Krisi garai hauetan premia dutenei lagundu ahal izateko», bigarren eskuko denda jarri du martxan, Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak, karmeldarren lokalean. Domeka eta jai egunetan ezik, egunero irekiko dute denda 17:00etatik 19:00etara. Azaroaren 29ra arte egongo da zabalik .Elkartasun denda, abenduan
Bigarren eskuko dendagaz gainera, azken urteetan egin duten modura, elkartasun denda ere zabalduko du Mundu Zabalek abenduan. Urtero modura, dendan ateratzen den dirua hirugarren munduko proiektu bateri laguntzera bideratuko dute. Oraingoan, Mundukide fundazioak Mozanbikeko Marrupa eskualdeko garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko abian duen proiektua laguntzea dute asmoa. Mundu Zabalek 50.000 eurogaz parte hartuko du proiektuan eta bi urtetan ordaintzea dute helburu.
Abenduko elkartasun denda goiz eta arratsaldez egongo da zabalik:10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Abenduko elkartasun denda goiz eta arratsaldez egongo da zabalik:10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario