LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-11-13

HH3-KOEN ORMAIRUDIA

HH3-koen udazkeneko ormairudian  zuhaitz polit bat agertzen da .
Argazkian ikus dezakezuen modura, dena margotuta agertzen da. Guzti hau beraien lana izan da.
Oso ondo pasatu dute ormairudia egiten.

TXOKO BERDEA

Aurten ere  egun berdea ospatu genuen eta horrekin lotuta txoko berdea ipini genuen.
Zer den txoko berdea galdetuko duzue:
 Naturari buruzko gauzak ipintzen diren txokoa da, zenbat zuhaitz gastatzen den egunero, hilabetero eta abar. hainbat informazio daude ipinita, eta oso interesgarriak dira.º   b                                          
Irakasleek zozer  topatzen badute blogean jarriko dugu .

3. ETA 4. MAILAKOAK PILOTAK EGITEN

Plastikan  3. eta 4.mailakoek, arrosarekin eta  globoarekin  pilotak egin zuten binaka.Batzuk ez zuten amaitu eta beste batzuk bai.
Hauek dira pilota batzuk. 
Oso  ondo pasatu zuten !!!

MUSIKALEAN EMANALDIA

Musikalean eta Santa Zeziliko ospakizuna azaroak 21ean da
Kaleko ekintza burutzeko,musikalean-eko kamisetak jantziko ditugu.
Bakoitza 4€ balioko du eta idazkaritzan ordaindu eta jaso beharko da.
Santa Zezili egunean musika eskolako denek txokolatada bat egiten dute
 eta gero kantatzen eta dantzatzen hasten dira.

                                                                                               




                                                                                   

JON ANSOTEGIREN KONTRATUA

Jon Ansotegik bere kotratua sinatu du errealarekin 2015era arte.
Urte bat gehiago egongo da errealen.
"Klub honetan beti sentitu naiz oso gustora, eta luzatzeagaz oso pozik nago”, esan du Ansotegik. “   
Bere debuta errealean 2006an izan zen eta berak dioenez lehenengo urteak ez ziren oso onak izan baina asken bi urteak oso onak izan ziren.
Harinago Eibar eta Sansen jokatu zuen.

AUPA ANSOTEGI!!!

2013-11-06

WERTEK HURRENGO URTEAN KENDUKO DU ERASMUSERAKO LAGUNTZA

Atzera egin du Espainiako Gobernuak: beka orokorrik ez duten ikasleei ere diru laguntza emango die aurten atzerrian ikastera joateko.
  Hegoaldeko ikasleek ez dute beteko Werten baldintza, beka ez baitute Madrildik lortzen


Nola funtzionatzen du Erasmusek?
UNIBERTSITATEAK

Oinarria. Itunak egiten dituzte Europako unibertsitateek, eta ikasleak trukatzen dituzte. Ez dute zertan kopuru bera izan joaten direnek eta datozenek —Hegoaldetik gehiago joaten dira etorri baino—. Probak egiten dizkiete izena ematen duten ikasleei: notak, hizkuntzak...

EUROPAKO BATZORDEA

Abiapuntua. Dirua Europako Batzordeak jartzen du: 450 bat milioi urtean. Estatuen artean banatzen du, ikasleen kopurua eta bizimoduaren prezioa aintzat hartuta. Iazko urte amaieran arazoak izan zituen finantzaketarekin, eta kolokan egon zen, baina aurrera atera zuten.

ESTATUAK

Kudeaketa. Europatik jasotako dirua kudeatzea herrialde bakoitzari dagokio. Bi bide daude: beka gutxiago eman baina diru gehiagokoak —Frantziak bezala—, edo beka gehiago baina diruz eskasagoak —Espainiak—. Laguntza osagarriak eman ditzakete herrialdeek.

AUTONOMIA ERKIDEGOAK

Borondatea. Autonomia erkidegoek ez dute zuzeneko parte hartzerik Erasmus programaren finantzaketan, baina aukera badute laguntza osagarriak emateko. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ematen dituzte, eta horretan jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi dute.

Ikasturtea hasi eta bi hilabetera, ikasleak jada kanpora joanda daudela, aurrez abisatu gabe eta dekretu bat Espainiako aldizkari ofizialean argitaratuta, laguntzetan aldaketak egin zituen aurreko astean Hezkuntza ministroak, Madrilgo gobernuaren beka jasoa dutenei soilik emateko laguntza. Neurri sozial gisara aurkeztu du erabakia ministerioak; diru gutxi dutenek jasotzea dela bidezko, ez denei ematea. Kontuan hartzeko datua da azken hiru urteetan %71 apaldu dutela dirua atal horretan.Atzera egin du, baina berearekin aterako dela iragarrita.

ZENBAT URTE BEHAR DU BIODEGRADATZEKO?

Ba aldakizu sortzen dugun zabor bakoitzak zenbat denbora behar duen biodegradatzeko?
Gezurra badirudi ere, irakurri datu hauek eta kontsumitu aurretik gogoratu!!! Latak:50-1.000 urte Beira:4.000 urte Papera:9 hilabete Zigarroa:4 urte Fruta hondakinak :6 hilabete Plastikoa:100-1.000