LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-05-21

ESKOLAKO KONPOSTA

Martxoak 27an, SPORA enpresatik, Idoia etorri zen konposta nola egiten den azaltzera. Zer bota behar den, zenbat hilabetera egongo den ongarria eta abar.
 Berriatuan ere laster hasiko gara konposta egiten.

Atzo, 2014-ko maiatzaren 20an, asteartea, Idoia  etorri zen gure eskolako konposta ikustera. Idoiak esan zuenez gure eskolako konposta ondo dago. Gure eskolara konpostagailua Idoiak ekarri zuen SPORA enpresatik.
 Konposta material hezea eta material zikua nahastuz egiten dugu. Fruta azalak edo barazki azalak eta hosto zikuak edo arbola adar zati txikiekin.
Konposta konpostajearen ondorioz sortutako ongarria da, materia organikoaren deskonpozizio maila ertaina da. Materia organikoa ere ongarri ona da, berez, humusa, berriz, deskonposizio mailarik gorena da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario