LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-10-22

URRIAREN 21-EAN EGUN BERDEA OSPATU GENUEN

Urriaren 21-ean Berriatuko eskolan, Agenda21 programari hasiera emateko egun berdea ospatu genuen.
-Denok berdez jantzita etorri ginen. 

9:00-etatik 11:00-etara gelan  lehenengo bideo laburrak ikusi eta egunari buruz hitz egin genuen.Ondoren Tiritatxoren aholkuak irakurri , konpromisoak sinatu eta gogoratu genituen.
Ingurumen batzorderako ordezkariak aukeratu genituen (gela bakoitzeko 2, HH 4tik aurrera).
Eta amaitzeko, bertako eta sasoiko produktuek, Milloiko baserriko ogia eta sagar ekologikok, jan genituen 11:00- etan.

11:00-etan denok jolastoki handira atera ginen argazkia ateratzera.

Ondoren gelara joan eta autobus magikoa ikusi genuen.

Arratsaldean ibilaldia egin genuen. Etxepintxo ondotik igo eta Kamitorreko ondotik bidegorria egin genuen. Buelta bide berdina izan zen, HH-3-4-5 eta LH ko guztiek parte hartu zuten.
Bidean bertoko eta sasoiko produktuak ikusi genituen: kalabaza,kiui arbolak,azelgak etb.







  

No hay comentarios:

Publicar un comentario