LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-04-05

LEA ARTIBAIKO IKASLEAK OLINPIADETAN.

Gaur apirilaren 5ean, Lea Artibai eskolarteko Olinpiadak ospatu ditugu Ondarroan.
6. mailakoak Berritxuko frontoian egon gara goizez jolas desberdinetan aritzen. Hemen ibili gara Lekitxokoak, Markinarrak, Etxebarrikoek eta Aulestikoak.
5.mailakoak berriz Ondarroako Arrigorri hondartzan batu gara. Han eskualdeko 5. mailako ikasle guztiak elkarrekin jolas desberdinetan ibili gara.
Eguraldia ikusgarria izan da eta primeran pasatu dugu.
Azken ekintzan, frontoian palaz eskolarteko lehian, izugarrizko anbientea izan da.
Hurrengo urtean ere ospatzea espero dugu!



No hay comentarios:

Publicar un comentario