LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-10-30

EUSKARA JENDEA DOKUMENTALA

Euskara jendea:gure hizkuntzaren eta bere herriaren historia,dokumental-sorta,EITB1ean.
Orain dela zenbait hilabete, Euskararen jatorria: enigma europar bat dokumentala ikusteko aukera izan genuen; zoritxarrez, oraindik ez da gaztelaniazko bertsioa telebistara iritsi. Ildo bertsutik, gaur euskararen eta euskaldunen historia ardatz nagusi dituen beste egitasmo bat ikusteko aukera izango dugu.
Izan ere, Ibaizabal Mendebalde Kultur elkarteak Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sorta ekoitzi du, Zenbat Gara kultur elkartearen laguntzarekin. Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu.
Dokumental sorta iraupen ertaineko sei atalek osatzen dute eta dibulgaziozko helburua du. Lan honekin publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia.




No hay comentarios:

Publicar un comentario