LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-10-05

LH 3-4KOAK UDALETXEAN IBAIALDE ERAKUSKETAN

Atzo gu, LH 3-4ko ikasleok, udaletxera joan ginen IBAIALDE erakusketa ikustera: ibaiei eta urari buruzkoa. Bederatzi panelek osatzen dute erakusketa. Oso interesgarria izan zen.
Adibidez, Kenyan ura Coca-Cola baino garestiagoa da. Egunean zehar guk pentsatutako  baino ur gehiago gastatzen dugu. Urak erabilera asko ditu, sendatzeko ere bai. Ibaiak enborrak garraiatzeko erabiltzen dituzte. Elikagai desberdinak lortzeko zenbat ur erabiltzen den. Europako mendebaldean munduan kontsumitzen den %46a gastatzen da. Ibaietan eta inguruetan bizi diren animalia eta landareak zeintzuk diren. Olioak eta pilek zenbat ur kutsatzen duten. Espezie inbaditzaileek bertoko animalia eta landareei lekua kentzen die.
Oso ondo pasatu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario