Páginas

LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-11-30

BERRIRRO ATZERATU DUTE IRUJO-OLAIZOLA II.a FINALA

Berriro atzeratu dute Lehen Mailako lau t'erdiko txapelketako finala. Lehengo igandean ziren jokatzekoak Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola Olaizola II.a, baina honen egoera fisikoagatik abenduaren 4ra atzeratu zuten. Olaizola II.a atzo berriz ere probatu egin zen, Bilboko Bizkaia frontoian —pilotariak ez zuen deus esan gero—, eta, Asegarce eta Aspe gauean finala atzeratu edo ez aztertzen hasi ziren. Gaur goizean jakin da: atzerapena berriro.
Dena dela, Bizkaiko Foru Aldundiak eman du albistea jendaurrean. Asegarcek eta Aspek diote oharra idazten ari direla. Dataren berririk ez dago oraindik.
Olaizola II.a Oinatz Bengoetxearekin entrenatu zen atzo goizean. Esana zuen azken entrenamendua izango zela eta han sentitzen zuenaren arabera erabakiko zuela hurrengo egunetan zer egin. Pilotariak, baina, ez zuen adierazpenik egin. Ez zuen bere sasoia eta minari buruz hitz egin, ezta Asegarceko prentsa zerbitzuarekin ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario