LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-11-23

Athletic, jaitsieratik Europako postuetara

'Lehoiek' 16 puntu eskuratu dituzte zortzi neurketeta eta sailkapenean 13 postu egin dute gora. Abenduaren 21ean Rosaledan galdu zutenetik, Athleticek 12 neurketa daramatza galdu gabe. Horietatik lau, Europa Ligan izan dira eta hurrengo faserako txartela lortu du, F multzoko liderra baita.

Bere multzoko aurreneko taldea da Europan, lau neurketetan 10 punturekin (hiru garaipen eta berdinketa bat). BBVA Ligan lau garaipen lortu ditu jarraian eta lau berdinketa.
Lau garaipenetik, garrantzitsuena asteburu honetan erdietsi du. Igandean, Sanchez Pizjuanen Sevilla menderatu du 18 urteren ostean (1-2) eta gainera joko erakustaldiarekin. Garaipena eztabaidaezina izan da eta Sevillako zaleek Marcelo Bielsaren jokalariak txalotu dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario