LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-05-15

GURE AZTARNA EKOLOGIKOAK KALKULATZEN!!!!!!

Agenda 21ekin jarraitzeko Gure Aztarna Ekologikoa kalkulatu dugu.
Lurra gaixorik dago ala gizakia hondatzen ari da? Jasango al du ingurumenak gaur egun daramagun bizimodua? 
Galdera hauei erantzutea posible da aztarna ekologikoari esker.
Aztarna ekologikoa gure kontsumo-eredua aztertzen duen adierazle bat da, gutako bakoitzak gure bizi baldintzak betetzeko behar dugun lur kopurua  neurtzen duena.
Haur hezkuntzako HH5, HH4 eta HH3 haurrek, gure aztarna ekologikoaren logoa marraztu dute. HH5-eko haurrek, Ama erraldoia ipuina irakurri dute. Ama erraldoia gure amalurra da eta dena ematen digunez, zaindu egin behar dugu. Hori egin eta gero,  8 galdera erantzun dituzte. Gainera galdera horiek HH3 koek eta HH4 koek ere erantzun dituzte. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible zituen eta erantzun bakoitzak kolore bat. Aukeratu duten erantzunen arabera kolore bat edo bestea ezarri behar zuten.  Kolore horiekin pastilina bolatxoak egin dituzte. Bolatxoekin aztarna marraztu dute eta Agenda 21-eko txokoan ipini. Koloreak nahasita lanranja kolorea irten du, horrek esan nahi du lurra ondo zaintzen dugula baina gehiago zaindu behar dela. 

Eskolako aztarna ekologikoaren bataz bestekoa 2,475 da.


Azkenik gelako aztarna ekologikoa kalkulatu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario