LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-11-06

ATZERRIAN HIZKUNTZAK IKASTEKO PLAZEN DEIALDIA

Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak - 2014ko uda.

Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat
Informzio gehiago nahi baduzu klikatu  hemen.

AZTERTU PROGRAMA

Aztertu programak Berriatuko Herri Ikastetxeari agiri bat eman dio, zeren pasa den urtean Ibaialde programan parte hartu zuelako, eta herriko Artibai ibaiaren azterketa egin zuelako.

BIGARREN ESKUKO DENDA



Krisi garai hauetan premia dutenei lagundu ahal izateko», bigarren eskuko denda jarri du martxan, Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak, karmeldarren lokalean. Domeka eta jai egunetan ezik, egunero irekiko dute denda 17:00etatik 19:00etara. Azaroaren 29ra arte egongo da zabalik .Elkartasun denda, abenduan
Bigarren eskuko dendagaz gainera, azken urteetan egin duten modura, elkartasun denda ere zabalduko du Mundu Zabalek abenduan. Urtero modura, dendan ateratzen den dirua hirugarren munduko proiektu bateri laguntzera bideratuko dute. Oraingoan, Mundukide fundazioak Mozanbikeko Marrupa eskualdeko garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko abian duen proiektua laguntzea dute asmoa. Mundu Zabalek 50.000 eurogaz parte hartuko du proiektuan eta bi urtetan ordaintzea dute helburu.
Abenduko elkartasun denda goiz eta arratsaldez egongo da zabalik:10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.


                                                                                    
                                                                           


GOIKOLAU KULTUR ELKARTE BERRIA

Helburu asko” dituen elkarte barria moduan aurkeztu dute berriatuarrek Goikolau kultur elkartea. Funtsean, herrian kultur ekintzak bultzatu eta herriko historia jasotzea izango dira elkartearen zeregin handienak. “Dena dela, egiteko zabala daukagu” adierazi du Joseba Gojenola elkarte sortu barriko kideak.
Elkarteari izena ematerakoan, herritarrek herriko leku jakin baten izena eurena egin dute: Goikolau. Izen horretxekin ezagutzen da Berriatuko kobazuloa. “Berriatuko lekurik ezagunenatarikoa da eta gure jardun esparruagaz dauka lotura ikusita, “. Elkartea 20 lagun ingururen bultzadagaz sortu dela ere aurreratu dute kideek. “19 edo 20 lagun inguru gaude elkartean. Baina aurrera begirako helburua elkarteko kide diren herritar kopurua gehitzen joatea da”.
Horrela ba, barikuan, azaroak 8, 19:30ean, Goikolauk lehenengo erakusketa zabalduko duAransolo kalean duen lokalean: Lea-Artibai eta Busturialdeko espeleologia azken urteotan. “Erakusketak hamabost egun iraungo ditu eta Lur Azpiko Ondareari buruz antolatu ditugun lehenengo jardunaldien barruan dago kokatuta”. Jardunaldi horien bitartez, “gure lur azpiko ondarearen berri eman nahi diogu jendeari, espeleologi zein arkeologi ikuspuntutik. Erakusketa eta hitzaldiz hornituko ditugu jardunaldiak, eta ondoko gaiakjorratuko ditugu, ikuspuntu espeleologikotik: lurpeko paisaia, lurpeko topografia, lurpeko fauna, ubidea, aurkikuntza arkeologikoak, eta abar”.
Elkarte sortu barriak Lur Azpiko Ondareari buru antolatu ditu lehenengo jardunaldiak eta horrekin, herritarrei bertoko lur azpiko ondarearen berri eman nahi diote, espeleologi zein arkeologi ikuspuntutik
Labarretako artea ere jorratuko dute: erakusketa didaktikoa, hurbilekoa, zabala,.. “Homo sapiens, lehen arte lanak kobazuloetan, arte mota horren kronologia, grabatu teknikak, pintura teknikak, adierazteko bide horren esanahia…”.
Lehenengo ekintzak abiarazita, orain, elkartea aurrea begira jarri da. “Urtean egitasmo bat egin nahi dugu. Baina tartean hainbat ekintza egingo ditugu.
 

ARRAINDEGIA ETA ARATEGIA MUTRIKUN

Zapatuan banatu ziren lehen ontziak, azoka txikiaren baitan, Saltokitik etxera, usain eta hondakinik gabe! lelopean. «Pozik egoteko zenbakia da. Eguenean bigarren banaketa egingo dugu, eta kopuru horrek gora egitea espero dugu», adierazi dute udal ordezkariek. Ontziak Beheko Plazan jaso ahalko dituzte herritarrek,17:00etatik 19:00etara. Etxebizitza bakoitzeko ontzi bana banatuko da, doan



AZTERKOSTA ATZERATU EGIN DA

Berriatuko eskolako umeok azaroaren 4an azterkosta proiektua egitekotan egon ginen , baina denborak ez zigunez lagundu atzeratu egin da. Denbora ona egiten badu azaroaren 18an joango gara, Saturraran hondartza eta bere urak aztertzera.