Aurtengo Munduko Futbol Txalpelketak, aurreko guztiek bezalaxe, bere baloia izango du: Brazuca. Haren deskribapena ematean, aitortzen dute bi urte eta erdi egon direla Adidaseko adituak baloiari zer itxura eman aztertzen. Are gehiago, "simetria paregabea" duela esanten dute, bai eta "egitura berritzaile" duela ere. Bada, matematikari baten eskuetan jarrita, baloi zaharrenen itxura hartzen dio Brazucari. Izan ere, kubo baten egitura du oinarrian: sei zatiz osatuta dago, eta baloiaren josturetan ikus daiteke zatiak hirunaka elkartzen direla erpinetan. XIX. mendean dagoeneko baloiek oinarri hori bera zuten.
Informazio gehiago hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario