LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-11-27

ANTARTIKAKO IZOTZAREN AZPIAN,SUMENDIAK BIZIRIK

Antartikako izotz-geruzaren azpian sumendi aktibo baten froga aurkitu du lehen aldiz Estatu Batuetako geologo talde batek. Marie Byrden Lurraldea izeneko parajean izan da, kontinentearen mendebaldean. Aspaldiko sumendien arrasto ugari dago han, baina dagoeneko itzaliak zirela uste zuten. Sismometro sare batek, ordea, dardara segida bat detektatu zuen 2010 eta 2011 urteetan, eta, orain, ikerketek baieztatu dute magma mugimenduak izan daitezkeela. Mugitzen dena magma dela, eta ez izotza, baieztatzeko arrazoia izan da sakonera: 25-40 kilometro artean kokatu dute dardararen iturria. Lurrikara bat ere ezin zen izan, dardararen iraupena eta jasotako seinalearen frekuentziagatik. Aurkikuntza honek, gainera, beste uste bat ere bertan behera bota du, sismologiaren ikuspuntutik Antartika lo  zegoela zioena, alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario