LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-03-19

FEDE BADIOLAK BARRETERAPIA EMANGO DU ONDARROAN

pnga_erakutsi-4.plZubi Zahar herri ikastolaren ekimenez, Fede Badiola aktore ondarrutarragaz barreterapia saioa egiteko aukera egongo da martxoaren 29an, Kofradia Zaharrean.
Horretarako, ordu eta erdiko txanda bi edukiko dituzte parte hartzaileek aukeran, 17:30etik 19:00etara artekoa eta 19:00etatik 20:30era artekoa. Plazak mugatuak izango dira, eta hori dela eta, ahalik eta arinen izena ematea komeni da. Izena gaurtik martxoaren 26ko 16:00ak arte eman daiteke, Zubi Zahar herri ikastolako idazkaritzara joanda, hango telefonora deituta –94-683 14 16– edo administrazioa.ondarroa@ikastola.net helbidera idatzita.
Parte hartzaile bakoitzak euro bat ordaindu beharko du, eta ludoteka zerbitzua erabili nahi dutenek euro bi ordaindu beharko dituzte ume bakoitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario