Gaur egun Martera bidaiatzeko zortzi-bederatzi bat hilabete behar
dira eta, astronautentzako zortzi hilabeterako elikagaiak, ura,
airea... garraiatzea ezinbestekoa denez, ontziak oso astunak bilakatzen
dira. Horrez gain, ontziari erradiazio kosmikoetatik babestuko duen
ezkutua ipini behar zaio, bidaiarien bizia bermatu nahi bada. Hortaz,
nekez plantea daiteke egun Martera bidaia bat. Bidaia-denbora murriztea
lortuko balitz...
Israelgo Ben Gurion Unibertsitateko ikertzaileek Martera bidaiak
drastikoki murriztuko lituzkeen erregaia aurkitu dutela adierazi dute:
amerizio-242m. Ikertzaileen ustez, fisio nuklear jarraitua mantentzeko
gai da, mikroia baino meheagoa den geruza metaliko gisa jokatuz.
Horrela fisioaren produktuek abiada bizian ihes egin dezakete, ontzia
propultsatuz. Amerizioak erreaktore arinak eskatzen ditu eta masa
txikia nahikoa da propultsioa eragiteko. Oso urria eta garestia da,
ordea. Ikusiko da berri honek zer ematen duen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario