LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-02-19

LARRE GORRIAK DESAGERTZEN ARI DIRA EUSKAL HERRIKO KOSTALDEAN

Euskal kostaldeko Gelidium corneum alga gorrien populazioak gainbehera larria izan du azken urteetan. EHUko itsas bentos ikerketa-taldeak bildutako datuek erakusten dute azken bi hamarkadatan populazioa erdira jaitsi dela leku askotan, eta muturreko kasuetan % 80ko presentzia izatetik %5era pasa dela.

 "Aldaketa izugarriak ari dira gertatzen gure itsaspeko paisaian; lehen alga-larre  zabalak zeuden tokietan, orain basamortu-itxura duten eremuak daude. Produktibitate-galera garrantzitsu bat izaten ari gara", dio ikerketa-taldeko buru Jose Maria Gorostiagak. Kondizioak aldatu egin dira azken urteetan. Batetik, uraren tenperatura epeldu egin da: abuztuko batez bestekoa 1ºC igo da azken hiru hamarkadetan, eta inoizko tenperatura handienak izan dira (26,2ºC-ko maximoa, 2003ko abuztuan). Eguzki-erradiazioak ere gora egin du, eta Gelidiumak horitzea eta zuritzea eragin du horrek. Mantenugaiak, berriz, urritu egin dira, azaleratzeen aldaketen eta ibaietatik heldutako ur-emariaren murrizketaren eraginez. Eta beste faktore batzuek ere badute eragina: herbiboroen eta ekaitzen areagotzeak, esaterako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario