LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-11-29

ABENDUAREN 7AN DURANGOKO AZOKARA

   2012ko abenduaren 7an ostiralean 5.eta 6.mailako ikasleak Durangoko 47. liburu eta disko azokara joango gara.
Azoka abenduaren 6tik 9ra egongo da zabalik. Bertan azoka ikusi eta nahi duenak liburuak eta diskoak erosteko  aukera izango du.
Ijito kultura izango da 47. Durangoko Azokako kultura gonbidatua.Ekintzak egongo dira egunean zehar. Las Fanis eta Bien Me Sabe Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballesek emango dute bertso saioa plateruenan abenduaren 7an 10:30etan
Imformazio gehiago nahi baduzu sakatu beheko loturan
 www.durangokoazoka.com

EUSKARA EGUNA



Guraso elkarteak eskainita:
Ostiral honetan, azaroaren 30, EUSKARA NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu gure gaztetxoko lagunekin.
Arratsaldeko 17:00 etan batuko gara ekintza desberdinak  egiteko udaletxe aurrean:
Lehenengo, Mihi Luze jolasa egingo dugu, gero Euskararen E handia marraztu, eta ondoren, DENOK BATERA, kalera irtengo gara, egunari berea                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                    eman, eta argazkiak ateratzeko.
Ume, gazte, guraso,... Denon parte hartzea eskatzen da, batik bat, azken akintzarako.
Oharra: Ostiral honetan ez da dantzarik egongo.

ASTELEHENEAN EUSKARA EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra. Eskolan ere ospatuko dugu arratsaldean eta gure helburua  ondo pasatzea  eta euskerari buruzko gauzak ikastea izango da. E gun horretan  euskeraako kantak entzungo ditugu.

2012-11-28

AUPA HH2

HH2koak Tutu trena egin dute. Trena erabiltzen dute patiora joateko, zikomotrizitate gelara joateko etab. horrela ez dira soltatzen eta jausten. Oso ondo pasatzen dute trena egiten.

2012-11-15

PELUTXE BERRIA 5 URTEKOAK

Atzo arratsaldean bost urtekoei  pakete bat eldu zitzaien. Barruan  pelutxe bat zegoen, hasieran pentzatzen zuten txakurra, ardia edo akerra zela baina aharia zen. Oraindik ez diote izenik ipini baina bere datuak hauek dira:
Jaiotze data: 2007 ko azaroaren 29an.
Urteak: 4urte
Gustazen zaio:
Dantza egitea, ordenagailuak, blogak eta umeak ezagutzea

IRRIEN LAGUNAK

Gaur 2012ko azaroaren 15ean,  2.HH tik 4.mailara" IRRIEN LAGUNAK aldizkaria banatuko zaie, ezkutitz batekin. Bertako kide egiteko azkenengo horria bete, marratik ebaki eta Andoaingo Martin Ugalde parkera bidali beharko da. Horrela hilero irrien lagunen aldizkari bat jasoko da..Kide egiten bazara txartel bat eskuratuko duzu.
 bidaliko dizuten txartelarekin ELKAR dendetan beherapenak edukiko dituzu.Opari modura irrien laguneko motxila bat emango dizute.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, beraien web orrian sartu.
Beste gauza asko ere aurkituko duzue bertan

ZINE EGUNA


Gaur azaroak 15a, osteguna, Berriatuko bideo gelan "Barruran Begiratzeko Lehioak" dokumentala egongo da, gaueko 21:30etan. Joan nahi duten guztiak gonbidatuta daude.
Dokumental honek, bost Euskal preso politikoen bizitza kontatzen du.
Dokumental honen trailerra nahi baduzu ikusi klikatu HEMEN



BI URTEKOEK UDAZKENA LANDU DUTE

Bi urtekoek udazkena landu dute horretarako orma irudi bat egin dute. Denen artean eskolako materialarekin  eta bi urteko umeek ekarritako materialarekin bete dute.
HH3koen  gelan  erakusketa egin  eta bi urteko umeek ere parte hartu zuten eurek ekarritako gauzak HH3ko  gelakoei utzita. Udazkena lantzen ari direnez kanta ere ikasi dute.  ARTISTA BATZUK DIRA!!!!

2012-11-07

DENBORAREN MAKINA

1. mailakoek denboraren makina egin dute. Kartoiz egina dago. Taldeka egin dute: lehenengo taldeak motorra, bigarren taldeak antena, hirugarren taldeak palanka eta laugarren taldeak bi erloju desberdin. Aizpea eta Zuriñek lagundu dieegiten. Lehenego erlojua da, gaur egun zer ordu den ikusteko eta bestea nora joaten diren. Idea hori txanelako liburutik atera dute.
Oporretan Fermin eta Maddalen ezagutu egin ziren. Maddalenen aitonak esan zuen bere birraitonak denboraren makina egin zuela. Orduan Ferminek Maddaleneri bere urterako denboraren makina oparitu zion.
1. mailakoek Ferminen ideia aurrera eramatea pentsatuz, izugarrizko "Denboraren Makina" egin dute

OSO POLITA BENETAN!!!!
Argazkiak gure albunean daude. Baina HEMEN klikatuz ere ikus ditzakezue


BILBORA BISITA

2012ko azaroaren 9an Bilbora goaz eguna pasatzera 3-4-5 eta 6 mailakoak. Bertan ekintza hauexek egingo ditugu:
  • 9:30etatik 11:00etara EHU (euskal herriko unibertsitatea)ak antolatutako zientziaren astera goaz Alhondigara. imformazio gehiago nahi baduzue sartu beheko loturan
  •   www.zientzia-astea.org/
  • 12:30etan Guggenheinera joango gara eta bisita egingo dugu ondoren  tailer batzuk egingo ditugu. Azkenik autobusa hartueta esolara etorriko gara.

HERRIKO AZAROKO EKINTZAK

Azaroko 2tik 30rera ekintzak egongo dira.

HONAKO HAU DA LOTURA:                                                                                        

http://www.berriatua.org/files/azaroko_kultur_ekintzak_2012_eskuorria.pdf



UDAZKENA HH3

Udazkena heldu da eta hiru urtekoek udazkeneko: frutak, fruitu lehorrak, artaburuak lorek adarrak... batu dituzte. Oso lan gogorra egin dute. Gainera bi urtekoek ere parte hartu dute. Udazkenean fruitu, adar...ugari egoten dira,adibidez:  sagarra, mandarina, granada, eskurra, gastaina, intxaurrak... artaburua, loreak,  adarrak...  
Gelan txoko bat egin dute udazkeneko gauzak ipintzeko, ikusten duzuen bezala gelako umeak inguruan daude-