LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-03-12

BI ARRABTZALE HIL DIRA ASTURIASEN,HONTZI BAT HONDORATUTA

Bi arrantzale hilik aurkitu dituzte eta beste sei desagertuta daude, Santa Ana arrantza-ontzia hondoratu eta gero. Istripua Asturiasen gertatu da, Peñas lurmuturretik gertu. Itsasontzian zihoan beste kide bat beste arrantza-ontzi batek erreskatatu du.
Itsas Salbamenduak zabaldutako informazioaren arabera, Portugalgo bandera zuen hondoratutako ontziak, eta bost espainiar, bi portugaldar eta bi indonesiar zihoazen bertan.Salvamar Rigel ontziak aurkitu ditu bi hildakoak.
Erbosa uhartean behea jo ostean hondoratu da Santa Ana arrantza-ontzia. Goizeko bost eta erdietan, Ciudad de Albufeira ontziak Salbamentuko Koordinazio Zentrora deitu du Santa Anaontziarekin kontaktua galdu duela jakinarazteko.
Helikoptero bat eta Salvamar Rigel salbamenduko itsasontzia bidali dituzte inguru horretara, etaMareco ontziak marinel bat erreskatatu du 05:58anLuancora eraman dute, eta, iritsi direnerako, anbulantzia bat zain zuen bertan.
Desagertutako sei marinelen bila jarraitzen dute inguru horretan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario