LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-12-04

WEBGUNE BERRITUA DU BERRIATUKO UDALAK

Lehen moduan, www.berriatua.org izango da webgunearen helbidea. Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuagaz atera duBerriatuako Udalak webgune berria.
Webgunea ataletan banatuta dago, eta nabarmentzekoak dira Udalari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa eta udalerriko baliabide turistikoak. “Helburua herriko berriak ematea da: udal zerbitzuak, kultura, ekitaldiak… Berriatuari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea”, esan du Berriatuako udalak.

Lehen ez bezala, orain, webgunearen bidez udaletxeagaz izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei. “Berriatuako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz”, esan dute udaletik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario