LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-01-30

YOLANDA ARRIETA ESKOLAN

2013-1-28an Yolanda Arrieta Euskal Idazlea gure eskolara etorri zen. 3. 4. 5. eta 6. mailakoak batu ginen, galdera batzuk egin genizkion, bere bizitzari buruzkoak eta "Nitaz ahaztu dira" liburuari buruz.
 Idazle honek, maleta txiki bat ekarri zuen, berak idatzitako liburu batzuekin. Liburu mota desberdinak idazten ditu: umeentzat, gazteentzat eta helduentzat.
Kontatu zigun irakasle ikasketaz gain, antzerkia, kultur eta gizarte antropologia egin zituela.
Beldurrari aurre egin behar zaiola adierazi zigun.
 "Nitaz ahaztu dira" liburua idatzi zuenean, Pippi Galtzaluzerekin gogoratu zen.
Azaldu zigun, lan bat burutzeko agintzen ziotenean, nahiz eta ez jakin nundik hasi, denbora antolatu ondoren idazten hasten zela, jakin barik hasiera batean behintzat, nondik nora jarraituko zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario