LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-02-02

SANTA AGEDA EGUNA

Datorren ostiralean, otsailaren 4ean, eskola ume eta irakasleok abestera irtengo gara. Berriatuko ohitura jarraituz, baserritar jantzita edo/eta kolore bizidun zapi bat ekartzea eskatzen dizuegu.
Larunbatean herri guztia gonbidatuta dago Santa Ageda abestera.
Eskolak abestuko dituen bertsoak.

PISUAK

Hemen gatoz gu zuei kantetan
Zuek zarie onenak
Pisu honetan bizi direla
Herriko andre gizonak

Gure eskola dau oso pobre
Eta dirue nahi dogu
Eskerrik asko entzutearren
Pozik etorri gara gu

BASERRIAK

Zuek bai zariela benetan
Baserritxar atseginek
Andra ta gizon esku zabalak
Eta langile oso finek

Gu hemen gabiz dirue eskatzen
Zuei bertsuek kantatzen
Zuek dirue daukezue ta
Lagundu poltsi betetzen

UDALETXEA

Hemen gabiltza bertso pare bat
Botatzen pozez kantari
Horrenbeste zor diogulako
Munduko udal onenari

Udaletxeak emoten dausku
Guri diru gehixen berez
Mesedez bete gure poltsie
Txanponez eta biletez

ESKOLA

Eskolak die munduko onenak
Berritxukue gehixen bat
Irakasleak oso majuk ta
Oso sinpatikuk danak

Guk eskolan be diru eskatzeau
Horregaitxik gauz kantetan
Ez dau krisirik, lagundu pixkat
Gure poltsie betetan.

TABERNA/SUPERMERKAUEK

Dudarik barik leku hauxe da
Berritxun leku onena
Horregaitik gu kantatzen gatoz
Gure bertso ederrena

Zuen jateku oso ona da
Baina zuen diru hobi
Espero dogu zuek uztea
Gure poltsa lodi lodi


No hay comentarios:

Publicar un comentario