekoak honako gauza hauek dira:

  • Sotz bat.
  • Txorizo, txistorra... erre eta jateko.
  • Ogia.
  • Edari bat.
Espero dugu ondo pasatzea eta txistorra edo txorizo asko jatea.

HH2KOAK ESKULANAK EGITEN

Aurreko astean HH2koak, elurra egin zuenez, elurretako panpin batzuk egin zituzten. Panpintxoak egiteko material berrerabilia erabili zuten: makil txikiak, tapoiak eta komuneko papereko kartoia.
Baita, ostiralean inauteriak ospatzen dugunez, eskolan, mural bat egin dute.
HEMEN DUZUE EGINDAKO LANEN ARGAZKI BATZUK:



2015-02-05

TXILIN PACH UMEENTZAKO JOSTEKO TAILERRA


    Umeentzako tailer bat antolatu da da Txilin Pach en eskutik.
 Egun batekoa izango da, horrexegaitik ongi aprobetxatu behar da
     Otsailaren 7 an (zapatua) 10:30 etik 13:00 etara izango da.
Adina 7 urtetik 12 urtetarainoko umeentzat izango da.
    Apuntatzeko 18 € ordaindu behar da

      urtetik

ANIMATU ETA JOAN!!!!!!!!!!

KONTRADANTZA

LH-4koek kontradantza egin dute, moomwhakerrak eta txirulekin. Moowhaker bakoitza nota bat da zenbat  eta luzeagoa nota grabeagoa da.

SANTA AGEDA

Aurtengo Santa Ageda eguraldi txarra egon delako, Berritxuko eskolako 
ikasleak ez ziren urten kantatzera. 9:30ean zuten esperantza irtetzeko baiña edurra hasi zen. Beraz bakarrik eskolan kantatu zuten. Ea hurrengo urtean suerte pixka bat daukaten, Santa Ageda kantatzeko. AUPA SANTA AGEDA!!!

NAZIOARTE MAILAKO LEHIAKETARA ITZULIKO DA MAIDER UNDA

Erronka bikoitza izango du borrokalari arabarrak, pisu berrira eta borroka saioen iraupen berrira egokitzearekin, bere arerioak iaztik arau berriekin lehiatzen ari diren bitartean. 

Maider Unda, olinpiar dominaduna 2012ko Londreseko Jokoetan, nazioarte mailako txapelketetara itzuliko da asteburu honetan amatasunaren ondorioz egindako etenaldiaren ondoren. Irailean jaio zen bere alaba Iraide eta irailean bertan ekin zion berriz entrenatzeari Luis Crespo bere prestatzailearen aginduetara, biak 2016ko Rioko Jokoei begira jada.

EDURRETAN JOLASTEN

Atzo,2015-02-04, Berritxun edurra egin zuen. Edurra zegoela eta, eskolako ikasleak edurretan jolastera joan ginen elkarri edurrezko bolak bota, argazkiak atera...



Denok poz-pozik geratu ginen, espero dugu hurrengo batean ere edurra egitea.

Argazki gehiago hemen

MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK

Aurreko urtetan moduan, matrikulazio epea zabalik egongo da otsailaren 2tik 13ra.
Honako gauza hauek ekarri beharko dira matrikulatzeko:
  • Familiako erroldatze agiria.
  • Umearen familia liburuko orriaren fotokopia.
  • Gurasoen famili liburuko orriaren fotokopia.
  • Gurasoen N.A.N. fotokopia.
Berriatuko eskola egon nahi baduzue matrikulatu lehenbaileen eta asko ikasi!!!