LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-10-22

KRISIA ETXEEAN:FAMILIEK ELIKAGAI GUTXIAGO ETA KALITATE APALAGOAK EROSTEN DITUZTE ORAIN

Behera eta behera doa erosteko ahalmena Espainiako Estatuko etxe eta familietan. Espainiako Estatistika Institutuaren arabera,etxe bakoitzeko diru sarrerak 26.775 eurokoak izan ziren, batez beste, 2012. urtean, 2008koak baino %11 txikiagoak. Langile bakoitzak, batez beste, 22.726 euro gordin irabazi zituen 2012. urtean, 2011n baino %0,8 gutxiago. Zifrek ez dute gezurrik esaten, eta langabeziaren igoerak (%24tik gorakoa da) eta lanean ari direnen soldatak apaldu izanak kalte handia egin diote familien ekonomiari.

Gastuak, berriz, ugaritzen ari dira, eta familiei aukera bakarra gelditzen zaie: neurriak hartu eta murrizketak egitea. Eta elikadurak ere, etxeko aurrekontuko bigarren atalik garrantzitsuenak, jasan du berea. Familien Aurrekontuei buruzko Inkestak erakusten duen bezala (INEk egina da), Estatuko familiek 4.141 euro eskainiki zizkioten 2012. urtean elikadurari, lau urte lehenago baino %9,5 gutxiago.  

Informazio gehiago hemen:
http://revista.consumer.es/web/eu/20141001/actualidad/tema_de_portada/77970.php

No hay comentarios:

Publicar un comentario