LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-05-02

OLINPIADAK 2012

Urtero bezala aurten ere Lea-Artibaiko eskola guztientzat olinpiadak ospatu dira  eta oraingo urtean gu ere joan  gara .Urte honetan Markina-Xemeinen  egin dira olinpiadak.
 Apirilaren 27an, 5. eta 6. mailakoak Markinako olinpiadetara joan ginen 9:30etan autobus txikia hartuta.

  6. mailakoak frontoira joan ziren eta 5. mailakoak Bekobentara, polideportibora, Bera Kruzera eta zelaira joan ziren. 6. mailakoak esku pelotan eta palan egin zuten. Aldiz, 5. mailakoak futbola baloi gabe, jockeia, beisbol, zelai errea, boloak, txokor batzen, txingetan, soka tira, sakuarekin lepoan, sugea, oiloa eta azeriren jokoan eta azkenik baloi exeria.

                       OSO ONDO PASATU GENUEN!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario