Hegoaldeko ikasleek ez dute beteko Werten baldintza, beka ez baitute Madrildik lortzen
Nola funtzionatzen du Erasmusek?
UNIBERTSITATEAK
• Oinarria. Itunak egiten dituzte Europako unibertsitateek, eta ikasleak trukatzen dituzte. Ez dute zertan kopuru bera izan joaten direnek eta datozenek —Hegoaldetik gehiago joaten dira etorri baino—. Probak egiten dizkiete izena ematen duten ikasleei: notak, hizkuntzak...
EUROPAKO BATZORDEA
• Abiapuntua. Dirua Europako Batzordeak jartzen du: 450 bat milioi urtean. Estatuen artean banatzen du, ikasleen kopurua eta bizimoduaren prezioa aintzat hartuta. Iazko urte amaieran arazoak izan zituen finantzaketarekin, eta kolokan egon zen, baina aurrera atera zuten.
ESTATUAK
• Kudeaketa. Europatik jasotako dirua kudeatzea herrialde bakoitzari dagokio. Bi bide daude: beka gutxiago eman baina diru gehiagokoak —Frantziak bezala—, edo beka gehiago baina diruz eskasagoak —Espainiak—. Laguntza osagarriak eman ditzakete herrialdeek.
AUTONOMIA ERKIDEGOAK
• Borondatea. Autonomia erkidegoek ez dute zuzeneko parte hartzerik Erasmus programaren finantzaketan, baina aukera badute laguntza osagarriak emateko. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ematen dituzte, eta horretan jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi dute.

Ikasturtea hasi eta bi hilabetera, ikasleak jada kanpora joanda daudela, aurrez abisatu gabe eta dekretu bat Espainiako aldizkari ofizialean argitaratuta, laguntzetan aldaketak egin zituen aurreko astean Hezkuntza ministroak, Madrilgo gobernuaren beka jasoa dutenei soilik emateko laguntza. Neurri sozial gisara aurkeztu du erabakia ministerioak; diru gutxi dutenek jasotzea dela bidezko, ez denei ematea. Kontuan hartzeko datua da azken hiru urteetan %71 apaldu dutela dirua atal horretan.Atzera egin du, baina berearekin aterako dela iragarrita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario